Eibarko Udala

Eguzki-instalazio fotovoltaikoen instalazio eta muntaketaren arloan enplegua sustatzeko programa (2023)

Proiektuaren helburuak:

Eibarko langabeen edo lan prekarioa dutenen laneratzeko gaitasuna hobetzea:

  • Formazio espezifikoa eguzki-instalazio fotovoltaikoen instalazio eta muntaketa arloan. 66 ordu.
  • Sektoreko enpresekiko jardunaldia.
  • Praktikak enpresan.
  • Laguntza pertsonalizatua laneratze-prozesuan.

Bete beharreko baldintzak:

  • Eibarren erroldatuta egotea.
  • Langabezia-egoeran egotea edo lan prekarioa* edukitzea eta Lanbiden izena emanda egotea.
  • Gaztelaniaren ahozko nahiz idatzizko ulermen-maila egokia izatea.
  • Positiboki baloratuko da Elektrizitate arloan esperientzia profesionala edota ezagutzak izatea.

 * Honako hauek hartzen dira lan prekariotzat: iraupen jakineko kontratuak, urtebetetik beherako iraupena dutenak, lanaldi partzialeko kontratuak eta 1.000 eurotik beherako hileko ordainsari garbia duten kontratuak, aparteko ordainsarien hainbanaketa barne.

Eskaera egiteko epea: 2023ko irailaren 11tik 29ra arte (biak barne).

Tramitazio kanalak:

    • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
    • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua. Goian adierazitako baldintzak betetzen dituen pertsonak edo bere ordezkari legalak joan beharko du. Programan parte hartzeko eskaera aurrez aurre beteko dute PEGORAko langileek. Itxaronaldiak saihesteko, hitzordua eska daiteke PEGORAn. Hitzordua nola eskatu:

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eskatzailearen NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat.
  • LANBIDEk egindako txostena, langabe gisa inskribatuta egondako aldiei buruzkoa.
  • Lan-bizitza.
  • Curriculum vitae eguneratua.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumentua, eta ordezkaritzaren egiaztapena, dokumentu bidez. Egiaztapena zuzenbidean bidezkoa den edozein bide erabiliz egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazioa aurkeztu beharko.

Programaren garapena:

  1. Parte-hartzaileak aukeratzea.
  2. Formazioa: Eguzki-instalazio fotovoltaikoak instalatu eta muntatzea. 66 ordu.
  3. Sektoreko enpresekiko jardunaldia.
  4. Praktikak enpresan (gutxienez 100 ordu).
  5. Laneratze-prozesuan laguntza.
Deskargatu dokumentuak
Informazio-fitxa  
Ikusi | Jaitsi (116.0 KB)