Eibarko Udala

Biztanleen erroldan etxez aldatzea

Deskripzioa: etxez aldatze hori lehendik ere bertako erroldan dagoen pertsona bat herri barruan edo udalerri barruan etxez edo bizilekuz aldatzen denean egiten da, erroldan bajarik emateke.

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Organo tramitatzailea: Eibarko Udalaren Estatistika Saila.

Aurkeztu behar diren agiriak:

  • Biztanleen erroldan etxez aldatzeko eskaera orria behar bezala beteta.
  • Etxe aldaketa egin nahi duenaren NANa edo identitatea egiaztatuko lukeen beste agiriren bat (pasaportea, AIZ…).
  • Legezko ordezkapenaren kasuan:
    • Adingabekoen etxe aldaketa eskaeretan, Familia Liburua edo Jaiotza-ziurtagiria eta adingabekoaren identitatea egiaztatuko lukeen beste agiriren bat (NAN, pasaportea, AIZ…) izango balu, eta aita, ama edo tutorearen NANa edo identitatea egiaztatuko lukeen beste agiriren bat. Tutoretza kasuan, ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua.
    • Eskatzailea ama, aita edo tutorea ez bada, ordezkariaren NANa edo identitatea egiaztatuko lukeen beste agiriren bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapena zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke: notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Etxebizitza berean bizi diren adinez nagusi diren beste pertsona batzuen helbidea ere aldatzeko eskatu ahal izateko, Biztanleen erroldan etxez aldatzea baimena (ID1004_D002) orria behar bezela beteta. Etxebizitza horretan inskribatutako adineko pertsona bakoitzeko baimen bat aurkeztu behar da.
  • Norbere etxebizitzan erroldaratuz gero, titulartasuna egiaztatuko duen dokumenturen bat (eskriturak, fakturak,…).
  • Etxea errentan edukiz gero, errenta kontratua eta errentaren azken ordainagiria.
  • Eskatzailea ez bada, ez errentero, ez jabe, Jabearen / errenteroaren baimena biztanleen udal erroldan alta emateko (ID1001_D005) izeneko inprimakia behar bezala beteta eta baimen emailearen NANa. Baimen emailea errenteroa izanez gero, errenta kontratua eta errentaren azken ordainagiria.
  • Adin txikikoak gurasoetako batekin bakarrik erroldatuz gero, Adingabe emantzipatu gabeak erroldatzeko baimena (ID1001_D002) behar bezala beteta eta adin txikikoekin erroldatuko EZ den gurasoak sinatuta; baita azken horren NANa edo horren balio bereko dokumentua ere. Baimen hori lortzea ezinezkoa izango balitz, dagokion dokumentua behar bezala beteta eta adin txikikoekin batera erroldatuko den gurasoak sinatuta:
    • Gurasoaren erantzukizunpeko adierazpena, emantzipatu gabeko adingabeak udal-erroldan inskribatzeko edo egoitza aldatzeko, zaintza eta jagoletzari buruzko ebazpen judizialik gabe (ID1001_D003).
    • Gurasoaren erantzukizunpeko adierazpena, emantzipatu gabeko adingabeak udal-erroldan inskribatzeko edo egoitza aldatzeko, zaintza eta jagoletzari buruzko ebazpen judiziala aurkeztuz (ID1001_D004).
  • Adingabekoak familia-unitatekoa ez den beste etxebizitzaren baten erroldatuz gero, Adingabe emantzipatu gabeak erroldatzeko baimena (ID1001_D002) behar bezala beteta eta sinatuta.

 

Oharra: ADINGABE UKRAINIARREN ERROLDATZEA

Adingabe ukrainarrak erroldatzeko, honako dokumentu hau ere aurkeztu behar da, behar bezala beteta eta sinatuta: Erantzukizunpeko adierazpena adingabe ukrainiarrak erroldatzeko (ID1002_D005).

Oharra: HELBIDE FISKALA

Biztanleen erroldan helbide aldaketa eskatzeak ez du esan nahi udalak kobratzen dituen zergen helbide fiskala aldatzen denik (jakinarazpenetarako).


Zure erreziboetan duzun helbide fiskala aldatzea nahi baduzu, jo ezazu HELBIDE FISKALA ALDATZEA JAKINARAZPENETARAKO izapidera edo tramitera.

Deskargatu dokumentuak
Biztanleen erroldan etxez aldatzeko eskaera.  
Ikusi | Jaitsi (149.1 KB)
Biztanleen erroldan etxez aldatzea baimena (ID1004_D002).  
Ikusi | Jaitsi (83.7 KB)
Adingabe emantzipatu gabeak erroldatzeko baimena (ID1001_D002).  
Ikusi | Jaitsi (60.4 KB)
Gurasoaren erantzukizunpeko adierazpena, zaintza eta jagoletzari buruzko ebazpen judizialik gabe (ID1001_D003).  
Ikusi | Jaitsi (74.5 KB)
Gurasoaren erantzukizunpeko adierazpena, zaintza eta jagoletzari buruzko ebazpen judiziala aurkeztuz (ID1001_D004).  
Ikusi | Jaitsi (80.8 KB)
Jabearen / errenteroaren baimena (ID1001_D005).  
Ikusi | Jaitsi (62.8 KB)
Erantzukizunpeko adierazpena adingabe ukrainiarrak erroldatzeko (ID1002_D005).  
Ikusi | Jaitsi (86.4 KB)