Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Robotika tailerrak (2022-01)

Eibarko Udalak programazioan inguruko tailer teknologikoa antolatu du zientzia eta teknologiaren mundu ikusgarrian murgiltzeko.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Kultura saila, Haurreria eta Gazteria.

Nork emango du: Doplay.

Hartzaileak: Talde 2 egongo dira:

  • LH 3. eta LH 4. mailakoentzat. Jazinto Olabeko ludotekan.
  • LH 5., LH 6., DBH 1. eta DBH 2. mailakoentzat. Indianokua gaztelekuan.

Taldeak, datak, ordutegiak:

SMART CITY. Lego Spike Prime eta Lego Mindstorms EV3:  LH 3. eta 4. mailakoentzat.

  • 1 Txanda: apirilak 11, 12 eta 13. Ordutegia: 10:30-12:00. 
  • 2 Txanda: apirilak 11, 12 eta 13. Ordutegia: 12:30-14:00.
  • 3 Txanda: apirilak 19, 20, 21 eta 22. Ordutegia: 10:30-12:00.
  • 4 Txanda: apirilak 19, 20, 21 eta 22. Ordutegia: 12:30-14:00.

SMART CITY. Lego Mindstorms EV3 eta Micro:bit: LH 5., LH 6., DBH 1. eta DBH 2. mailakoentzat.

  • 1 Txanda: apirilak 11, 12 eta 13. Ordutegia: 10:30-12:00. 
  • 2 Txanda: apirilak 11, 12 eta 13. Ordutegia: 12:30-14:00.
  • 3 Txanda: apirilak 19, 20, 21 eta 22. Ordutegia: 10:30-12:00.
  • 4 Txanda: apirilak 19, 20, 21 eta 22. Ordutegia: 12:30-14:00.

Ikastaroaren prezioa:

  • Apirilak 11-13:
    • Eibarren erroldatutakoak 9.
    • Eibarren erroldatuta ez daudenak 18.
  • Apirilak 19-22:
    • Eibarren erroldatutakoak 12.
    • Eibarren erroldatuta ez daudenak 24.

Ikastaroaren ordainketa: Ikasleei matrikularen zenbatekoa ordainketa bakar batean kobratuko zaie, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: tailer bakoitzean, gutxienez 5 haur, gehienez 12 haur.

Tailerren hizkuntza: euskaraz

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da martxoaren 25etik apirilaren 4ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/robotika2022-01

Kudeaketa arauak:

Aurrematrikula egiteko epea amaitzerakoan behin-behineko zerrendak lortuko dira eta taldeen kudeaketa burutuko da.

Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), 2022ko apirilaren 6an.

Izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: apirilaren 6an 10:00etan. Zozketa era honetan egingo da:

  • Zozketa egin aurretik izena eman duten pertsona guztiekin zerrendak egiten dira alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio.
  • Zaku baten sartuko dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik hasita elkarren hurreneko ondoren datozenak izango dira, plaza guztiak bete arte.

Onartu diren pertsonen izenekin zerrendak egingo dira. Zerrenda horiek PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus), egongo dira 2022ko apirilaren 6an, 12:00etatik aurrera. Zerrenda horiek argitara ematen diren unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik. 

Aurre-inskripzioen onarpenaren ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da, ondoren adierazten den dokumentazioa tailerra burutuko den lehen egunean aurkeztuz:

  • Robotika tailerretan izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta tailerrera joango den adingabearen aita, amak edo tutoreak sinatuta.
  • Tutoreen kasuan, tutoretza egiaztatzen duen dokumentazioa.

 

Informazio gehiago: 943 708 435 telefonoan.

 

Deskargatu dokumentuak
Informazio-fitxa: Robotika tailerrak (2022-01)  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 317 KB)
Matrikula-orria: Robotika tailerrak (2022-01)  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 127 KB)