Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

PSIKOLOGIA FEMINISTARI BURUZKO ONLINE IKASTAROA (2020-02)

Emakumeen ahalduntzerako ikastaroa da. Bertan, gorputzaren eta gizartearen beldurrari aurre egiten ikasiko dugu, amorrua, tristura eta errua bezalako emozioak landuko ditugu testuinguru patriarkal batean, eta autoestimua, autozaintza eta barneko tratu ona sustatuko ditugu.

Helburua:

  • Psikologia feminista herritarrengana hurbiltzea, aurre egiteko tresna gisa.
  • Emozio zailak erabiltzeko tresnak eskaintzea, ikuspegi feministatik.
  • Ikastaroan parte hartzen duten emakumeak pertsonalki eta kolektiboki ahalduntzea beren autoezagutzan.

 

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua.

Formatzailea: Ianire Estebanez.

Hartzaileak: 18 urtetik gorako emakume interesatu guztiak.

Non eta noiz: Zoom plataforman, astearteetan. 2020ko ekainak 5, 12, 19 eta 26.

Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara (8 ordu guztira).

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 5 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean egingo da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 10 ikasle.

Ikastaroaren hizkuntza: Gaztelaniaz.

Eskaera egiteko tokia eta orduak: pegora@eibar.eus  helbide elektronikora matrikula orria beteta bidaliz.

Eskaera egiteko epea: 2020ko maiatzaren 18tik 28ra arte (biak barne), 14:30ak baino lehen.

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Ikastaroaren matrikula-orria behar bezala beteta (eskuragarri PEGORAn eta udalaren web orrian, www.eibar.eus).

Kudeaketa arauak:

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), maiatzaren 29an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da maiatzaren 29tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintza sailean (Berdintasun Zerbitzuan) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: maiatzak 29. Ordua: 13:00. Zozketa era honetan egiten da.

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio.
  • Zaku baten sartzen dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
    • Zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituzten pertsonak izaten dira aukeratuak, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte.

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da maiatzaren 29tik aurrera.

Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

 

 

Deskargatu dokumentuak
ONARTUEN ZERRENDA  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 173 KB)
ONARTUEN ZERRENDA  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 173 KB)