Minecraft/Roblox tailerra (2020-2)
Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Kultura saila, Haurreria eta Gazteria.
Nork emango du: Doplay.
Hartzaileak: LH 3.tik 6. bitarteko mailakoentzat jaiotakoak. Urria/azaroa bitartean Minecraft edo Roblox tailerretan parte hartu duten haurrak, aurrematrikula egin ahal izango dute. Aurrematrikula egin dutenen artean txanda bakoitzeko kopuru maximoak gainditzen badira, urritik azarora bitartean tailerra egin zuten haurrak zozketatik kanpo geratuko dira.
Non eta noiz: Portalean. Abenduak 5, 12, 19 eta 26.
Ordutegiak: Txanda bakarra aukeratu beharko da.
- Minecraft: LH 3 - 6: 10:00etatik 11:30etara.
- Roblox: LH 3 - 6: 12:00tatik 13:30etara.
- Minecraft: LH 3 - 6: 16:00tatik 17:30etara.
- Roblox: LH 3 - 6: 18:00tatik 19:30etara.
Ikastaroaren prezioa:
- Eibarren erroldatutakoak 20€.
- Eibarren erroldatuta ez daudenak 40€.
Ikastaroaren ordainketa: Ikasleei matrikularen zenbatekoa ordainketa bakar batean kobratuko zaie, erreziboa helbideratuta.
Ikasle kopurua: txanda bakoitzean, gutxienez 5 haur, gehienez 10 haur.
Tailerren hizkuntza: euskaraz.
Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da azaroaren 23tik 30era (biak barne).
Kudeaketa arauak:
Aurrematrikula egiteko epea amaitzerakoan behin-behineko zerrendak lortuko dira eta taldeen kudeaketa burutuko da.
Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), 2020ko abenduaren 2an.
Izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira.
Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: abenduaren 2an 10:00etan. Zozketa era honetan egingo da:
- Zozketa egin aurretik ikastaroaren txanda bakoitzerako izena eman duten pertsona guztiekin zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio.
- Zaku baten sartuko dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
- Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik hasita elkarren hurreneko ondoren datozenak izango dira, plaza guztiak bete arte.
Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus), egongo da 2020ko abenduaren 2an, 12:00etatik aurrera. Zerrenda hori argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.
Aurre-inskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da, ondoren adierazten den dokumentazioa tailerra burutuko den lehen egunean aurkeztuz:
- Minecraft/Roblox tailerretan izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta tailerrera joango den adingabearen aita, amak edo tutoreak sinatuta.
- Tutoreen kasuan, tutoretza egiaztatzen duen dokumentazioa.
Oharrak: txanda batean izena emandakoen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada eta beste adin tarte berdineko beste txanda batean izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, aurreneko txanda beste taldeko ikasleez osatu ahal izango da zozketak emandako emaitzari atxikituz.
Informazio gehiago: 943 708 435 telefonoan.
Deskargatu dokumentuak |
---|
Minecraft/Roblox tailerra: informazio orria Ikusi | Jaitsi (381.9 KB) |
Minecraft/Roblox tailerra: matrikula orria Ikusi | Jaitsi (124.1 KB) |