Eibarko Udala

Lurretik zaindu (2023-01)

Tailer honetan sistema heteropatriarkal kapitalista eta arrazista honen alternatibak ezagutaraziko dira, zaintza, lurraren zaintza, lurraldea eta gu geu erdigunean jartzeko, Lurretik jaso, Lurretik zaindu- Sanando desde la Tierra errezeta-liburutik abiatuta. Errezeta-liburu honek kontuan hartzen ditu gure arbasoen jakinduria, gure aurretik etorri ziren emakumeena, eta, beren bizitzak eman zituzten askorenak erek, eta gaur egun ezagutza horiek lantzen eta praktikan jartzen jarraitzen duten emakumeen jakinduria. Errezeta-liburu hau, Jessica Marroquín de León eta Lorena Cabnal Hernández emakume Mayen eta Aiora Urbieta Eizagirre eta Garbiñe Larrea Iturralde euskal emakumeen kosmosentireekin harilkatu zen. Min fisikoetarako, emozionaletarako, hilekoetako minetarako eta garbiketa-produktuetarako errezetak aurkitzen dira errezeta-liburu honetan, guztiak landare naturalekin sortuak.

Helburuak:

  • Emakume Maien eta Euskaldunen jakinduria egiteko eta ehuntzeko beste modu batzuk harilkatzea.
  • Lurralde bakoitzean landatzen eta/edo erabiltzen diren landare naturalekin egindako errezetak ezagutaraztea gure gorputz-lur lurraldearen bizitza osoa sendatzeko eta bermatzeko.
  • Sistema honen alternatibak ezagutaraztea, lurraren zaintza, lurraldea eta gu geu erdigunean jar ditzaten.

Edukiak:

  • 1. saioa, Errezeta-liburuaren aurkezpena: Errezeta-liburuko protagonista guztiak elkartzeko gunea izango da. Guatemalarekin online konektatuko gara, bertatik Lorena Cabnal Hernándezek bere jakinduriatik ekarpena egin diezagun. Bertan, Jessica Marroquín de León emakume guatemalarra eta Aiora Urbieta Eizagirre eta Garbiñe Larrea Iturralde emakume euskaldunak izango ditugu. Espazio horretan, jakintza horiek guztiak biltzeko lanaren garrantzia partekatuko dugu, bai eta zaintzak erdigunean jartzearen garrantzia ere, batez ere gureak.
  • 2. saioa, Aiora Urbieta Eizagirrerekin: garbiketa-produktu jasangarrietarako erremedioak egitea. Guztien artean eskuko xaboiak egingo dira, oso produktu erabilgarria eta betiko etxe askotan erabilitako olioarekin nola egiten zen ikusi dena. Produktu erraza da, eta, aldi berean, oso erabilgarria, gure egunerokoan hainbat erabilera eman baitiezazkiokegu.
  • 3. saioa, Jessica Marroquín de Leónekin. Min emozionalei aurre egiteko errezetak egiteko aukera izango dugu. Garai asaldatuetan bizi gara, estresa, antsietatea, buruko min larriak gure egunerokoaren parte bihurtu diren garaian. Galga jartzen saiatzeko, lankideak konponbideak emango dizkigu, eta gure egunerokoan aurki ditzakegun elementu errazekin, gure etxeetan prestatu eta praktikan jarri ahal izango ditugu.
  • 4. saioa, Garbiñe Larrea Iturralderekin. Oraingo honetan, hezitzaileak hilekoaren oinazeei eta desorekei aurre egiteko jakintzak, konponbideak eta errezetak partekatuko ditu. Bere arbasoetatik datozen ezagutzetatik abiatuta, landareen jakinduria lantzen du, eta barrutik orekatzeko erabiltzen ditu.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango du: Jessica Marroquín de León, Aiora Urbieta Eizagirre, Lorena Cabnal Hernández, Garbiñe Larrea Iturralde.

Hartzaileak: 18 urtetik gorako emakumeak.

Non eta noiz: Andretxea. 2023ko urriak 26 eta azaroak 2, 9 eta 16.

Ordutegia: 17:30etatik 19:30era.

Ikastarora ekarri behar den materiala:

Koadernoa

Boligrafoa

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatutako emakumeentzat 8 €.
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula, ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 10 ikasle.

Ikastaroaren hizkuntza: gaztelania.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2023ko irailaren 1etik 30era (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/lurretikzaindu2023-01

Kudeaketa arauak:

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), urriaren 2an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle- kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da urriaren 2tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: urriaren 2a. Ordua: 13:00. Zozketa era honetan egiten da:

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta;  bakoitzari  zenbaki  bat ematen zaio.
  • Zaku batean sartzen dira zenbaki guztiaketa zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratzen diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izaten dira, ikastaroaemateko dauden leku guztiak bete arte.

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da urriaren 2tik aurrera.

Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak:

Aurre-inskripzioen onarpenaren ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da eta ikastaroko lehen egunean dokumentu hau aurkeztu beharko da:

  • Lurretik Zaindu ikastaroan izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta.

Informazio gehiago: 943 543 938 telefonoan.

Deskargatu dokumentuak
Informazio-fitxa  
Ikusi | Jaitsi (453.0 KB)
ONARTUEN ZERRENDA - LISTADO DE ADMITIDAS  
Ikusi | Jaitsi (198.8 KB)
Matrikulazio orria - Hoja de matriculación  
Ikusi | Jaitsi (122.9 KB)