Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Inguruko landareak ezagutu eta erabiliz gure mundua handitzen (2023-02)

Tailer honetan inguruko udazkeneko landareak eta fruituak identifikatuko ditugu, landareen bilketa, propietateak eta erabilpenak landuz. Udazkena izanda, negurako prestatuko gara eta eztularen aurkako jarabe bat prestatuko dugu, baita indiar gaztainekin egindako estraktua ere.

Helburuak:

  • Inguruko landareak ezagutzea, bai fisikoki, bai haien erabilerari eta propietateei dagokienez.
  • Olioak, ukenduak, alkoholak eta bestelakoak egiten ikastea.
  • Gure ongizatea handitzea.

Edukiak:

  • 1.Saioa: Inguruko landarak eta fruituak identifikatuko ditugu, landareen bilketa, propietateak eta erabilpenak landuz.

Udazkena izanda negurako prestatuko gara eta eztulentzako xarabe bat prestatuko dugu, baita indiar gaztainekin egindako estraktua ere.

  • 2.Saioa:  Pomada antiinflamatorioa prestatuko dugu, udazkenean ikusitako landareekin.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango du: Mentxu Amunategi Barandika.

Hartzaileak: 18 urtetik gorako emakumeak.

2 talde egongo dira. Talde batean ikastaroaren hizkuntza euskara izango da eta beste taldean gaztelera. 

Non eta noiz: Andirao elkartearen lokalean, Arraten.

  • Euskarazko taldea: 2023ko urriak 7 eta 21.
  • Gaztelerazko taldea: 2023ko urriak 14 eta 28. 

Ordutegia: 10:00etatik 14:00era.

Ikastarora ekarri behar den materiala:

Ez dute materialik ekarri behar.

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren  erroldatutako emakumeentzat 8 €.
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula, ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 20 ikasle.

Ikastaroaren hizkuntza: Euskara.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2023ko irailaren 1etik 30era (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/ingurukolandareak2023-02

Kudeaketa arauak:

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), urriaren 2an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle- kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da urriaren 2tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: urriaren 2a. Ordua: 13:00. Zozketa era honetan egiten da:

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta;  bakoitzari  zenbaki  bat ematen zaio.
  • Zaku batean sartzen dira zenbaki guztiaketa zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratzen diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izaten dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte.

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da urriaren 2tik aurrera.

Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak:

Aurre-inskripzioen onarpenaren ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da eta ikastaroko lehen egunean dokumentu hau aurkeztu beharko da:

  • Inguruko landareak ezagutu eta erabiliz gure mundua handitzen ikastaroan izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta.

Informazio gehiago: 943 543 938 telefonoan.

Deskargatu dokumentuak
Informazio-fitxa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 353 KB)
onartuen-zerrenda-euskarazko-taldea - Listado de admitidas grupo en euskera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 197 KB)
ONARTUEN ZERRENDA gaztelaniazko taldea - LISTADO DE ADMITIDAS grupo de castellano  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 201 KB)
Matrikula orria - Hoja de matriculación  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 126 KB)
Nabigazioa