Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Indalecio Ojanguren XXXIV. Argazki Lehiaketa 2021

009/2021 ARGIZAIOLA LEHIAKETAREN SAILKAPENERAKO BALIAGARRIA - Euskal Herriko Argazkilaritza Federazioaren Sariak Euskal Herriko argazkilariei. Eibarko Udalak, Klub Deportiboaren laguntzaz, 2021eko Indalecio Ojanguren XXXIV. Argazki Lehiaketarako deia egiten du.

1.- PARTE-HARTZAILEAK

Nahi duten guztiak.

2.- GAIA

Norberaren aukeran.

3.- LANAK

Gehienez 3 argazki zuri-beltzean eta 3 koloretan parte-hartzaile bakoitzeko, beste edozein lehiaketatan saritu gabeak.

4.- IZEN-EMATE ESKUBIDEAK

Doakoak.

5.- AURKEZPENA ETA BIDALKETA

Lanak 40 x 50 cm.-ko kartulinarekin edo kartoiarekin indartuak aurkeztu beharko dira, eta argazkiak gehienez ere 30 x 40cm.-koak izan beharko dira. Lan bakoitzaren atzealdean lanaren izena zein den azaldu beharko da. Egile bakoitzak izen berbera jarri beharko die aurkezten dituen argazki guztiei. Argazkiak hurrenkera jakin batean ikustea nahi izanez gero, zenbakituta aurkeztu beharko dira, zenbakia argazkiaren atzealdean adieraziz.

Kartazal itxi batean, bidalketaren kanpoaldean itsatsita, egilearen datu hauek adieraziko dira: izena, abizenak, NAN - AIZ, posta-helbidea eta helbide elektronikoa, bidalitako bildumak (ZURI-BELTZEAN eta KOLORETAN), telefonoa eta, hala badagokio, zein elkarte edo argazkigintza-kolektibokoa den.

Kartazal horren identifikazio bakarra lanen leloa izango da.

Lanak helbide honetan entregatuko dira:

EIBARKO UDALA

KULTURA ARLOA

INDALECIO OJANGUREN XXXIV. ARGAZKI LEHIAKETA

PORTALEA - Bista Eder, 10

20600 Eibar (Gipuzkoa)

Posta bidezko bidalketak ziurtatuak eta gasturik gabekoak izango dira.

 

6.- EPAI-MAHAIA

Argazkigintzan ospe handia duten hiru pertsonak osatuko dute gutxienez. Izenak bere garaian ezagutaraziko dira.

7.- ERABAKIA

Epaiaren saioa publikoa izango da, eta nahi duen orok parte hartu ahal izango du. Erabakia ukaezina izango da eta www.eibar.eus udal webgunean argitaratuko da.

8.- ERAKUSKETA

Sarituak izan diren lanak Udalaren Portaleko Erakusketa Aretoan erakutsiko dira. Gainontzekoen artean ere, batzuk aukeratuko dira ikusgai ipintzeko.

9.- KATALOGOA

Saritutako lanekin katalogo bat argitaratuko da. Bertan, nortzuk parte hartu duten ere azalduko da eta parte-hartzaile bakoitzari bidaliko zaio.

10.- LANEN ITZULKETA

Saritzen diren lanak Udalaren esku geldituko dira eta Udalak lanak erabiltzeko eta argitaratzeko eskubideak gordeko ditu, baina hori bai, beti norenak diren aipatuz.

Saritu gabeko lanak, erakusketa itxi eta 60 egunen buruan itzuliko dira.

11.- OHARRAK

  • Egile bakoitzak ezingo du sari bat baino gehiago jaso.
  • Antolatzaileek lanak ongi zainduko dituzte, baina ezustean kalteren bat gertatuko balitz ez dute inongo erantzukizunik hartuko.
  • Epaimahaiak ahalmena du oinarri hauek ulertzerakoan izan daitekeen ezusteren baten aurrean erabakirik egokiena hartzeko.
  • Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.

 

12.- EGUTEGIA

  • Lanak aurkezteko epea: 2021eko irailaren 1etik 30era.
  • Erabakia: 2021eko urriaren 9a.
  • Sari-banaketa: 2021eko urriaren 29a.
  • Erakusketa: 2021eko urriaren 29tik azaroaren 21era.

 

13.- SARIAK

Ohorezko Saria Argazki bilduma onenari:

Koloretan edo zuri-beltzean: 500 €, garaikurra eta Portalean erakusketa egiteko aukera.

“Indalecio Ojanguren” Sariak

  • Lehen mailako 4 sari.
  • Koloretan edo zuri-beltzean.
  • Argazki solteei: 125 €.

Euskal Herriko sariak:

Koloretan edo zuri-beltzean, argazki solteei.

  • Lehenengoari: 125 €.
  • Bigarrenari: 110 €.
  • Hirugarrenari: 100 €.

Herriko Sariak:

Koloretan edo zuri-beltzean, argazki solteei.

  • Lehenengoari: 100 € eta garaikurra.
  • Bigarrenari: 80 €.
  • Hirugarrenari: 50 €.

8 eta 16 urte bitarteko partehartzaileen argazki onenari saria: 100 € argazkigintza materialetan.

 

14.- INFORMAZIOA

EIBARKO UDALA

KULTURA ARLOA

PORTALEA - Bista Eder, 10

20600 Eibar

Tel.  943 708 435

Emaila: kultura@eibar.eus

www.eibar.eus

 

Deskargatu dokumentuak
Oinarriak: Indalecio Ojanguren XXXIV. Argazki Lehiaketa 2021  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 442 KB)