Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

IKASTAROA: Ikastaroak eta bilerak online egiten ikasi nahi dut (2021-01)

Ikastaro honetan bideo deiak egiten ikasiko dugu, emakumeek nahi duten gailua erabiliz.

Helburuak: Partaideen autonomia, ahalduntzea eta autosufizientzia sustatzea eta garatzea eta genero eten digitala gutxitzea.

Edukiak: Jitsi eta Zoom plataformak ezagutzea. 2 talde egongo dira. Talde batean ikastaroaren hizkuntza euskara izango da eta beste taldean gaztelera.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Hartzaileak: 18 urtetik gorako emakume interesatu guztiak.

Nork emango du: Yanire Sagredo Hernáez.

Tokia, datak eta ordutegia: Andretxean.

  • Euskarazko taldea: 2021eko maiatzak 22 eta 29; ekainak 5 eta 12. Ordutegia: maiatzaren 22an eta 29an 10:00etatik 13:00etara eta ekainaren 5ean eta 12an 10:00etatik 12:00etara.
  • Gaztelerazko taldea: 2021eko maiatzak 3, 10, 17 eta 24. Ordutegia: maiatzaren 3an eta 10ean 16:00etatik 19:00etara eta maiatzaren 17an eta 24an 16:00etatik 18:00etara.

 

Ikastarora ekarri behar den materiala: mugikorra, ordenagailua edo tableta.

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatutako emakumeentzat 10€.
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15€.

 

Ikastaroaren ordainketa: matrikula, ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 4 ikasle, eta gehienez 7 ikasle.

Ikastaroaren hizkuntza: gazteleraz.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2021eko martxoaren 1etik 31ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/emakumeentzakoikastaroak2021-01/

 

Kudeaketa arauak:

Matrikularako izena eman dutenen pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), apirilaren 12an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da apirilaren 12tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: apirilaren 12an. Ordua: 13:00. Zozketa era honetan egingo da:

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da talde bakoitzeko alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio.
  • Zaku baten sartzen dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte.

 

Onartu diren pertsonen izenekin talde bakoitzeko zerrenda bat egingo da. Zerrenda horiek PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo dira apirilaren 12tik aurrera.

Onartu diren pertsonen zerrendak argitara ematen diren unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

 

Oharrak:

Aurre-inskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da, ondoren adierazten den dokumentazioa ikastaroa burutuko den lehen egunean aurkeztuz:

 

Informazio gehiago: 688 85 34 40 telefonoan.

 

Deskargatu dokumentuak
Informazio fitxa: Ikastaroak eta bilerak online egiten ikasi nahi dut (2021-01)  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 140 KB)
Ikastaroak eta bilerak online egiten ikasi nahi dut ikastaroan izena emateko inprimakia  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 121 KB)
Onartuen zerrenda (Erderazko taldea)  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 46 KB)