GASTROTEK 4.0 tailerra (2020-01)

Eguneroko bizitzan ez zara ondo moldatzen teknologiarekin? Sukaldaritza osasuntsu bat ikasi nahi duzu? Eman izena Gastrotek 4.0 proiektuan!” Teknologia eta sukaldaritza uztartzen duen tailerra. Teknologia hastapen mailan emango da, ezagutza gutxi edo oso gutxi dutenentzat. Izena emateko epea urtarrilaren 27tik otsailaren 5era bitartean egongo da zabalik. Tailerra 18 urtetik gorako pertsonentzat zuzenduta egongo da.

Helburuak:

  • Elikadura osasungarria sustatzea.
  • Teknologia sukaldaritzarekin uztartzea.
  • Lagun berriak egitea.
  • Helduen aisialdian modu aktiboan gozatzeko aukerak zabaltzea.  

 

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Kultura saila.

Zeinen eskutik: e-kasten.

Nori zuzendua: helduak (18 urtetik gorakoak).

Tokia: Portalean, batzartokian eta sukaldean.

Datak eta ordutegia: otsailak 11, 13, 18, 20, 25 eta 27. Ordutegia: 17:00 – 20:00.

Ikastaroak beste 9 ordu on line egiteko ditu. Ikastaroak irauten duen 3 asteetan ordenagailu portatil bat maileguan utziko zaio ikasle bakoitzari.

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatuak: 30€.
  • Eibartik kanpokoak: 50€.

 

Ordaintzeko modua: Matrikula ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 7, eta gehienez 15.

Ikastaroaren hizkuntza: gazteleraz.

Izena emateko tokia:

  • Bertaratuta: eskaera bertara etorrita egiteko, eskatzailea edo ordezkaria PEGORAra etorri behar dira (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) eta tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa aurkeztu.
  • Elektronikoki: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu.

 

Eskaera egiteko epea: urtarrilaren 27tik otsailaren 5era (biak barne).

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • GASTROTEK 4.0 tailerrean izena emateko eskaera behar bezala beteta.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumentua eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Eskaera presentzialki egiten bada, nortasun agiri nazionala aurkeztu beharko da PEGORAn, emandako datuak egiaztatzeko.

 

Kudeaketa arauak: 

Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da, 2020ko otsailaren 7an.

Izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: otsailaren 7an 10:00etan. Zozketa era honetan egingo da:

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztiekin zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio.
  • Zaku baten sartuko dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik hasita elkarren hurreneko ondoren datozenak izango dira, plaza guztiak bete arte.

 

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean, egongo da otsailaren 7an, 12:00etatik aurrera. Zerrenda hori argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Informazio gehiago: 943 708 435 telefonoan.

 

Deskargatu dokumentuak
GASTROTEK 4.0 tailerra: izen emate orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 123 KB)
GASTROTEK 4.0 tailerra: informazio orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 412 KB)