Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Fabrikazio mekaniko eta soldadura arloan enplegua sustatzeko programa (2022)

Proiektuaren helburuak:

Eibarko langabetuen laneratzeko gaitasuna hobetzea:

  • Formakuntza: Gaitasun pertsonalak.
  • Formakuntza: (MF0091) Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa.
  • Formakuntza: Elektrodo estali bidezko soldadura.
  • Formakuntza: Eskorga jasotzaileak gidatzea.
  • Praktikak enpresan.
  • Laneratze-prozesuan laguntza.

Bete beharreko baldintzak:

  • Eibarren erroldatuta egotea.
  • Langabezia-egoeran egon eta Lanbiden izena emanda egotea.
  • Gaztelaniaren ahozko nahiz idatzizko ulermen-maila egokia izatea.
  • Positiboki baloratuko da Fabrikazio Mekaniko nahiz Soldadura arloan esperientzia profesionala edota ezagutzak izatea.

 

Eskaera egiteko epea: 2022ko otsailaren 14tik martxoaren 1era arte (biak barne).

Tramitazio kanalak:

  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa), Untzaga plaza 1. Beheko solairua.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Fabrikazio Mekaniko eta Soldadura arloan enplegua sustatzeko programan parte hartzeko eskaera behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat.
  • LANBIDEk egindako txostena, langabe gisa inskribatuta egondako aldiei buruzkoa.
  • Curriculum vitae eguneratua.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumentua eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).

 

Programaren garapena:

  1. Parte-hartzaileak aukeratzea.
  2. Formakuntza (316 ordu).
  3. Praktikak enpresan (gutxienez 60 ordu).
  4. Laneratze-prozesuan laguntza.
Deskargatu dokumentuak
Informazio fitxa: Fabrikazio eta Soldadura programa (2022)  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 236 KB)
Parte hartzeko eskaera-orria: Fabrikazio eta soldadura programa (2022)  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 125 KB)