Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eskalada tailerra (2020ko urtarrila)

Eibarko Udalak eskaladan inguruko tailerra antolatu du kirol ikusgarri honetan murgiltzeko. Izena emateko epea 2019ko abenduaren 16tik 30era bitartean egongo da zabalik. Tailerrak Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta egongo dira.

Helburuak:

  • Kirol ezberdinen eskaintza zabaltzea.
  • Haurren eskaerei erantzuna ematea.
  • Lagun berriak egitea eta adin tarte bereko lotura egonkorrak sustatzea.
  • Eibarko elkarteei laguntzea.
  • Haurren aisialdian modu aktiboan gozatzeko aukerak zabaltzea.  
  • Neska-mutilen arteko aukera Berdintasuna sustatzea.

 

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Kultura saila (Haurreria eta Gazteria).

Zeinen eskutik: Gipuzkoako Mendizale Federazioa.

Nori zuzendua: Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailakoentzat.

Tokia: Ipurua Kiroldegiko rokodromoan.

Datak eta ordutegia (egun eta ordutegi bakarra aukeratu ahal da):

  • Urtarrilak 12. Ordutegia: 16:45etik 18:15era.
  • Urtarrilak 12. Ordutegia: 18:15etik 19:45era.
  • Urtarrilak 19. Ordutegia: 16:45etik 18:15era.
  • Urtarrilak 19. Ordutegia: 18:15etik 19:45era.
  • Urtarrilak 26. Ordutegia: 16:45etik 18:15era.
  • Urtarrilak 26. Ordutegia: 18:15etik 19:45era.

Ikasleek ekarri beharreko materiala: Kirola egiteko zapatilak eta arropa erosoa.

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatuak: 5€.
  • Eibartik kanpokoak: 10€.

 

Ordaintzeko modua: Matrikula ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 4, eta gehienez 6.

Ikastaroaren hizkuntza: Euskeraz.

Eskaera egiteko epea: abenduaren 16tik 30era (biak barne).

Izena emateko tokia:

  • Bertaratuta: eskaera bertara etorrita egiteko, eskatzailea edo ordezkaria PEGORAra etorri behar dira (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) eta tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa aurkeztu.
  • Elektronikoki: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa erantsi.Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu.

 

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Eskalada tailerrean izena emateko eskaera behar bezala beteta.
  • Tutoreen kasuan, tutoretza egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Eskaera presentzialki egiten bada, nortasun agiri nazionala aurkeztu beharko da PEGORAn, emandako datuak egiaztatzeko.

 

Kudeaketa arauak: 

Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da, 2020ko urtarrilaren 8an.

Izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: urtarrilaren 8an 10:00etan. Zozketa era honetan egingo da:

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztiekin zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio.
  • Zaku baten sartuko dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik hasita elkarren hurreneko ondoren datozenak izango dira,plaza guztiak bete arte.

 

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean, egongo da urtarrilaren 8an, 12:00etatik aurrera. Zerrenda hori argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak: talde batean izena emandakoen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada eta beste taldeetan izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, aurreneko taldea beste taldeko ikasleez osatu ahal izango da zozketak emandako emaitzari atxikituz eta ikastaroa jasoko duten ikasleen adin bereko taldeari lehentasuna emanez.

Informazio gehiago: 943 708 435 telefonoan.

 

Deskargatu dokumentuak
Eskalada tailerra: izen emate orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 138 KB)
Eskalada tailerra: informazio orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 50 KB)
Onartuen zerrenda  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 29 KB)