Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

EDUYOGA eta jolas kooperatiboak (2020-01)

Eibarko Udalak Jolas kooperatiboen eta Eduyogako tailerra antolatu du. Izena emateko epea urtarrilaren 20tik 27ra bitartean egongo da zabalik. Tailerra 2015 urtean jaiotako haurrei zuzenduta egongo da.

Helburuak:

  • Joko kooperatiboak: agresibitate adierazpenak murriztea eta egokiak indartzea du helburu. Lankidetza, komunikazioa eta elkartasun jarrerak sustatzea bilatzen duten proposamenak dira. Besteekin topatzea errazten dute.
  • Eduyoga: Haurrentzako eta familiako Yoga – Jokoa. Balioei laguntzeko eta postura-ohitura egokiak berreskuratzeko asmoa du.

 

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Kultura saila (Haurreria eta Gazteria).

Zeinen eskutik: Ainhoa Muniategui.

Nori zuzendua: 4 urteko haurrak (2015 urtean jaiotakoak). Haurrak heldu batengaitik lagunduta egon beharko dira tailerraren iraupen osoan zehar.

Tokia: Portaleako 3. solairuan.

Datak: otsailak 1 eta 8.

Ordutegiak (ordutegi bakarra aukeratu ahal da):

  • 16:45etatik 18:00etara.
  • 18:15etatik 19:30etara.

 

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatuak: 15€.
  • Eibartik kanpokoak: 30€.

 

Ordaintzeko modua: Matrikula ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 5, eta gehienez 15.

Ikastaroaren hizkuntza: Euskeraz.

Izena emateko tokia:

  • Bertaratuta: eskaera bertara etorrita egiteko, eskatzailea edo ordezkaria PEGORAra etorri behar dira (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) eta tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa aurkeztu.
  • Elektronikoki: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu.

 

Eskaera egiteko epea: urtarrilaren 20tik 27ra (biak barne).

Aurkeztu beharreko agiriak:

 

Kudeaketa arauak: 

Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da, 2020ko urtarrilaren 30ean.

Izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: urtarrilaren 30ean 10:00etan. Zozketa era honetan egingo da:

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztiekin zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio.
  • Zaku baten sartuko dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik hasita elkarren hurreneko ondoren datozenak izango dira, plaza guztiak bete arte.

 

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean, egongo da urtarrilaren 30ean, 12:00etatik aurrera. Zerrenda hori argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak: talde batean izena emandakoen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada eta beste taldean izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, aurreneko taldea beste taldeko ikasleez osatu ahal izango da zozketak emandako emaitzai atxikituz.   

Informazio gehiago: 943 708 435 telefonoan.

 

Deskargatu dokumentuak
EDUYOGA eta jolas kooperatiboak tailerra: izen emate orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 133 KB)
EDUYOGA eta jolas kooperatiboak tailerra: informazio orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 444 KB)