Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Dibujo eskola: 2023/2024 ikasturtea

2023/24 ikasturterako matrikulazioa.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Kultura saila.

Taldeak eta ordutegiak:

Umeak (8-12 urte):

  • Astelehenak eta asteazkenak 17:15 – 18:45. 25 PLAZA.
  • Astearteak eta ostegunak 17:15 – 18:45. 25 PLAZA.


Helduak (13 urtetik gorakoak):

  • Astelehenak eta asteazkenak 15:00 – 17:00. 22 PLAZA.
  • Astearteak eta ostegunak 15:00 – 17:00. 22 PLAZA.
  • Astelehenak eta asteazkenak 19:00 – 21:00. 16 PLAZA.
  • Astearteak eta ostegunak 19:00 – 21:00. 16 PLAZA.

 

Matrikulak aurkezteko epea eta tokia: 

  • MATRIKULEN BERRITZEA: 2023ko maiatzaren 15etik 26ra (biak barne). Dokumentazioa aurrez aurre entregatu beharko da PEGORAn.
  • IKASLE BERRIEN MATRIKULAZIOA: 2023ko maiatzaren 29tik ekainaren 22ra (biak barne). Dokumentazioa aurrez aurre entregatu beharko da PEGORAn.

 

PEGORAn itxaronaldiak saihesteko, hitzordua eska daiteke. Hitzordua nola eskatu:

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Matrikula berritu nahi bada, matrikula berritzeko eskaera behar bezala beteta eta sinatuta.
  • Ikasle berrien kasuan, ikasle berrien matrikulazio orria behar bezala beteta eta sinatuta.
  • Tarifa bereziak eskatzen badira:
    • Familia-unitate bereko hainbat kideren matrikularako: egindako matrikulen fotokopiak.
    • Familia ugarien kasuan, familia ugariaren tituluaren kopia.
    • Guraso bakarreko familiaren kasuan: familia liburuaren fotokopia.
    • Familia unitatearen diru-sarreren arabera:
      • Aurreko urteko Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren aitorpena. Aitorpen hori egitera behartuta egon ezean, inguruabar hori egiaztatzeko ziurtagiria ekarri behar da, baita familia-unitateko kide guztien urte horretako informazio fiskala. Matrikula egiterakoan dokumentazio hau eskuratu ez bada, 2023ko irailaren 15era arteko denbora dago PEGORAn aurkezteko.
      • Familia Liburuaren fotokopia.
      • Elkarbizitza-bolantea, matrikulazio egunekoa (PEGORAn eskuratu daiteke). 
    • % 75eko hobaria eskatzen bada, eta Eibarko Udalari beharrezko datuak/dokumentuak zuzenean eskuratzeko baimena ematen ez bazaio matrikula orrian: Matrikulatutako adingabearen tutela duen pertsona hori matrikulazio-urtearen aurreko urteko abenduaren 31n Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta baten edo Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntzaren titularra dela egiaztatzen duen dokumentua eta matrikulatutako pertsonaren errolda bolantea.

 

Prezioak eta tarifa bereziak: Tasen dokumentua kontsultatu.

Ikastaroaren ordainketa: Matrikula hiru zatitan ordainduko da (urrian, abenduan eta martxoan) hirurak zenbateko berdinekoak izango dira.

Oharrak:

Matrikula gauzatzeko unean bertan sortzen da urteko kuota ordaintzeko obligazioa, beraz, ikasturtean zehar egon daitezkeen bajek –ikasturtea amaitzeko gera daitezkeen hilabeteak zenbat diren kontuan hartzeke- ez dute urteko kuota murrizteko eskubiderik sortzen. Ostera, 2023ko irailaren 15a baino baino lehen baja eskatzen dutenek, matrikularen zenbateko osoaren %10a ordaindu beharko dute. Baja beranduago eskatuz gero, matrikularen % 100a ordaindu beharko dute.

Tarifa bereziak ez dira metagarriak izango eta ikasturtean zehar emandako alten kasuan ez dira aplikatuko.

Deskargatu dokumentuak
Dibujo eskola: matrikulazioa berritzeko eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 143 KB)
Dibujo eskola: ikasle berrien matrikulazio orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 148 KB)