Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Dibujo eskola: 2021/2022 ikasturtea

2021/22 ikasturterako matrikulazioa.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Kultura saila.

Taldeak eta ordutegiak:

Umeak (8-12 urte):

  • Astelehenak eta asteazkenak 17:15 – 18:45. 22 PLAZA.
  • Astearteak eta ostegunak 17:15 – 18:45. 22 PLAZA.


Helduak (13 urtetik gorakoak):

  • Astelehenak eta asteazkenak 15:00 – 17:00. 22 PLAZA.
  • Astearteak eta ostegunak 15:00 – 17:00. 22 PLAZA.
  • Astelehenak eta asteazkenak 19:00 – 21:00. 16 PLAZA.
  • Astearteak eta ostegunak 19:00 – 21:00. 16 PLAZA.

 

Matrikulak aurkezteko epea eta tokia:  Matrikulazioak honela egingo dira:

  • MATRIKULEN BERRITZEA: 2021eko maiatzaren 24tik ekainaren 11ra (biak barne). Dokumentazioa PEGORAra sartzeko atearen ondoan dagoen postontzian utzi beharko da (autozerbitzuko makina dagoen tokian). Postontzia asteko egun guztietan eskuragarri egongo da (igande eta jaiegunetan barne), 07:30etik 21:30era.
  • IKASLE BERRIEN MATRIKULAZIOA: 2021eko ekainaren 1etik 18ra (biak barne). Dokumentazioa aurrez aurre entregatu beharko da PEGORAn. COVID-19k sortutako egoera dela eta, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da, telefonoz (943708400) edo internet bidez.

 

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Matrikula berritu nahi bada, matrikula berritzeko eskaera behar bezala beteta eta sinatuta.
  • Ikasle berrien kasuan, ikasle berrien matrikulazio orria behar bezala beteta eta sinatuta.
  • Tarifa bereziak eskatzen badira:
    • Familia-unitate bereko hainbat kideren matrikularako: egindako matrikulen fotokopiak.
    • Familia ugarien kasuan, familia ugariaren tituluaren kopia.
    • Guraso bakarreko familiaren kasuan: familia liburuaren fotokopia.
    • Familia unitatearen diru-sarreren arabera:
      • Aurreko urteko Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren aitorpena. Aitorpen hori egitera behartuta egon ezean, inguruabar hori egiaztatzeko ziurtagiria ekarri behar da, baita familia-unitateko kide guztien urte horretako informazio fiskala. Matrikula egiterakoan dokumentazio hau eskuratu ez bada, 2021eko irailaren 17ra arteko denbora dago PEGORAn aurkezteko.
      • Familia Liburuaren fotokopia.
      • Elkarbizitza-bolantea, matrikulazio egunekoa (PEGORAn eskuratu daiteke). 
    • % 75eko hobaria eskatzen bada, eta Eibarko Udalari beharrezko datuak/dokumentuak zuzenean eskuratzeko baimena ematen ez bazaio matrikula orrian: Matrikulatutako adingabearen tutela duen pertsona hori matrikulazio-urtearen aurreko urteko abenduaren 31n Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta baten edo Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntzaren titularra dela egiaztatzen duen dokumentua eta matrikulatutako pertsonaren errolda bolantea.

 

Prezioak eta tarifa bereziak: Tasen dokumentua kontsultatu.

Ikastaroaren ordainketa: Matrikula hiru zatitan ordainduko da (urrian, abenduan eta martxoan) hirurak zenbateko berdinekoak izango dira.

Oharrak:

Matrikula gauzatzeko unean bertan sortzen da urteko kuota ordaintzeko obligazioa, beraz, ikasturtean zehar egon daitezkeen bajek –ikasturtea amaitzeko gera daitezkeen hilabeteak zenbat diren kontuan hartzeke- ez dute urteko kuota murrizteko eskubiderik sortzen. Ostera, 2021eko irailaren 17a baino baino lehen baja eskatzen dutenek, matrikularen zenbateko osoaren %10a ordaindu beharko dute. Baja beranduago eskatuz gero, matrikularen % 100a ordaindu beharko dute.

Tarifa bereziak ez dira metagarriak izango eta ikasturtean zehar emandako alten kasuan ez dira aplikatuko.

 

Deskargatu dokumentuak
Dibujo eskola: matrikulazioa berritzeko eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 144 KB)
Dibujo eskola: ikasle berrien matrikulazio orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 149 KB)