Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bizitzaren korapiloak askatzen: Makrame-tailerra (2022-01)

Ikastaro honetan sortzeko gure gaitasuna erabiliko dugu bizitzaren korapiloei beste modu batera begiratzeko, eta poltsa batean islatuko dugu esperientzia hori gordetzeko.

Helburuak:

  • Sormenaren bidez ahalduntzea sustatzea.
  • Une txarrak adierazteko, kudeatzeko eta gainditzeko tresnak lortzea (krisia, ziurgabetasuna).
  • Doluak kudeatzeko tresnak partekatzea.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Hartzaileak: 18 urtetik gorako emakume interesatu guztiak.

Non: Andretxean.

Noiz: 2022ko maiatzak 4, 11, 18 eta 25 eta ekainak 1 eta 8.

Ordutegia: 17:00-20:00.

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatutako emakumeentzat 10.
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15€.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula, ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 6 ikasle, eta gehienez 10 ikasle.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2022ko martxoaren 1etik 31ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/korapiloakaskatzen2022-01

Kudeaketa arauak:

Matrikularako izena eman dutenen pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), apirilaren 8an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da apirilaren 8tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: apirilaren 7an. Ordua: 13:00. Zozketa era honetan egingo da.

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio.
  • Zaku baten sartzen dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte.

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da apirilaren 8tik aurrera.

Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Aurre-inskripzioen onarpenaren ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da eta ikastaroko lehen egunean dokumentu hauek aurkeztu beharko dira: 

  • Bizitzaren korapiloak askatzen: makrame-tailerra ikastaroan izena emateko inprimakia behar bezela beteta eta sinatuta.

Informazio gehiago: 943543938 telefonoan.

Deskargatu dokumentuak
Informazio-fitxa: Bizitzaren korapiloak askatzen (2022-01)  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 140 KB)
Matrikula-orria: Bizitzaren korapiloak askatzen (2022-01)  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 117 KB)
Onartuen zerrenda  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 159 KB)