Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Biorisa: barreterapia tailerra

Tailer honetan jolasa, barrea, konplizitatea, begiradak… nahasten dira hausnarketa, kontzientzia eta presentziarekin. Gune honetan, edalontzia erdi beterik ikusteko aukera geure esku dagoela gogoratu ahal izango dugu, baita ohitura osasungarriak geuretzat sortzea ere, hala nola geure buruari adeitasunez hitz egitea edo bizitza jolas gisa hartzea. Boteretsuak gara, bizirik jarraitzen dugu eta barrez jarraitzen dugu.

Helburuak:

  • Jarraibide mentalak eraldatzea; tentsioak desblokeatzea; eta emakumeen tresnak indartzea, fisikoki, psikikoki eta emozionalki.
  •  Egoeraren aurrean jarrera positiboa, ulermena eta alaitasuna sustatzea.

Edukiak: gorputz-adierazpeneko eta kanporatzeko jolasak, antzerki-inprobisazioko dinamikak eta klown dantza libreko ariketak, arnasketa kontzienteko praktikak, idazketa positiboko ariketak, eta masajea, erlaxazioa eta irudikatzea.

Tramitatzailea:

Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

 

Nork emango du: Elba Ruiz, Kankaneo teatro

Hartzaileak:  18 urtetik gorako emakumeak.

Non eta noiz:  Andretxea. 2022ko urriak 21 eta 22.

Ordutegia: ostirala 17:00etatik 20:00etara eta larunbata 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Ikastarora ekarri behar den materiala:

Ez dute materialik ekarri behar.

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatutako emakumeentzat 10€.
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15€.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula, ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta  gehienez 10 ikasle.

Ikastaroaren hizkuntza: gaztelania.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2022ko irailaren 1etik 30era (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/biorisa2022

Kudeaketa arauak:

Matrikularako izena eman dutenen pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), urriaren 13an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ezarritako gutxieneko ikasle- kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da urriaren 13tik aurrera.

Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak:

Aurre-inskripzioen onarpenaren ondoren, behin betiko inskripzioa eginbehar da eta ikastaroko lehen egunean dokumentu hau aurkeztu beharko da:

  • Biorisa: barreterapia tailerra ikastaroan izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta.

Informazio gehiago: 943 543 938  telefonoan.

Deskargatu dokumentuak
ONARTUEN ZERRENDA  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 44 KB)
LISTADO DE ADMITIDAS  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 44 KB)