Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bihotz-birikan bizkortze tailer familiarra (2020-1)

2012 eta 2015 urte bitarteetan jaiotako haurrentzat antolatutako tailerra da. Txanda ezberdinak egongo dira.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Kultura saila, Haurreria eta Gazteria.

Hartzaileak: 2012 eta 2015 urteetan jaiotakoak. Haurrak aitarekin, amarekin edo tutorearekin etorri behar dira tailerrera. Familia bakoitzak kopin bat ekarri behar du.

Taldeak, datak, ordutegiak, tokia, formatzaileak: Egun eta txanda bakarra aukeratu beharko da.

  • 2012 eta 2013an jaiotakoak:Azaroak 28. Portalean. Gutxienez 3 haur, gehienez 5. Enpresa: Espainiako Larrialdietako eta Larrialdietako Erizaintza Elkartea.
    • 1 txanda: 10:00-10:50.
    • 2 txanda: 12:00-12:50.
    • 3 txanda: 17:30-18:20.

 

  • 2012 eta 2013an jaiotakoa:Azaroak 29. Portalean. Gutxienez 3 haur, gehienez 5. Enpresa: Espainiako Larrialdietako eta Larrialdietako Erizaintza Elkartea.
    • 1 txanda: 11:00-11:50.
    • 2 txanda: 16:30-17:20.
    • 3 txanda: 18:30-19:20.

 

  • 2014 eta 2015ean jaiotakoa: Azaroak 28. Portalean. Gutxienez 3 haur, gehienez 5. Enpresa: Espainiako Larrialdietako eta Larrialdietako Erizaintza Elkartea.
    • 1 txanda: 11:00-11:50.
    • 2 txanda: 16:30-17:20.
    • 3 txanda: 18:30-19:20.

 

  • 2014 eta 2015ean jaiotakoa: Azaroak 29. Portalean. Gutxienez 3 haur, gehienez 5. Enpresa: Espainiako Larrialdietako eta Larrialdietako Erizaintza Elkartea.
    • 1 txanda: 10:00-10:50.
    • 2 txanda: 12:00-12:50.
    • 3 txanda: 17:30-18:20.

 

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatutakoak 3€.
  • Eibarren erroldatuta ez daudenak 6€.

 

Ikastaroaren ordainketa: Ikasleei matrikularen zenbatekoa ordainketa bakar batean kobratuko zaie, erreziboa helbideratuta.

Tailerren hizkuntza: euskaraz eta baten bat erderaz.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da azaroaren 16tik 23ra (biak barne). 

Kudeaketa arauak:

Aurrematrikula egiteko epea amaitzerakoan behin-behineko zerrendak lortuko dira eta taldeen kudeaketa burutuko da.

Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), 2020ko azaroaren 25ean.

Izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: azaroaren 25ean 10:00etan. Zozketa era honetan egingo da:

  • Zozketa egin aurretik ikastaroaren txanda bakoitzerako izena eman duten pertsona guztiekin zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio.
  • Zaku baten sartuko dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik hasita elkarren hurreneko ondoren datozenak izango dira, plaza guztiak bete arte.

 

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus), egongo da 2020ko azaroaren 25ean, 12:00etatik aurrera. Zerrenda hori argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik. 

Aurre-inskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da, ondoren adierazten den dokumentazioa tailerra burutuko den lehen egunean aurkeztuz:

 

Oharrak: txanda batean izena emandakoen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada eta beste adin tarte berdineko beste txanda batean izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, aurreneko txanda beste taldeko ikasleez osatu ahal izango da zozketak emandako emaitzari atxikituz.

Informazio gehiago: 943 708 435 telefonoan.

 

Deskargatu dokumentuak
Bihotz-birikan bizkortze tailer familiarra (2020-1): informazio fitxa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 453 KB)
Bihotz-birikan bizkortze tailer familiarra (2020-1): matrikula orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 96 KB)