Aratosteetan ondoen apaindutako taberna (2022)
Eibarko Udalak “Aratosteetan ondoen apaindutako taberna” lehiaketarako deia egiten du.
- Tramite hau Pegoran egin daiteke
- Tramite hau Internet bidez egin daiteke
- entuak
Hartzailea: Aratosteetan bere lokala apaintzen duen Eibarko edozein taberna.
Eskaera epea: otsailaren 18tik 24ra.
Izena emateko kanalak: Formularioa bete:
https://formularioak.eibar.eus/eu/ondoenapaindutakotaberna2022-01
Baldintzak:
- Lokalak otsailaren 25ean arratsaldeko 18:00etarako prest egon behar dira.
- Epaimahaikideak otsailaren 25ean arratsaldez, tabernetatik pasatuko dira eta epaia ostiral gauean bertan emango dute. Horrela publikoari irabazi duen taberna ikusteko aukera emango zaio asteburuan.
- Epaimahaikideen balorazioan aukeratutako gaia eta apainketa izango dira kontuan.
- Sariak:
- 300 euro "Txispa" gehien duen tabernari.
- 300 euro Tabernarien mozorro onenari.
- 400 euro eta Eibarko Udalaren garaikurra Taberna onenari.
Lehiaketan parte hartzeko eskaera egiteak lehiaketaren oinarriak eta epaimahaikideen erabakia onartzea suposatzen du.