Eibarko Udala

Aktetako administrari laguntzaile lanpostua zerbitzu-eginkizunez

Lanpostua: Aktetako administrari laguntzaile lanpostua zerbitzu-eginkizunez.
Plaza-kopurua: 
plaza bat.
Mota: 
Eibarko Udaleko karrerako funtzionarioa edo lan-kontratuko langile finkoa zerbitzu eginkizunetan.
Eskaerak aurkezteko epea: 
2025/03/12-2025/03/18 (biak barne). 

Eskabideak modu elektronikoan aurkeztu behar dira.

Eskaerak elektronikoki aurkezteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar duzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala kontsultatu). Eskaera elektronikoki aurkezteko, sakatu hemen.

Erreklamazioak aurkezteko epea (modu elektronikoak aurkeztu behar dira): martxoaren 21etik martxoaren 24ra (biak barne). Erreklamazioak elektronikoki aurkezteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala kontsultatu). Eskaera elektronikoki egiteko, dokumentazioa aurkeztu prozedura erabili.