Eibarko Udala

“UMEAK ESKOLARA” programari dagozkion dirulaguntzak (2024)

Deskribapena: “Umeak eskolara” programari dagokion dirulaguntzaren eskaera egitea.

Hartzailea: Dirulaguntza hauek jaso ditzaketen pertsona fisikoak ondoko hauek dira baldin eta DLOren 13 artikuluan ezartzen diren debeku horietako baten ere sartuta ez badaude:

  • 2009ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra bitartean jaiotako umearen aita, ama, tutorea edo familia-harrerako pertsona edo familia izatea (harrera-zentroak kanpo).
  • Umeak Eibarren erroldatuta egon beharko du etenik gabe 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko maiatzaren 31ra.

 

Eskaera egiteko epea: 2024ko irailaren 2tik urriaren 31ra (biak barne).

Eskaerak aurkezteko tokia: Eskaerak Eibar Merkataritza Gune Irekia Elkartearen bulegoan aurkeztu behar dira (Errebal 11, Errebal plazia). Hona hemen ordutegia:

  • Irailaren 2tik 13ra: astelehenetik ostiralera, 08:00-14:00.
  • Irailaren 16tik urriaren 31ra, astelehenetik ostegunera, goizez: 09:00-14:00; arratsaldez: 15:00-17:30. Ostiraletan: 08:00-15:00.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 60,10€ izango da ume bakoitzeko.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • “Umeak eskolara” dirulaguntza eskaera behar bezala beteta eta sinatuta, PEGORAn eskura daitekeen ereduaren arabera. 
  • Dirulaguntza kobratu nahi den aurrezki-libretaren edo bankuko kontuaren titulartasunari buruzko datuak egiaztatzeko dokumentua. Dirulaguntza eskatzen duena eta libretaren edo kontuaren titularra, pertsona berbera izango da. Egiaztagiri legez hauek onartuko dira: libretaren edo bankuko laburpenaren fotokopia; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo dirulaguntzarako eskaeran banketxeak emandako zigilua.
  • 2024ko irailaren 1etik urriaren 31ra bitartean gutxienez Eibarko denda batean egindako erosketen TicketBAI bidez jaulkitako fakturak (egoitza soziala Gipuzkoatik kanpo izateagatik edo beste arrazoiren batengatik TicketBAI jaulki beharrik ez duten saltokien kasuan, nahikoa izango da faktura), dirulaguntzaren titularraren izenean egindakoak. Fakturetan argi eta garbi azaldu behar da zeintzuk izan diren erositako gauzak. Diruz lagundu daitezkeen gastuak: eskola umeen beharrizanetarako arropak, oinetakoak, kirol materiala, eskolarako gauzak (testuliburuak izan ezik), betaurrekoak eta lentillak erosten egindako gastuak, gutxienez Eibarko denda batean eginak 2024ko irailaren 1etik urriaren 31ra bitartean.
  • Dirulaguntza eskatzen duena umearen tutorea bada, tutoretza egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Dirulaguntza eskatzen duen pertsona umearen familia-harrerako pertsona/familia bada, hori egiaztatzen duen dokumentazioa.

Sail arduraduna: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, sei hilabetekoa izango da.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa:  https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatorias/775923


Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa: Dirulaguntza onuradunari eman eta ordain dakion, nahitaezko baldintza batzuk bete beharko ditu; dokumentazioa deialdian zehazten den moduan eta forman aurkeztu beharko du, erakunde laguntzaileak egiaztatu beharko du interesdunak nahitaezko baldintzak betetzen dituela dirulaguntza eskatu ahal izateko eta Udalak egiaztatuko du interesdunaren erroldatzea eta adina eta dirulaguntzaren titular izatea.

 

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2024: UMEAK ESKOLARA  
Ikusi | Jaitsi (349.8 KB)
"Umeak eskolara” dirulaguntza eskatzeko orria  
Ikusi | Jaitsi (610.1 KB)