Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Txonta auzoko bizitegi-eraikinen birgaitze eraginkorrerako jabe-erkidegoei zuzendutako dirulaguntzak

Deskribapena: Eibarko Txonta auzoko bizitegi-eraikin hauen birgaitze integralerako dirulaguntzen eskaera egitea: Txonta kaleko 02, 03, 05, 15, 17, 25, 27, 29, 36, 38, 40, 42, 44, 46, 48, 50 eta 52 zenbakiak.

Hartzailea: Dirulaguntza hauek jaso ahal ditzakete oinarri-deialdiaren bigarren atalean aipatutako eraikinetako Jabeen Komunitateek, betiere Dirulaguntzetarako Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako edozein debekurik haiengan eraginik ez badu.

Eskaera egiteko epea: 2018ko abuztuaren 6tik 2019ko abenduaren 30era (egun hori barne). COVID-19ak sortutako egoeraren ondorioz, eskaerak egiteko epea 2020ko irailaren 17an amaituko da. Eibarko udaleko Udalbatzarrak hartutako erabakiaren ondorioz, eskaerak egiteko epea 2021eko ekainaren 30ean amaituko da.

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Izaera orokorreko diru-laguntzek indarreko udal aurrekontuan egokitutako partida izango dute muga. Diruz lagunduko diren egitekoak hauek izango dira: 

1.- Eraikinaren Azterketa Teknikoa idaztea (EAT): Esparru horretako eraikinen EATak egiteko kostuaren % 60 lagunduko da diruz. 

2.- Etxebizitzak monitorizatzeko eta horren jarraipena egiteko: Egindako ekintzen eta obren eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko, diru-laguntza ematen den unetik bertatik (obrak egiten hasi aurretik) monitorizatu egin behar da etxebizitzen % 10, eta obrak amaitu ondoren ere, beste urte bitan horrela jarraitu. Sistemak ustiatzen eta martxan dauden bitartean, datuak neurtzeko behar diren ekipoak Eusko Jaurlaritzako Eraikuntza Kalitatearen Kontrolerako Laboratorioaren Termika Arloko zerbitzu teknikoek adierazitakoak izango dira.  Ekipoak, behin instalatuta, ekipatuta egon behar dira datu-irakurketa Eraikuntzaren Kalitatearen Kontrolerako laborategira bidaltzeko, hark datuok tratatu eta ustia ditzan.

Etxebizitza horiek monitorizatzeko egin behar den instalazioak eta horren jarraipenak izango duen kostuaren % 100 lagunduko da diruz. 

3.- Proiektuak idazteko eta obra-zuzendaritzarako: Agiriak idazteko lan-sariek eta obra-zuzendaritzaren lan-sariek izango duten kostuaren % 60 lagunduko da diruz, zergak barne. Dirulaguntza horrek muga hau izango du: dirulaguntzaren xede den eraikinak dituen etxebizitza kopurua bider 1000 euro ateratzen den zenbatekoa.

Proiektua Kapitulutan eta Partidetan egituratu behar da, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek emango duten ereduari jarraikiz. 

4.- Obrak egiteko: 

  • Igogailua edo/eta arrapala jartzea: Igogailuak edo/eta arrapalak jartzeko exekuzio-lanen kontrataren aurrekontuaren % 60 (zergak barne), itzuli beharrik ez daukana. Jabe Erkidegoko bakoitzeko, gehienez ere, 72.000 euro.
  • Eraikinaren inguratzaile termikoaren eta haren instalazioen portaera energetikoa hobetzea: kontrataren aurrekontuaren % 60  (zergak barne) lagunduko da diruz. Etxebizitza bakoitzeko, gehienez ere, 7.500 euro. Hona hemen banaketa:
    • Eraikinaren Kalifikazio Energetikoa letra batean hobetzen duten jarduketen kasuan —indarraldiko eraginkortasun energetikoko egiaztatze-prozeduraren arabera, CO2 igorpenean neurtuta— kontrataren aurrekontuaren % 60 (zergak barne) lagunduko da diruz. Etxebizitza bakoitzeko, gehienez ere, 4.000 euro.
    • Eraikinaren Kalifikazio Energetikoa letra bitan hobetzen duten jarduketen kasuan —indarraldiko eraginkortasun energetikoko egiaztatze-prozeduraren arabera, CO2 igorpenean neurtuta— kontrataren aurrekontuaren % 60 (zergak barne) lagunduko da diruz. Etxebizitza bakoitzeko, gehienez ere, 6.000 euro.
    • Aurreko esku-hartze bi horietako batek bere baitan energia primarioaren kontsumoa murrizteko jarduketak egiten baditu, kontrataren aurrekontuaren % 60 (zergak barne) lagunduko da diruz, eta aurreko gehieneko zenbateko horri 1.500 euro/etxebizitzako gehituko zaizkio.  Hauek dira diruz lagundutako jarduketak:
      • Etxeetan dauden galdarak kendu eta errendimendu handiko gas naturaleko galdarak jarri.
      • Etxeko ur beroa sortzeko sistema bat jarri eguzki-panel termikoen bidez.
      • Berokuntza-sistema eta etxeko ur bero zentralizatua jarri biomasa-galdararekin, edo energia berriztagarriko beste sistema batzuekin, etxe bakoitzak kontsumitzen duena kontrolatzeko banaketa-sistemarekin.

 

Dirulaguntzaren ordainketa: Dirulaguntza orokorren ordainketa prozedura hauen arabera egingo da:

1.- Lehenengo ordainketa, dirulaguntzaren zenbatekoaren % 15, honako dokumentu hau aurkeztu ondoren ordainduko da: Txonta auzoko bizitegi-eraikinen birgaitze eraginkorrerako jabe-erkidegoei zuzendutako dirulaguntza: ordaintzeko eskaera. Horrekin batera ondoko dokumentu hauek ekarri behar dira: 

  • EAT egiteagatik, eta oinarrizko proiektua eta obra-egikaritzakoa idazteagatik izandako lan-sarien zenbatekora iritsiko diren fakturen fotokopia. Ez da ordainduko justifikatutako zenbatekotik gorako zenbatekorik.
  • Frogagiria, Jabetza Erregistroan higiezineko etxebizitza guztien jabariaren mugatze-xedatzailearen erregistro-idazpenarena. (frogagiri guztiak aurkeztu ezean, 18. atalak ezarritako eran jokatuko da)

 

2.- Bigarren ordainketa, diru-laguntzaren zenbatekoaren % 20,  honako dokumentu hau aurkeztu ondoren ordainduko da: Txonta auzoko bizitegi-eraikinen birgaitze eraginkorrerako jabe-erkidegoei zuzendutako dirulaguntza: ordaintzeko eskaera. Horrekin batera ondoko dokumentu hauek ekarri behar dira: 

  • Obrak egiteko ardura duen edo duten enpresarekin egindako kontratuaren edo kontratuen fotokopia, diru-laguntzaren xede diren obra guztiak egingo direla bermatzen dutenak.
  • Obra-hasieraren Aktaren kopia, Jabe Erkidegoko lehendakariak, enpresa eraikitzailearen ordezkariak eta obraren zuzendaritza teknikoak edo fakultatiboak sinatutakoa.

 

3.- Hirugarren ordainketa, diru-laguntzaren zenbatekoaren % 40, honako dokumentu hau aurkeztu ondoren ordainduko da: Txonta auzoko bizitegi-eraikinen birgaitze eraginkorrerako jabe-erkidegoei zuzendutako dirulaguntza: ordaintzeko eskaera orria aurkeztu ondoren ordainduko da. Horrekin batera ondoko dokumentu hauek ekarri behar dira: 

  • Fakturen kopia, obra-exekuzioaren zenbatekoa % 50ean gutxienez beteko dutenak.
  • Obraren zuzendaritza teknikoak egindako obra-ziurtagiria.

 

4.- Laugarren ordainketa, diru-laguntzaren zenbatekoaren % 15, honako dokumentu hau aurkeztu ondoren ordainduko da: Txonta auzoko bizitegi-eraikinen birgaitze eraginkorrerako jabe-erkidegoei zuzendutako dirulaguntza: ordaintzeko eskaera. Horrekin batera ondoko dokumentu hauek ekarri behar dira: 

  • Fakturen kopia, obra-exekuzioaren zenbatekoa % 50ean gutxienez beteko dutenak.
  • Obraren zuzendaritza teknikoak egindako obra-ziurtagiria.

 

Gainontzeko zenbatekoa justifikazio-kontua egiaztatu eta onartu ondoren ordainduko da, Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa atalean adieraziko den eran, alegia. 

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Dirulaguntzen izapidetza Jabe Erkidegoaren izenean diharduenak egin behar du. Dirulaguntza eskuratzeko eskaerak agiri hauek ekarri behar ditu: 

  • Txonta auzoko bizitegi-eraikinen birgaitze eraginkorrerako jabe-erkidegoei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko orria behar bezala beteta.
  • Jabe Erkidegoaren Identifikazio Fiskalaren zenbakiaren (IFK) fotokopia.
  • Jabe Erkidegoko edo Komunitateko Presidenteak  luzatutako dokumentua, edo, hala bada kasua, Komunitatearen edo erkidegoaren Idazkariak edo Administratzaileak egindakoa. Agiri horretan, Jabe Erkidegoko ordezkari legez arituko den pertsonaren izendapena eta  diruz laguntzea eskatu den obra horiek egiteko Erkidegoak edo Komunitateak eman duen baietza jasoko da.
  • Diruz laguntzea eskatu den higiezina osatzen duten elementu guztien erregistro-inskripzioen ohar soilaren fotokopia.
  • Eraikineko elementu bakoitzak beren partaidetza kuotaren arabera ordaindu behar duen zenbatekoa adierazten duen taula.
  • Jabe Erkidegoak edo Komunitateak duen bankuko kontuaren titulartasuna egiaztatzeko agiria, dirulaguntza hor ordaintzeko. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: kontu-laburpenaren fotokopia; aurrezki-libretaren fotokopia; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo “Titularra-kontua” izeneko orria behar bezala beteta eta  banketxeak emandako zigiluarekin.
  • Ziurtagiriak, zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean dagoela esaten.
  • Eraikinaren egungo egoeraren Ikuskapen Teknikoaren txostena eta Eraginkortasun Energetikoaren ziurtagiria.
  • Lan-sariak, eraikinaren Ikuskapen Teknikoa eta Egikaritze Proiektua idazteagatik eta obren zuzendaritza teknikoari dagozkionak. Etxebizitzak monitorizatzeko kostuen aurrekontuaren fotokopia.
  • Memoria, eraikinean egingo diren jarduketak zehatz deskribatuta.
  • Egingo diren jarduketa guztien egikaritze-proiektuaren aurrekontuaren fotokopia, obrak egin ondoren eraikinarentzako aurreikusitako Eraginkortasun Energetikoaren ziurtagiria barne.
  • Beste erakunde batzuei diru-laguntzak eskatu bazaizkie, erakunde horien aurrean egindako diru-laguntza eskaeren zerrenda, edo, hala balegoke, jaso diren laguntzena, bakoitzaren zenbatekoa eta helburua zehaztuta.

 

Tramitazio kanalak:

  • Presentzialki: Txontako auzo bulegoan.
  • Elektronikoki: behean dagoen loturan sakatu. 

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Hirigintza.

Ebazpen organoa: Tokiko Gobernu Batzarra.

Ebazteko gehieneko epea: 4 hilabetekoa izango da eskaera egiten den egunetik zenbatuta.

Diru-Laguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/409791

Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa:

Obra-lizentzia eman dela jakinarazi ondoren, urte 1ekoa izango da obrak egiteko gehieneko epea. 

Onuradunek, dirulaguntza emateko helburua bete dutela justifikatzeko eta jasotako dirua zertan erabili duten justifikatzeko, hile biko epea dute aurreko paragrafo horretan adierazitako epemugatik zenbatuta; hala ere, epemuga horrek inondik inora ere ezingo du gainditu 2020ko azaroaren 30a. 

COVID-19ak sortutako egoeraren ondorioz, justifikazioa aurkezteko epea 2021eko otsailaren 17an amaituko da. Eibarko udaleko Udalbatzarrak hartutako erabakiaren ondorioz, justifikazioa aurkezteko epea 2022ko azaroaren 30ean amaituko da.

Justifikatzeko modua justifikazio-kontu bidez egingo da. Agiri hauek ekarri behar dira: 

  • Honako orri hau behar bezala beteta: Txonta auzoko bizitegi-eraikinen birgaitze eraginkorrerako jabe-erkidegoei zuzendutako dirulaguntza: justifikazioa.
  • Obra-amaierako ziurtagiria, obraren zuzendaritza teknikoak izenpetutakoa.
  • Ziurtagiria, EATn identifikatutako patologiak eta kalteak zuzendu izanari buruzkoa.
  • Amaitutako obraren Eraginkortasun Energetikoko ziurtagiria.
  • Obra-egikaritzaren fakturen kopia, aurretik aurkeztu ez direnak.
  • Erkidegoaren lehendakari-kargua edo, hala bada kasua, komunitateko idazkaritza edo administrazioa ordezkatzen duenak emandako agiria; bertan jasoko da diru-laguntzaren onuradunak egindako ordainketen zenbatekoa, eta birgaitze-obra osoagatik azkenean ordaintzea dagokion kopurua.
  • Egindako obren argazkiak.
  • Beste erakunde batzuen aurrean diru-laguntzak eskatu badira, Erkidegoko edo Komunitateko presidenteak edo, hala bada kasua, komunitateko Idazkariak edo Administratzaileak emandako agiria, non hauxe ziurtatuko den: beste erakunde batzuei egindako diru-laguntza eskaeren zerrenda, edo, hala bada, jaso diren laguntzena, bakoitzaren zenbatekoa eta helburua zehaztuta.

 

Justifikazioa elektronikoki aurkeztu nahi baduzu ondorengo tramitea erabili.

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdi-oinarrien zuzenketa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 244 KB)
Deialdia-oinarriak zuzenduta: Txonta auzoko bizitegi-eraikinen birgaitze eraginkorrerako jabe-erkidegoei zuzendutako diru-laguntzak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 609 KB)
Txonta auzoko bizitegi-eraikinen birgaitze eraginkorrerako jabe-erkidegoei zuzendutako diru-laguntzak eskatzeko orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 141 KB)
Ordezkari legez arituko den pertsonaren izendapena eta obrak egiteko Erkidegoak edo Komunitateak eman duen baietza  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 58 KB)
Titularra-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 65 KB)
Diru-laguntza ordaintzeko eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 146 KB)
Txonta auzoko bizitegi-eraikinen birgaitze eraginkorrerako jabe-erkidegoei zuzendutako diru-laguntza: justifikazioa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 145 KB)
Nabigazioa