Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Merkataritza-establezimenduak digitalki egokitzeko dirulaguntza, COVID-19 (2020)

Deskribapena: Merkataritza-establezimenduak digitalki egokitzeko dirulaguntza (COVID-19) eskatzea.

Hartzailea:  Dirulaguntza hauek eskuratu ahal izango dituzte merkataritza-jarduera duten pertsona fisiko edo juridikoek, Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13.2 artikuluan ezarritako debekurik ez badute. Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Beren plantilla 50 langiletik beherakoa izatea.
  • Merkataritza-jarduera jendeari irekitako merkataritza-lokalean egitea, Eibarko udal-mugartearen mugen barruan.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan 2020ko martxoaren 14a baino lehen alta emanda egotea eta dirulaguntza hau eskatu den egunean indarrean jarraitzea.
  • Jarduera EJZren talde eta/edo epigrafe hauetakoren batekoa izatea:
    • Lehen Atala:
    • 64. taldea: elikagaien, edarien eta tabakoaren txikizkako merkataritza establezimendu iraunkorretan.
    • 65. taldea: elikagai ez diren produktuen txikizkako merkataritza establezimendu iraunkorretan.
    • 662.2 epigrafea: era guztietako artikuluen txikizkako merkataritza establezimendu txikietan.
    • 67. taldea: elikadura-zerbitzuak.
    • Epigrafea: 971 Garbitegiak, tindategiak eta antzeko zerbitzuak.
    • Epigrafea: 972 Ile-apainketako eta edergintzako aretoak.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Dagokion dirulaguntzaren ehunekoa onartutako gastu eta inbertsioen ehuneko 50 izango da. 

Merkataritza-lokal bakoitzeko emandako gehieneko dirulaguntza 2.000 €-koa izango da. Merkataritza-lokal batean baino gehiagotan egindako inbertsioen kasuan, gehienez 4.000 euroko dirulaguntza emango da enpresa bakoitzeko. 

Eskaera egiteko epea: Dirulaguntzak eskuratzeko eskaerak aurkezteko epea -deia egiten duen organoari zuzenduak eta  onuradunak edo haren ordezkari legez diharduenak izenpetuta, eskaerari erantsitako dokumentazioarekin batera- 2020ko uztailaren 20ko goizeko 8:00etan hasiko da eta irailaren 30eko 13:00etan bukatuko da.

Tramitazio kanalak: 

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin. Tramitea elektronikoki egiteko aukera 2020ko uztailaren 20ko goizeko 8:00etan aktibatuko da.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Elektronikoki bete behar den inprimakiari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:

  • Eskatzailearen identitate juridikoaren egiaztagiriak:
    • Pertsona fisikoek: NANa edo balio bereko agiria.
    • Pertsona juridikoek: eskritura edo entitatea eratu izanaren agiria eta estatutuak; estatutuak behar bezala inskribatuta egon behar dira Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistroan.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko agiria eta ordezkaritzaren dokumentazio-egiaztapena. Egiaztapen hori zuzenbidean bidezkoa den edozein modutan egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...).
  • Eskatzailearen banku-kontuaren titulartasunaren frogagiria, eskatzailearen identitatearekin bat etorri behar dena (dokumentu hauetatik edozein da balioduna: bankuaren laburpen-agiria; aurrezki-libreta; banketxeak emandako ziurtagiria edo “Titular-kontua” inprimakia behar bezala beteta eta banketxeak zigilatuta.
  • Azken hileko "langileen izen-zerrenda" (TC2). Soldatapeko langilerik ez badago, azken hilabeteko autonomoen kuotaren ordainagiria.
  • Dirulaguntzaren eskaeraren xede den jarduerarako beste dirulaguntzarik eskatu edo lortu bada, beste erakunde edo instituzio batzuetan jarduera berbererako egindako dirulaguntza eskabideen zerrenda, edo, hala balegokio, jasotako dirulaguntzena, bakoitzaren zenbatekoa eta helburua zehaztuta.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/511702

Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa eta justifikazioa edo zuriketa: Dirulaguntza onuradunari eman eta ordain dakion, nahitaezko baldintza batzuk bete beharko ditu; dokumentazioa deialdian zehazten den moduan eta forman aurkeztu beharko du, erakunde laguntzaileak egiaztatu beharko du interesdunak nahitaezko baldintzak betetzen dituela dirulaguntza eskatu ahal izateko eta Udalak egiaztatuko du jardueraren tokia eta dirulaguntzaren titular izatea.

 

Deskargatu dokumentuak
Oinarri-deialdia 2020: Merkataritza-establezimenduak digitalki egokitzeko dirulaguntza (COVID-19)  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 215 KB)
Titular-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 66 KB)
Nabigazioa