Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Lantokia Eibarko udalerrian izango duten laneratze-enpresen sorrera sustatzeko dirulaguntzak (2019)

Deskribapena: Lantokia Eibarko udalerrian izango duten laneratze-enpresen sorrera sustatzeko dirulaguntzak eskatzea.

Hartzailea: Dirulaguntza hauak azaroaren 11ko 182/2008 Dekretuak zehazten dituzten laneratze-enpresek jasoko dituzte. Dekretu horrek laneratze-enpresen kalifikazioa arautu, horietara sartzeko prozedura eta enpresen erregistroa ezartzen ditu. Baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Laneratze-enpresa 2019an sortu izatea.
  • Lantokiren bat izatea Eibarren.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan eta Gizarte Segurantzan  dagokion Erregimenean emandako altak Eibarko udalerrian egitea. 
  • Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergaren hasierako alta 2019ko urtarrilaren 1etik 2019ko irailaren 30era bitartean egingo da.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: diruz lagundu daitezkeen gastuen % 90 izango da, gehienez ere 10.000 €.

Eskaera egiteko epea: 2019ko maiatzaren 13tik urriaren 18ra (biak barne).

Tramitazio kanalak: 

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Elektronikoki bete behar den inprimakiari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:

  • Identifikazio Fiskaleko Txartela.
  • Entitatearen eraketa jasotzen duen eskritura edo dokumentua eta Estatutuak, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistroan behar den moduan inskribatuta.
  • Legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko dokumentua eta ordezkaritzaren egiaztapena agiri bidez. Egiaztapen hori zuzenbidean bidezkoa den edozein modutan egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...).
  • Banku-kontuaren titulartasuna frogatzen duen agiria; eskatzaileak izan behar du kontuaren titularra. Agiri hauetako edozeinek balio du horretarako: bankuko kontu-laburpena, libreta, bankuak egindako egiaztagiria, edo “Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
  • Enpresa eskatzailea zerga-betebeharretan egunean dagoela esaten duen ziurtagiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa. Lantaldeen kasuan partaide guztiena.
  • Dirulaguntzaren eskaeran ez baldin bazaio Udalari baimenik eman empresa eskatzailea Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean dagoela egiaztatzeko, aurkeztu egin beharko da Gizarte Segurantzako Diruzaintzak luzatutako ziurtagiria.
  • Ekonomia-Jardueren Gaineko Zergaren altaren egiaztagiria.
  • Enpresak laneratze-enpresa bezala duen kalifikazioaren egiaztagiria.
  • Dirulaguntzaren eskaeraren xede den jarduerarako beste dirulaguntzarik eskatu edo lortu bada, beste erakunde edo instituzio batzuetan jarduera berbererako egindako dirulaguntza eskabideen zerrenda, edo, hala balegokio, jasotako dirulaguntzena, bakoitzaren zenbatekoa eta helburua zehaztuta; horrela, ez da bikoiztasunik gertatuko dirulaguntzak ematean eta baliabideen esleipena modurik egokienean izatea ahalbidetuko da.
  • Hala badagokio, diruz lagungarri diren egindako gastuen fakturak eta frogagiriak.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza.

Ebazpen organoa: Tokiko Gobernu Batzarra.

Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, bi hilabetekoa izango da.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/453478

Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa eta justifikazioa edo zuriketa:

Dirulaguntzaren ordainketa era honetan egingo da:

  • Dirulaguntzaren ebazpena ematen den egunean: gehienez ere emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren % 50era arteko ordainketa, zenbateko horretara iritsi arteko gastuak eta gastu horiei dagozkien ordainketak justifikatzen badira.
  • Justifikazioaren ondoren gainerako % 50 ordainduko da edo % 100 gastuak aurretik justifikatu ez badira.

 

Dirulaguntzaren xede diren ekintzak honako data hau baino lehenago egin behar dira: 2019ko abenduaren 31a.

Dirulaguntza emateko helburua bete duela zuritzeko onuradunak duen epea egun honetan amaituko da: 2020ko otsailaren 28an.

Azken justifikazioa JUSTIFIKAZIO KONTUA modalitatearen bidez egingo da, eta elektronikoki aurkeztuko da udal webguneko dokumentazioa aurkeztea tramitearen bidez.

Hauxe da elektronikoki aurkeztu behar den dokumentazioa, azken justifikazioa egiteko:

  • Lantokia Eibarko udalerrian izango duen laneratze-enpresen sorrera sustatzeko dirulaguntzaren justifikazioa behar bezala beteta.
  • Dirulaguntzaren xede diren gastuetan izandako diru-sarreren eta gastuen zerrenda sailkatua, hartzekodunaren eta dokumentuaren identifikazioarekin, zenbatekoa eta jaulkipen-data jarrita GASTUEN ETA SARREREN ZERRENDA ereduaren arabera.
  • Diruz lagundu diren gastuen frogagiriak eta gastu horiek ordaindu izanari buruzko frogagiriak: fakturak edo horien ordezkoak, ordainagiriak, baita nominak, tributuak zein Gizarte Segurantzako kuotak eta egindako gastua egiaztatuko duten merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio baliokidea edo eraginkortasun administratiboa duten gainerako agiriak, betiere modu korrelatiboan ordenatuta eta aurreko atalean aipatutako GASTUEN ETA SARREREN zerrenda zenbakitu horretan emandako ordena-zenbakiaren arabera.
  • Enpresa eskatzailea zerga-betebeharretan egunean dagoela esaten duen ziurtagiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa. Lantaldeen kasuan partaide guztiena.
  • Dirulaguntzaren eskaeran ez baldin bazaio Udalari baimenik eman empresa eskatzailea Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean dagoela egiaztatzeko, aurkeztu egin beharko da Gizarte Segurantzako Diruzaintzak luzatutako ziurtagiria.
  • Diruz lagundu daitezkeen gastuen zerrenda horretan BEZagatik ordaindutako zenbatekoa sartuz gero, dirulaguntzaren onuradunaren legezko ordezkariak sinatutako aitorpena, ordaindu den BEZa ez dela kengarria esaten, entitate onuraduna ez dagoelako behartuta zerga horren aitorpena egitera.
  • Dirulaguntzaren eskaeraren xede den jarduerarako beste dirulaguntzarik eskatu edo lortu bada, beste erakunde edo instituzio batzuetan jarduera berbererako egindako dirulaguntza eskabideen zerrenda, edo, hala balegoke, jasotako dirulaguntzena, bakoitzaren zenbatekoa eta helburua zehaztuta; horrela, ez da bikoiztasunik gertatuko dirulaguntzak ematean eta baliabideen esleipena modurik egokienean izatea ahalbidetuko da.

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2019: Lantokia Eibarko udalerrian izango duten laneratze-enpresen sorrera sustatzeko dirulaguntzak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 232 KB)
Titular-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 65 KB)
Lantokia Eibarko udalerrian izango duen laneratze-enpresen sorrera sustatzeko dirulaguntzaren justifikazioa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 131 KB)
GASTUEN ETA SARREREN ZERRENDA (word formatuan)  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 22 KB)
GASTUEN ETA SARREREN ZERRENDA (formatu irekian)  
Ikusi | Deskargatu ( ODT, 23 KB)
Nabigazioa