Langabezian edo enplegu-hobekuntzarako dauden Eibarko pertsonek prestakuntza-ekintzak egiteko diru-laguntzak (2018)

Deskribapena: Langabezian edo enplegu-hobekuntzarako dauden Eibarko pertsonek prestakuntza-ekintzak egiteko diru-laguntzak eskatzea.

Hona hemen baldintzak:

  • Prestakuntza-ekintza horiek 2017ko irailaren 1etik aurrera hasitakoak eta 2018an amaitutakoak behar dute izan
  • Edo, bestela, 2018an hasi eta 2019an amaituko direnak.


Prestakuntza honek laneratzeko aukerak hobetzea du helburu; lan-merkatuan sartzeko aukera gehiago edukitzea. Ez dute diru-laguntzarik jasoko 2017ko deialdian sartutako prestakuntza-jarduerak, baldin eta beste ikastaro batzuk edo maila handiagoko ikastaro batzuk ez badira.

Horren harira, diruz lagundu daiteke lanbide-heziketako gradu ertain edo goi-gradu bat egitea, eta enplegagarritasuna handitzen duen beste edozein kurtso egitea, baita hizkuntza-ikastaroak ere.

Ez daude barruan sartuta A motako gidabaimena eskuratzeko kurtsoak (motozikletak).

Diru-laguntza formazio-jarduera batengantik bakarrik eskatuko, beraz, ezingo da diru-laguntza eskaera bat baino gehiago egin.

Hartzailea: Diru-laguntza hauek jaso ditzaketen pertsona fisikoak ondoko baldintza hauek beteko dituzte, baldin eta DLOren 13 artikuluan ezartzen diren debeku horietako baten ere sartuta ez badaude:

  • Eibarren gutxienez 2015eko urtarrilaren 1etik erroldatuta egotea.
  • 2018ko urtarrilaren 1ean 23 urte edo gehiago izatea.
  • Langabezian edo enplegu-hobekuntzarako egoeran egotea. Laguntza hauei begira, enplegu-hobekuntzako egoeratzat honako hauek hartzen dira: Iraupen jakineko kontratuak (urte 1etik beherakoak), denbora partzialeko kontratuak eta hileko soldata garbia —aparteko pagen hainbanaketa barne— 1.200 €tik be-herakoa izatea.
  • Formazio-jarduera erabat gainditzea, hau da, formazio-jarduera eta hura osatzen duten ikasgai guztiak gaindituta izan behar ditu. Hizkuntza-ikastaroak izanez gero, formazio-jarduera erabat gainditutzat joko da titulazio ofizial bat lortu bada. Gidabaiemena es-kuratzeko ikastaroak izanez gero, baimena lortzea izango da baldintza.
  • Prestakuntza-ekintza amaitzerakoan, ikastaroaren ikastorduetako asistentzia gutxienez % 85ekoa izatea.

 

Eskaera egiteko epea: 2018ko ekainaren 8tik azaroaren  20ra (biak barne).

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: Eman daitekeen gehieneko diru-laguntza 500 eurokoa izango da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Langabezian edo enplegu-hobekuntzarako dauden pertsonek prestakuntza-ekintzak egiteko diru-laguntzaren eskaera-orria behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen NANaren edo horren baliokidea den dokumentu baten fotokopia.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, ordezkariaren NANaren edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Banku-kontuaren titulartasuna frogatzen duen agiria; eskatzaileak izan behar du kontuaren titularra. Agiri hauetako edozeinek balio du horretarako: Laburpen bankarioaren fotokopia; aurrezki-libretaren fotokopia; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo “Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
  • Prestakuntza-ekintzan matrikulatu izanaren orriaren fotokopia.
  • Langabezian egonez gero, izena emandako aldien ziurtagiria/txostena (LANBIDEk emana).
  • Enplegu-hobekuntzarako izena emanda egonez gero, lan-kontratuaren eta azken hiru nominen fotokopia.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza.

Ebazpen organoa: Tokiko Gobernu Batzarra.

Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, sei hilabetekoa izango da.

Diru-Laguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/401171

Udalak emandako diru-laguntzaren justifikazioa edo zuriketa:

Ez da ordainketarik aurreratuko diru-laguntza hauetan. Onuradunaren aldeko betebeharra aitortu eta ordaindu ahal izateko, nahitaezko baldintza izango da justifikazioa deialdian aurreikusitako moduan eta bertan adierazitako baldintzetan aurkeztea eta Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamenduko 84. artikuluak ezartzen duen eran egiaztatzea.

2019ko uztailaren 14a izango da onuradunak diru-laguntza emateko helburua bete duela justifikatzeko eta jasotako dirua zertan erabili den justifikatzeko epea.

Diru-laguntza hauek JUSTIFIKATZEKO KONTUAren bidez justifikatu beharko dira. Horretarako, PEGORAn, dokumentu edo agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

  • Langabezian edo enplegu-hobekuntzarako dauden pertsonek prestakuntza-ekintzak egiteko diru-laguntzaren justifikazio orria behar bezala beteta.
  • Prestakuntza-ekintza erabat gainditu izanaren egiaztagiria.
  • Ikastaroko ikastordu guztien % 85eko gutxieneko aprobetxamendua eta asistentziari buruzko ziurtagiria, prestakuntza-ekintza eman duen zentroak emandakoa.
  • Matrikula-ordainketaren frogagiria.
  • Joan-etorrien gastuak ordaintzeko eskatuz gero, ikastaroko benetako asistentzia-egunei buruzko ziurtagiria, prestakuntza-ekintza eman duen Zentroak emandakoa.
  • Material didaktikoen kostua ordaintzeko eskatuz gero, material horiek derrigorrean erabili beharrekoak direla dioen egiaztagiria —prestakuntza-ekintza eman duen zentroak emandakoa— eta materialak ordaindu izanari buruzko frogagiria.

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2018: Langabezian edo enplegu-hobekuntzarako dauden Eibarko pertsonek prestakuntza-ekintzak egiteko diru-laguntzak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 183 KB)
Langabezian edo enplegu-hobekuntzarako dauden pertsonek prestakuntza-ekintzak egiteko diru-laguntzaren eskaera-orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 156 KB)
Titular-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 63 KB)
Langabezian edo enplegu-hobekuntzarako dauden pertsonek prestakuntza-ekintzak egiteko diru-laguntzaren justifikazio orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 129 KB)
Nabigazioa