Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Garapenerako lankidetzaren aldeko sentsibilizazio-proiektuak aurrera eramateko diru-laguntzak (2018)

Deskribapena: garapenerako lankidetzaren aldeko sentsibilizazio-proiektuak finantzatzeko diru-laguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: Irabazi asmorik gabeko Gobernuz Kanpoko Erakunde edo Instituzioak, baldin eta erortzen ez badira Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 13.2 artikuluan ezarritako debekuen pean, eragiten ez badiete lege horren 13. artikuluko 2. eta 3. ataletako debekuek, eta, horrez gain, betetzen badituzte baldintza hauek:

  • Egiaztatu behar dute erakundeak jarraitasunez diharduela lanean      garapenerako nazioarteko lankidetza-programen arloan.
  • Lankidetzako GGKEen Mahaiko partaide izan behar dute, Eibarren izan behar dute egoitza nagusia edo ordezkaritza iraunkorra, eta sentsibilizazio-jarduerak gauzatu behar dituzte Eibarren.


Eskaera egiteko epea:
2018ko uztailaren 7tik abuztuaren 6ra.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: gehienez 6.000 euro proiektuko.

Diru-laguntzaren ordainketa: diru-laguntza zati bitan ordainduko da:

  • % 80 diru-laguntza eman ondoren.
  • % 20 sentsibilizazio-proiektua egin eta justifikazio kontua onartu ondoren.


Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Elkartearen ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumentua, eta ordezkaritzaren egiaztagiria.
  • Frogagiria, eskaera egin duen erakundeak duen banku-kontuaren titularitatearena; eskaera egin duen erakundearen identitatearekin bat etorri behar dena. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: Laburpen bankarioa; aurrezki-libreta; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo “Titular-kontua” izeneko      orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
  • Elkarteak nazioarteko garapenerako lankidetza-programetan etenik gabe lanean diharduela frogatzen duen agiria.
  • Elkarteak egoitza nagusia edo ordezkaritza iraunkor bat Eibarren duela frogatzen duen agiria.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela frogatzen duten ziurtagiriak.
  • Beste erakunde, organo eta abarretan jarduera bererako beste diru-laguntza batzuk eskatu edo jaso baditu, laguntza-eskaera horien zerrenda edo jasotako laguntzen zerrenda, zenbatekoa eta zertarakoa zehaztuta.
  • Diru-laguntza emateko jardueraren proiektu-fitxa behar bezala beteta.
  • Proiektua aurrera eramateko ikastetxeren batek parte hartzea behar izanez gero, ikastetxearen zuzendaritzaren gutun bat erantsi beharko da, ikastetxeak proiektuan parte hartzeko interesa agertzen duena.

 

Ondorengo dokumentuen kasuan, deklarazio bat egin daiteke diru-laguntzaren eskaeran, dokumentu horiek aldaketarik ez dutela jasan eta Udalak:

  • Dagokion Elkarteen Erregistroan sartuta egotearen ziurtagiri eguneratua, bertan zehaztuta egon behar du zein egunetan sartu zen Erregistroan, non den egoitza nagusia eta non diren EAEn dituen ordezkaritza iraunkorrak.
  • Elkartearen estatutuak eta IFZ.

 

Tramitazio kanalak:

  • Elektronikoki: behean dagoen loturan sakatu. Elektronikoki beteko den formularioari “Aurkeztu beharreko dokumentazioa” atalean jasotzen diren dokumentuak erantsi beharko zaizkio.


Sail arduraduna:
Eibarko udaleko Gizartekintza.

Ebazpen organoa: Tokiko Gobernu Batzarra.

Ebazteko gehieneko epea: dagokion deialdiaren laburpena GAOean argitara eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, sei hilekoa izango da.

Diru-Laguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/406248 

Oharrak: jarduera egiteko edo funtsak erabiltzeko epea 12 hilekoa izango da diru-laguntza ematen denetik zenbatuta.

Udalak emandako diru-laguntzaren justifikazioa edo zuriketa:

Onuradunak, diru-laguntza emateko helburua bete duela justifikatzeko eta jasotako dirua zertan erabili duen argitzeko duen justifikazio-epea, proiektua gauzatu eta 3 hilabetera amaituko da (aurkeztutako proiektuan aurreikusitako egikaritze-epearen arabera).

Azken justifikazioa egiteko, JUSTIFIKAZIO-KONTUA modalitatea erabiliko da, eta elektronikoki aurkeztuko da, ondorengo tramitearen bitartez.

Hauxe da azken justifikazioan elektronikoki aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • Jarduera-memoria “Justifikazio txostena” ereduaren arabera; diru-laguntza ematerakoan ezarritako baldintzak bete egin direla zuritu edo justifikatuko duena, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak adieraziz. Txosten horrek bere gain hartzen du jardueran izandako gastuen eta sarreren zerrenda sailkatua hartzekoduna eta dokumentua identifikatuta, eta haren zenbatekoa eta jaulkipen-data zehaztuta.
  • Justifikaziozko dokumentuak, fakturak edo horien ordezko dokumentuak, ordainagiriak, baita nominak, tributuak zein Gizarte Segurantzako kuotak eta egindako gastua egiaztatuko duten merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio baliokidea edo eraginkortasun administratiboa duten gainerako agiriak, betiere modu korrelatiboan ordenatuta “Jarduketa-memorian” sartzen den GASTUEN ETA SARREREN ZERRENDA horretan emandako ordena-zenbakiaren arabera.
  • Diruz lagundutako jarduera horri eman zaion zabalkundea egiaztatzeko dokumentazioa (kartelak, orrixkak, bideoak, egunkarietako errekorteak, propaganda…).
  • Diru-laguntzaren eskaeraren xede den jarduerarako beste diru-laguntzarik eskatu edo lortu bada, aurkeztu beharko da veste instituzio, erakunde eta abarretan egindako eskaeren egiaztagiriak, edo, hala badagokio, onartutakoenak; zerrendan haien zenbatekoa eta xedea zehaztu behar dira.

 

Deskargatu dokumentuak
Titular-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 64 KB)
Jardueraren proiektu-fitxa (word formatua)  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 34 KB)
Jardueraren proiektu-fitxa (formatu irekia)  
Ikusi | Deskargatu ( ODT, 29 KB)
Justifikazio txostena (word formatua)  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 24 KB)
Justifikazio txostena (formatu irekia)  
Ikusi | Deskargatu ( ODT, 23 KB)
Nabigazioa