Eibarko Udala

"Garapenaren aldeko nazioarteko lankidetza" programaren dirulaguntzak (2026)

Deskribapena: garapenerako programak antolatzeko eta garatzeko dirulaguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: Dirulaguntza hauek jaso ditzakete irabazteko asmorik ez duten Gobernuz Kanpoko Erakundeek edo Instituzioek, baldin eta DLOren 13. artikuluan ezartzen diren debeku horietako baten ere sartuta ez badaude eta baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Erakundearen jarduerak eta dirulaguntzaren xedea bat etortzea.
  • Dagokien Elkarteen Erregistroan izena emanda egotea.
  • Egoitza nagusia edo ordezkaritza iraunkorra Eibarren izatea, eta Udalaren Elkarteen Erregistroan izena emanda egotea.
  • Eibarko Nazioarteko Lankidetza Mahaian parte hartzea. 
  • Eibarko udalerrian gizarte-eraldaketarako (EpTS) sentsibilizazio/hezkuntza programak eta/edo jarduera espezifikoak garatzea.
  • Elkartasuna eta baliabide pribatuak erakartzeko zein beste erakunde batzuetatik dirulaguntzak jasotzeko ere.
  • Garapenaren aldeko lankidetza ekintzetan esperientzia egiaztatua edukitzea.
  • Diruz lagundutako ekintzei eusteko gaitasuna izatea.

 

Espresuki geratzen dira deialdi honetatik kanpo Estatuaren menpeko instituzioak eta zerbitzuak eta gainerako administrazio publikoak, baita finantza-erakundeen menpeko erakundeak ere.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: gehienez 100.000 euro proiektuko.

Eskaera egiteko epea: 2026ko urriaren 13tik azaroaren 3ra (biak barne).

Tramitazio kanalak:

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Elektronikoki bete behar den formularioari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:

  • Frogagiri eguneratua, eskaera egiten duenaren banku-kontuaren titularitatearena; eskaera egin duenaren nortasunarekin bat etorri behar dena. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: bankuaren kontu-laburpena; aurrezki-libreta; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo GI3000_D002 Titular-kontua orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.

  • Zergak Gipuzkoa, Bizkaia edo Araba ez den beste lurralde batean ordaintzen badira, eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa. 

  • GI3000_D005 Eskatutako eta/edo kobratutako beste dirulaguntzei eta laguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena  behar bezala beteta eta entitate onuradunak sinatuta.

  • Eibarren azkenengo urtean egin dituen jardueren zerrenda eta jarduerak egin direla egiaztatuko lukeen dokumentazioa.

  • Azken urte bietako balantze ekonomikoa, jasotako dirulaguntzak, jatorria eta zenbatekoa zehaztuz, baita sortu diren baliabide propioak ere eta eskatutako informazioa zehazten duen HGKEren ziurtagiri bat.

  • Dituen giza baliabideei buruzko txostena (liberatuak eta borondatezkoak), loturaren ezaugarriak eta dedikazioa edo arduraldia zehaztuta; baita herriko, estatuko edo atzerriko beste erakunde batzuekin dituen hartu eman esanguratsuenak ere (HGKEren ziurtagiri bat zehaztutako informazioarekin eta organigrama bat).

  • Dirulaguntzaren xede den proiektuari buruzko proiektu fitxa behar bezala beteta: GI3000_D003 Proiektuaren edo jardueraren memoria.

  • GI3000_D004  Dirulaguntzaren xede den programaren edo jardueraren gastu eta diru-sarreren aurrekontua behar bezala beteta formatu editagarrian.

Ondorengo dokumentuen kasuan, deklarazio bat egin daiteke dirulaguntzaren eskaeran, dokumentu horiek aldaketarik ez dutela jasan eta Udalak lehendik badituela adierazten: 

  • Elkarteari dagokion Elkarteen Erregistroan egindako inskripzioaren ziurtagiri eguneratua; ziurtagiri horretan Erregistroan egin zen inskripzio-eguna, egoitza nagusiaren helbidea edo/eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden ordezkaritza iraunkorrena jaso behar da.
  • Elkartearen estatutuak.
  • Elkartearen IFK.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, elkartearen legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko agiria eta Elkartearen lege-ordezkaritzaren egiaztagiria. Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Gizartekintza.

Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

Ebazteko gehieneko epea: dagokion deialdiaren laburpena GAOean argitara eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, sei hilekoa izango da.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: 

https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/ge/es/convocatorias/929534

Oharrak:

  • Elkarte eskatzaile bakoitzak PROIEKTU BAKARRA  aurkeztu ahal izango du.
  • Diruz lagundutako proiektuaren jarduerak, gehienez ere, hile biko epean hasi behar dira egiten funtsak jasotzen direnetik zenbatuta; edozelan ere, Eibarko Udalari adierazi egin behar zaio esku-hartzea benetan zein egunetan jarri den martxan.
  • Proiektua gauzatzeko epea 24 hilabetekoa izango da. Denbora gehiago behar izanez gero, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak Udalari 12 hilabeteko luzapena eskatuko dio gehienez ere, eskaeran epearen luzapenaren arrazoiak azalduta.

 

Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa:

Tarteko justifikazioa: Jasotako dirulaguntza osoaren % 40 gutxienez gauzatu denean, erakunde eskatzaileak elektronikoki aurkeztu beharko du ordura arte egindakoa justifikatzen duen dokumentazioa, DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitearen bidez. Hauxe da aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • Egindako jarduerak eta lortutako emaitzak jasotzen dituen Justifikazio-txostena, GI3000_D006 Jarduketa txostena ereduaren arabera.
  • Dirulaguntzari egotzitako gastuen eta diru-sarreren zerrenda sailkatua, GI3000_D007 Txosten ekonomikoa ereduaren arabera. Gastuen eta diru-sarreren zerrenda formatu editagarrian aurkeztu beharko da. Diru-sarrerek eta gastuek bat etorri behar dute.
  • Fakturak edo froga-balio baliokidea duten ordezko dokumentuak, trafiko juridikoan balioa dutenak edo eraginkortasun administratiboa dutenak, egindako gastua egiaztatzen dutenak, ordainketa-egiaztagiriekin batera, TXOSTEN EKONOMIKOAN (GI3000_D007) emandako ordena-zenbakiaren arabera korrelatiboki ordenatuta. Gastu berari dagozkion fakturen artxiboek TXOSTEN EKONOMIKOAN (GI3000_D007) adierazitako ordena-zenbakiarekin izendatuta egon behar dute.
    • Banku-transferentzia bidez egin beharko dira 400 euro edo hortik gorako ordainketa guztiak.
    • 400 eurotik beherako eskudiruzko ordainketak baino ez dira onartuko. Hornitzailearen ordainagiria aurkeztuz egiaztatuko dira, behar bezala sinatuta, ordainketa egiten duen subjektu zorduna eta gastuaren kontzeptua identifikatuta. Hornitzaile berari egindako ordainketak ezin izango dira zatikatu murrizketa hori saihesteko.
  • GI3000_D005 Eskatutako eta/edo kobratutako beste dirulaguntzei eta laguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena behar bezala beteta eta entitate onuradunak sinatuta.
  • Erakunde onuradunak tokiko bazkideari edo xede-herrialdeko erakundeari egin dizkion diru-transferentziak.
  • Helmugan ad hoc irekitako banku-kontuaren mugimenduen zerrenda, diruz lagundutako proiektuari lotutako diru-sarrerak eta gastuak kudeatzeko.
  • Erakunde onuradunak diruz lagundutako proiektuari egozten dion zeharkako kostuen aitorpena, oro har onartutako kontabilitate-printzipio eta -arauen arabera dagokion zatian, eta benetako egozpena ezin izango da deialdian ezarritako ehunekoa baino handiagoa izan, GI3000_D008 Zeharkako kostuei buruzko erantzukizunpeko adierazpena eredua, behar bezala beteta eta dirulaguntzaren erakunde onuradunak sinatuta. Zeharkako kostuak edo gastu orokorrak ez dira dokumentu bidez justifikatu beharko, baina zenbateko osoa TXOSTEN EKONOMIKOAN (GI3000_D007) islatu beharko da.
  • Langileen dedikazio-denbora errealari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, GI3000_D009 Langileek emandako denborari buruzko erantzukizunpeko adierazpena eredua behar bezala beteta eta dirulaguntzaren erakunde onuradunak sinatuta. Aurkeztutako justifikazioa ez baletor bat aurretiazko memorian jasotako hasierako aurreikuspenarekin, alde hori eragin duten arrazoiak justifikatu beharko dira dirulaguntza ematerakoan jarritako baldintzak bete egin direla justifikatzen duen jarduera-memorian (GI3000_D006 eredua). Langileen gastuen zenbateko osoa, Gizarte Segurantza barne, TXOSTEN EKONOMIKOAN (GI3000_D007) jaso beharko da. Honako hauek erantsi beharko dira: lan kontratuak, nominak, Langileen Izen-Zerrenda (LZI), erakunde onuradunaren kargurako Kotizazioen Likidazio-Zerrenda KLO) eta dagozkien ordainagiriak. Era berean, PFEZ atxikipenen 110 hiruhileroko ereduak aurkeztuko dira, eta dirulaguntza hamar hilabetetik gorakoa bada, baita urteko PFEZaren 190 eredua ere, dagozkien ordainagiriekin batera.
  • Bidaia- eta ostatu-gastuak justifikatzeko, GI3000_D010 Bidai- eta ostatu-gastuei buruzko erantzukizunpeko adierazpena behar bezala beteta eta dirulaguntzaren enpresa onuradunak sinatuta. Horrekin batera, gastua justifikatzen duten merkataritza-dokumentuak aurkeztu behar dira (erabilitako garraiobidearen txartelak, tiketa, fakturak...), horiek baitira zenbatekoa zehazteko oinarria. Era berean, joan-etorrien eta ostatuen gastuen banakako likidazioaren hartzailearen hartu-agiria erantsi beharko da, GI3000_D011 Bidai- eta ostatu-gastuen likidazioa eredua, dirulaguntzaren enpresa onuradunak eta likidazioaren hartzaileak behar bezala beteta eta sinatuta. Joan-etorrien eta bizitokien zenbateko osoa TXOSTEN EKONOMIKOAN jaso beharko da (GI3000_D007). 
  • Jarduerak garatzeko hornidura, obrak edo zerbitzuak kontratatu badira eta diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoa 15.000 €- tik gorakoa (BEZik gabe) bada hornidura- eta zerbitzu kontratuetarako, edo 40.000 €-tik gorakoa (BEZik gabe) obra-kontratuetarako, hornitzaile desberdinen hiru eskaintza. Honako kasu hauetan: a) kontratuaren objektuaren ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan horiek egiten, ematen edo hornitzen dituen behar besteko erakunderik ez dagoenean, b) gastua dirulaguntza eman aurretik egin denean edo/eta c) aurkeztutako eskaintzen artean proposamen ekonomiko onuragarriena aukeratu ez denean, salbuespen horiek justifikatzen dituen dokumentua.

 

Azken justifikazioa: Erakunde onuradunak, dirulaguntza emateko helburua bete duela justifikatzeko eta jasotako dirua zertan erabili duen justifikatzeko duen epe arrunta edo ohikoa, gehien jota, proiektua amaitzeko epea igaro eta handik 4 hilera amaituko da.

JUSTIFIKAZIO KONTUA modalitatearen bidez egingo da, eta elektronikoki aurkeztuko da DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitearen bidez. Hauxe da elektronikoki aurkeztu behar den dokumentazioa, azken justifikazioa egiteko:

  • Egindako jarduerak eta lortutako emaitzak jasotzen dituen Justifikazio-txostena, GI3000_D006 Jarduketa txostena ereduaren arabera.
  • Dirulaguntzari egotzitako gastuen eta diru-sarreren zerrenda sailkatua, GI3000_D007 Txosten ekonomikoa ereduaren arabera. Gastuen eta diru-sarreren zerrenda formatu editagarrian aurkeztu beharko da. Diru-sarrerek eta gastuek bat etorri behar dute.
  • Fakturak edo froga-balio baliokidea duten ordezko dokumentuak, trafiko juridikoan balioa dutenak edo eraginkortasun administratiboa dutenak, egindako gastua egiaztatzen dutenak, ordainketa-egiaztagiriekin batera, TXOSTEN EKONOMIKOAN (GI3000_D007) emandako ordena-zenbakiaren arabera korrelatiboki ordenatuta. Gastu berari dagozkion fakturen artxiboek TXOSTEN EKONOMIKOAN (GI3000_D007) adierazitako ordena-zenbakiarekin izendatuta egon behar dute.
    • Banku-transferentzia bidez egin beharko dira 400 euro edo hortik gorako ordainketa guztiak.
    • 400 eurotik beherako eskudiruzko ordainketak baino ez dira onartuko. Hornitzailearen ordainagiria aurkeztuz egiaztatuko dira, behar bezala sinatuta, ordainketa egiten duen subjektu zorduna eta gastuaren kontzeptua identifikatuta. Hornitzaile berari egindako ordainketak ezin izango dira zatikatu murrizketa hori saihesteko.
  • GI3000_D005 Eskatutako eta/edo kobratutako beste dirulaguntzei eta laguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena behar bezala beteta eta entitate onuradunak sinatuta.
  • Erakunde onuradunak tokiko bazkideari edo xede-herrialdeko erakundeari egin dizkion diru-transferentziak.
  • Helmugan ad hoc irekitako banku-kontuaren mugimenduen zerrenda, diruz lagundutako proiektuari lotutako diru-sarrerak eta gastuak kudeatzeko.
  • Zergak Gipuzkoa, Bizkaia edo Araba ez den beste lurralde batean ordaintzen badira, eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.
  • Erakunde onuradunak diruz lagundutako proiektuari egozten dion zeharkako kostuen aitorpena, oro har onartutako kontabilitate-printzipio eta -arauen arabera dagokion zatian, eta benetako egozpena ezin izango da deialdian ezarritako ehunekoa baino handiagoa izan, GI3000_D008 Zeharkako kostuei buruzko erantzukizunpeko adierazpena eredua behar bezala beteta eta dirulaguntzaren erakunde onuradunak sinatuta. Zeharkako kostuak edo gastu orokorrak ez dira dokumentu bidez justifikatu beharko, baina zenbateko osoa TXOSTEN EKONOMIKOAN (GI3000_D007) islatu beharko da.
  • Langileen dedikazio-denbora errealari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, GI3000_D009 Langileek emandako denborari buruzko erantzukizunpeko adierazpena eredua behar bezala beteta eta dirulaguntzaren erakunde onuradunak sinatuta. Aurkeztutako justifikazioa ez baletor bat aurretiazko memorian jasotako hasierako aurreikuspenarekin, alde hori eragin duten arrazoiak justifikatu beharko dira dirulaguntza ematerakoan jarritako baldintzak bete egin direla justifikatzen duen jarduera-memorian (GI3000_D006 eredua). Langileen gastuen zenbateko osoa, Gizarte Segurantza barne, TXOSTEN EKONOMIKOAN (GI3000_D007) jaso beharko da. Honako hauek erantsi beharko dira: lan kontratuak, nominak, Langileen Izen-Zerrenda (LZI), erakunde onuradunaren kargurako Kotizazioen Likidazio-Zerrenda KLO) eta dagozkien ordainagiriak. Era berean, PFEZ atxikipenen 110 hiruhileroko ereduak aurkeztuko dira, eta dirulaguntza hamar hilabetetik gorakoa bada, baita urteko PFEZaren 190 eredua ere, dagozkien ordainagiriekin batera.
  • Bidaia- eta ostatu-gastuak justifikatzeko, GI3000_D010 Bidai- eta ostatu-gastuei buruzko erantzukizunpeko adierazpena behar bezala beteta eta dirulaguntzaren enpresa onuradunak sinatuta. Horrekin batera, gastua justifikatzen duten merkataritza-dokumentuak aurkeztu behar dira (erabilitako garraiobidearen txartelak, tiketa, fakturak...), horiek baitira zenbatekoa zehazteko oinarria. Era berean, joan-etorrien eta ostatuen gastuen banakako likidazioaren hartzailearen hartu-agiria erantsi beharko da, GI3000_D011 Bidai- eta ostatu-gastuen likidazioa eredua,dirulaguntzaren enpresa onuradunak eta likidazioaren hartzaileak behar bezala beteta eta sinatuta. Joan-etorrien eta bizitokien zenbateko osoa TXOSTEN EKONOMIKOAN jaso beharko da (GI3000_D007).
  • Jarduerak garatzeko hornidura, obrak edo zerbitzuak kontratatu badira eta diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoa 15.000 €- tik gorakoa (BEZik gabe) bada hornidura- eta zerbitzu kontratuetarako, edo 40.000 €-tik gorakoa (BEZik gabe) obra-kontratuetarako, hornitzaile desberdinen hiru eskaintza. Honako kasu hauetan: a) kontratuaren objektuaren ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan horiek egiten, ematen edo hornitzen dituen behar besteko erakunderik ez dagoenean, b) gastua dirulaguntza eman aurretik egin denean edo/eta c) aurkeztutako eskaintzen artean proposamen ekonomiko onuragarriena aukeratu ez denean, salbuespen horiek justifikatzen dituen dokumentua.
Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2026  
Ikusi | Jaitsi (7.0 MB)
GI3000_D002 Titular-kontua  
Ikusi | Jaitsi (67.2 KB)
GI3000_D003 Proiektuaren edo jardueraren memoria (formatu irekia)  
Jaitsi (68.2 KB)
GI3000_D003 Proiektuaren edo jardueraren memoria (word formatua)  
Jaitsi (102.7 KB)
GI3000_D004 Dirulaguntzaren xede den programaren edo jardueraren gastu eta diru-sarreren aurrekontua (formatu irekia)  
Jaitsi (5.3 KB)
GI3000_D004 Dirulaguntzaren xede den programaren edo jardueraren gastu eta diru-sarreren aurrekontua (excel formatua)  
Jaitsi (11.6 KB)
GI3000_D005 Eskatutako eta/edo kobratutako beste dirulaguntzei eta laguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena  
Ikusi | Jaitsi (125.7 KB)
GI3000_D006 Jarduketa txostena (formatu irekia)  
Jaitsi (56.7 KB)
GI3000_D006 Jarduketa txostena (word formatua)  
Jaitsi (99.4 KB)
GI3000_D007 Txostena ekonomikoa (formatu irekia)  
Jaitsi (31.4 KB)
GI3000_D007 Txostena ekonomikoa (excel formatua)  
Jaitsi (33.5 KB)
GI3000_D008 Zeharkako kostuei buruzko erantzukizunpeko adierazpena  
Ikusi | Jaitsi (83.6 KB)
GI3000_D009 Langileek emandako denborari buruzko erantzukizunpeko adierazpena  
Ikusi | Jaitsi (167.5 KB)
GI3000_D010 Bidai- eta ostatu-gastuei buruzko erantzukizunpeko adierazpena  
Ikusi | Jaitsi (275.3 KB)
GI3000_D011 Bidai- eta ostatu-gastuen likidazioa  
Ikusi | Jaitsi (153.5 KB)