Eibarko Udala

"Garapenaren aldeko nazioarteko lankidetza" programaren diru-laguntzak (2018)

Deskribapena: garapenerako programak antolatzeko eta garatzeko diru-laguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: Irabazteko asmorik ez duten Gobernuz Kanpoko Erakundeak edo Instituzioak, baldin eta Diru-laguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluan ezartzen diren debeku horietako baten ere sartuta ez badaude eta baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Erakundearen egitekoa edo jarduera eta diru-laguntzaren xedea bat etortzea.
  • Elkarteari dagokion Elkarteen Erregistroan inskribatutakoa izatea.
  • Egoitza nagusia edo ordezkaritza iraunkorra Eibarren izatea; edo, Eibarko Lankidetza edo Kooperazio Mahaian biharra egitea; edota, udal elkarteen erregistroan izena emanda egotea.
  • Eibarko udalerrian garapenaren aldeko sentsibilizazio/heziketa programak edo helburu berbererako jarduera zehatzak egiten dituztenak izatea.
  • Elkartasuna eta baliabide pribatuak erakartzeko gaitasuna izatea, baita beste erakunde batzuetatik diru-laguntzak jasotzeko ere.
  • Garapenerako lankidetza ekintzetan esperientzia egiaztatua izatea.
  • Diruz lagundutako ekintzei eusteko gaitasuna izatea.

 

Espresuki geratzen dira deialdi honetatik kanpo  Estatuaren menpeko instituzioak eta zerbitzuak eta gainerako administrazio publikoak, baita finantza-erakundeen menpeko erakundeak ere.

Eskaera egiteko epea: 2018ko ekainaren 21tik uztailaren 20ra.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: gehienez 80.000 euro proiektuko.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Ordezkariaren NANa eta Elkartearen legezko ordezkaritzaren dokumentu egiaztatzailea.
  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzaren aurrean egunean dagoela dioten egiaztagiri egiaztatzaileak.
  • Frogagiria, eskaera egin duen erakundeak duen banku-kontuaren titularitatearena; eskaera egin duen erakundearen identitatearekin bat etorri behar dena. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: Laburpen bankarioa; aurrezki-libreta; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo “Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
  • Diru-laguntzak xede duen jarduerarako beste diru-laguntzaren batzuk eskatu edo jaso baditu, beste erakunde edo instituzio batzuetan egin dituen diru-laguntza eskabideen egiaztagiriak, edo, hala badagokio, jaso dituen diru-laguntzenak, bakoitzaren zenbatekoa eta helburua zehaztuta.
  • Eibarren azkenengo urtean egin dituen jardueren zerrenda eta jarduerak egin direla egiaztatuko lukeen dokumentazioa.
  • Azken urte bietako balantze ekonomikoa, jasotako diru-laguntzak, jatorria eta zenbatekoa zehaztuz, baita sortu diren baliabide propioak ere eta eskatutako informazioa zehazten duen HGKEren ziurtagiri bat.
  • Dituen giza baliabideei buruzko txostena (liberatuak eta borondatezkoak), loturaren ezaugarriak eta dedikazioa edo arduraldia zehaztuta; baita herriko, estatuko edo atzerriko beste erakunde batzuekin dituen hartu eman esanguratsuenak ere (HGKEren ziurtagiri bat zehaztutako informazioarekin eta organigrama bat).
  • Diru-laguntzaren xede den proiektuari buruzko Proiektu fitxa behar bezala beteta.

 

Ondorengo dokumentuen kasuan, deklarazio bat egin daiteke diru-laguntzaren eskaeran, dokumentu horiek aldaketarik ez dutela jasan eta Udalak lehendik badituela adierazten:

  • Elkarteari dagokion Elkarteen Erregistroan egindako inskripzioaren ziurtagiri eguneratua.
  • Elkarteko Estatutuak eta elkartearen IFZ.

 

Tramitazio kanalak:

  • Elektronikoki: behean dagoen loturan sakatu. Elektronikoki beteko den formularioari “Aurkeztu beharreko dokumentazioa” atalean jasotzen diren dokumentuak erantsi beharko dizkiozu. Formularioan jakinarazpenak egiteko modu telematikoa aukeratu beharko duzu.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Gizartekintza.

Ebazpen organoa: Tokiko Gobernu Batzarra.

Ebazteko gehieneko epea: dagokion deialdiaren laburpena GAOean argitara eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, sei hilekoa izango da.

Diru-Laguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/403490 

Oharrak:

  • Elkarte eskatzaile bakoitzak PROIEKTU BAKARRA  aurkeztu ahal izango du.
  • Diruz lagundutako proiektuaren egitekoak edo  jardunak, gehienez ere, hile biko epean hasi behar dira egiten funtsak jasotzen direnetik zenbatuta; edozelan ere, Eibarko Udalari adierazi egin behar zaio benetan zein egunetan jarri den martxan.
  • Proiektua gauzatzeko epea 24 hilebetekoa izango da. Denbora gehiago behar izanez gero, HGKEak, Udalari, gehienez beste 12 hile gehiagoko luzapena izateko baimena eskatuko dio, eskaeran, epe-luzapen horren arrazoiak emanda.

 

Udalak emandako diru-laguntzaren justifikazioa edo zuriketa:

Erakunde onuradunak, diruz lagundutako proiektuaren % 50a (gutxienez) gauzatu duenean, ordura arte egindako gastuen justifikazioa elektronikoki aurkeztu beharko du, tramite hau erabiliz.

  • Egindako jardueren eta lortutako emaitzen jarduketa-txostena, “Justifikazio txostena” ereduaren arabera.
  • Jardueraren diru-sarreren eta gastuen zerrenda sailkatua, hartzekodunaren eta dokumentuaren identifikazioarekin, zenbatekoa eta jaulkipen-datua adierazita; “Txosten ekonomikoa” ereduaren arabera.
  • Egindako gastuen justifikaziozko dokumentuak.
  • Erakunde onuradunak tokiko bazkideari edo xede-herrialdeko erakundeari egin dizkion diru-transferentziak.

Erakunde onuradunak, diru-laguntza emateko helburua bete duela justifikatzeko eta jasotako dirua zertan erabili duen justifikatzeko duen epe arrunta, gehien jota, proiektua amaitzeko epea igaro eta 3 hilera amaituko da. Justifikatzeko modua JUSTIFIKAZIO KONTUA delakoaren bidez egingo da, eta bere aurkezpena elektronikoki egingo da, tramite hau erabiliz. Hau da azken justifikaziorako  elektronikoki aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Egindako jardueren eta lortutako emaitzen jarduketa-txostena, “Justifikazio txostena” ereduaren arabera.
  • Jardueraren diru-sarreren eta gastuen zerrenda sailkatua, hartzekodunaren eta dokumentuaren identifikazioarekin, zenbatekoa eta jaulkipen-datua adierazita; “Txosten ekonomikoa” ereduaren arabera.
  • Egindako gastuen justifikaziozko dokumentuak.
  • Erakunde onuradunak tokiko bazkideari edo xede-herrialdeko erakundeari egin dizkion diru-transferentzien kopiak.
  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzaren aurrean egunean dagoela dioten ziurtagiri egiaztatzaileak.
  • Diruz lagundutako jarduera horretan udalak emandako laguntzari eman zaion zabalkundea egiaztatzeko dokumentazioa (kartelak, eskupaperak, egunkarietako errekorteak, propaganda...).
  • Diru-laguntzaren eskaeraren xede den jarduerarako beste diru-laguntzarik eskatu edo lortu bada, beste erakunde edo instituzio batzuetan jarduera berbererako egindako diru-laguntza eskabideen egiaztagiriak, edo, hala balegoke, jasotako diru-laguntzena, bakoitzaren zenbatekoa eta helburua zehaztuta.

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2018: Garapen bidean dauden herrialdeetako ekintzak finantzatzeko diru-laguntzak  
Ikusi | Jaitsi (385.9 KB)
Titular-kontua  
Ikusi | Jaitsi (64.1 KB)
Proiektu fitxa (word formatua)  
Jaitsi (35.4 KB)
Proiektu fitxa (formatu irekia)  
Jaitsi (35.0 KB)
Justifikazio txostena (word formatua)  
Jaitsi (34.1 KB)
Justifikazio txostena (formatu irekia)  
Jaitsi (38.1 KB)
Txosten ekonomikoa (excel formatua)  
Jaitsi (33.4 KB)
Txosten ekonomikoa (formatu irekia)  
Jaitsi (22.4 KB)