Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ezohiko dirulaguntza 1.000.000 €-tik beherako negozio-zenbateko garbia duten Eibarko autonomo eta enpresentzat, alarma-egoeraren deklarazioak eragindako kalteak direla-eta (2020)

Deskribapena: alarma-egoeraren deklarazioak eragindako kalteak direla-eta, 1.000.000 €-tik beherako negozio-zenbateko garbia duten Eibarko autonomo eta enpresentzako ezohiko dirulaguntza eskatzea.

Hartzailea:  Eibarren lokal bat irekita izan eta 1.000.000 eurotik beherako negozio-zenbateko garbia duten pertsona fisiko edo juridikoak (Jarduera ekonomikoen gaineko zergatik salbuetsita dauden zergadunak, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Testu Bategina onartzen duen apirilaren 20ko 1/1993 Foru Dekretu arauemailearen 5.1.c) artikuluaren arabera).

Dirulaguntzaren zenbatekoa: bi dirulaguntza lerro daude:

  • 1 LERROA: beren negozioa ixtera behartuta egon diren herriko establezimenduen titularrak, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren arabera eta martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretua betez. Dirulaguntza lerro honetan jaso daitekeen gehieneko diru kopurua 1.600 eurokoa da.
    • Zenbateko finkoa, jarduera ixteagatik: 900 euro.
    • Jarduerari atxikitako lokala errentan izateagatik: 300 euro.
    • Batez besteko lantaldea, martxoaren 14an:
      • 1 eta 3 artean: 100 euro.
      • 4 eta 6 artean: 200 euro.
      • 6 baino gehiago: 300 euro.
    • Pertsona autonomoa emakumea bada, edo pertsona juridikoen kasuan, emakumeen partaidetza bazkidetzan % 50a baino handiagoa bada: 100 euro.

 

  • 2. LERROA: apirilean zehar, beren fakturazioa osasun-alarma deklaratu aurreko sei hilabeteetako batez bestekoaren % 50ean gutxienez murriztua ikusi duten herriko establezimenduen titularrei aplikatuko zaie (2019ko irailetik 2020ko otsailera). Dirulaguntza lerro honetan jaso daitekeen gehieneko diru kopurua 800 eurokoa da.
    • Zenbateko finkoa, fakturazioa murrizteagatik: 450 euro
    • Jarduerari atxikitako lokala errentan izateagatik: 150 euro
    • Batez besteko lantaldea, martxoaren 14an:
      • 1 eta 3 artean: 50 euro.
      • 4 eta 6 artean: 100 euro.
      • 6 baino gehiago: 150 euro.
    • Pertsona autonomoa emakumea bada, edo pertsona juridikoen kasuan, emakumeen partaidetza bazkidetzan % 50a baino handiagoa bada: 50 euro.

 

Eskaera egiteko epea: 2020ko ekainaren 12ko goizeko 8:00etan hasiko da eta ekainaren 30ean 15:00etan amaituko da.

Tramitazio kanalak: 

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin. Eskaera egiteko aukera ekainaren 12an aktibatuko da, goizeko 8:00tan.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Elektronikoki bete behar den inprimakiari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:

  • Eskatzailearen identitate juridikoaren egiaztagiriak:
    • Pertsona fisikoek: NANa edo balio bereko agiria.
    • Pertsona juridikoek: eskritura edo entitatea eratu izanaren agiria eta estatutuak; estatutuak behar bezala inskribatuta egon behar dira Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistroan.
  • Legezko ordezkaritzaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko agiria eta ordezkaritzaren dokumentazio-egiaztapena. Egiaztapen hori zuzenbidean bidezkoa den edozein modutan egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...).
  • Eskatzailearen banku-kontuaren titulartasunaren frogagiria, eskatzailearen identitatearekin bat etorri behar dena (dokumentu hauetatik edozein da balioduna: bankuaren laburpen-agiria; aurrezki-libreta; banketxeak emandako ziurtagiria edo “Titular-kontua” inprimakia, behar bezala beteta eta banketxeak zigilatuta.
  • Jarduerari atxikitako lokala errentan egonez gero, errentamendu-kontratua eta ordaindutako azken ordainagiria.
  • “Alta emanda dauden langileen batez besteko lantaldearen txostena”, martxoaren 14koa, Gizarte Segurantzak emana.
  • Sozietate Zibilek edo Ondasun Erkidegoek egiazta dezaten entitate horietan emakumeen partaidetza % 50 baino handiagoa dela, Sozietate Zibila edo Ondasun Erkidegoa eratu izanaren kontratua.
  • Sozietateen kasuan, egiaztatzeko emakumeen bazkidetza % 50 baino handiagoa dela, enpresaren titulartasunean aldakuntzak egin izanaren eskriturak.
  • Dirulaguntzen 2. tipologian bakarrik, fakturazioan murrizketa egon dela egiaztatzeko, honako agiri hauetakoren bat aurkeztu beharko da: Jaulkitako eta jasotako fakturen erregistro-liburua; diru-sarreren eta gastuen eguneroko liburua; salmenten eta diru-sarreren erregistro-liburua; fakturazio-murrizketa hori egiaztatzeko zuzenbidean onartutako beste edozein frogabide. Aipatutako agiriak 2019ko irailetik 2020ko otsailera arteko hilabeteetakoak izango dira.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/509232

Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa eta justifikazioa edo zuriketa: Dokumentazioa, deialdian aurreikusitako moduan eta bertan adierazitako baldintzetan aurkeztea ezinbesteko baldintza izango da onuradunaren aldeko betebeharra aitortu eta dirulaguntza ordaindu ahal izateko. Dirulaguntza ordainketa bakarrean gauzatuko da, dirulaguntza emateko ebazpena onartu ondoren.

 

Deskargatu dokumentuak
Oinarriak-deialdia  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 638 KB)
Titular-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 66 KB)
Nabigazioa