Eibarko Udala

Euren jarduera gizarte-ekintzaren esparruan egiten duten elkarteentzako dirulaguntzak (2026)

Deskribapena: euren jarduera gizarte-ekintzaren esparruan egiten duten elkarteentzako dirulaguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: irabazi-asmorik bariko elkarteek, baldin eta Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistroan inskribatuta badaude, gizarte-ekintzaren arloan (gizarte zerbitzuak), Eibarko udalerriaren eremu barruan eta Eibarko bizilagunei zuzenduta, jarduerak egiten badituzte, eta dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluak ezarritako debeku horietako batean erortzen ez badira.

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Elkarte  bakoitzari eman dakiokeen dirulaguntzaren zenbatekoa 2.000 eurokoa izango da gehienez.

Dirulaguntzaren zenbatekoari beste 500 euro gehituko zaizkio, dirulaguntzaren xede diren jarduerek udalerriaren kultura-aniztasuna erreferentzia-testuinguru gisa hartzen dutenean.

Elkarte bakoitzari proiektu bat bakarrik lagunduko zaio diruz.

Eskaera egiteko epea: 2026ko urriaren 13tik azaroaren 3ra (biak barne). 

Tramitazio kanalak:

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

    1. Eskaera egiten duen elkartearen IFZ.

    2. Elkartearen estatutuak, eta Eusko Jaurlaritzan dagokion Erregistroan inskribatuta egotearen egiaztagiria.

    3. Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko dokumentua eta ordezkaritzaren egiaztapena agiri bidez. Egiaztapen hori zuzenbidean bidezkoa den edozein modutan egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.

    4. Entitatearen banku-kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen agiri eguneratua, entitate eskatzaileak izan behar du haren titularra. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: kontu-laburpena; aurrezki-libreta; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo GI3002_D002 Titular-kontua orria behar bezala beteta eta banketxeak emandako zigiluarekin.

    5. Diruz laguntzekoa den jardueraren proiektua GI3002_D003 Jardueraren memoria ereduaren arabera, behar bezala beteta eta entitate onuradunak sinatuta. Proiektuan sartutako jarduerak baino ez dira diruz lagunduko.

    6. GI3002_D005 Dirulaguntzaren xede den programaren edo jardueraren gastu eta diru-sarreren aurrekontua behar bezala beteta formatu editagarrian.

    7. GI3002_D004 Eskatutako eta/edo kobratutako beste dirulaguntzei eta laguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena behar bezala beteta eta entitate onuradunak sinatuta.

    8. Zerga Gipuzkoatik, Bizkaitik edo Arabatik kanpoko lurraldeetan ordaindu behar izanez gero, zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.

    a), b) eta c) dokumentuen kasuan deklarazio bat egin daiteke dirulaguntzaren eskaeran, dokumentu horiek aldaketarik ez dutela jasan eta Udalak lehendik badituela adierazten.

     

    Sail arduraduna: Eibarko udaleko Gizartekintza.

    Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

    Ebazteko gehieneko epea: deialdiaren laburpena GAOean argitara eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, 4 hilekoa izango da.

    Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: 

    https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatorias/927529

    Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa: Dirulaguntza ordainketa bakarrean emango da, justifikazioa aurkeztu eta egiaztatu ondoren. 

    Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa:

    2026ko abenduaren 31n amaituko da jarduera egiteko edo funtsak erabiltzeko epea. 

    Elkarte onuradunak 2027ko otsailaren 26ra arteko epea izango du dirulaguntzaren xede izan den jarduera edo proiektua gauzatu duela eta jasotako funtsak erabili dituela justifikatzeko. 

    Azken justifikazioa JUSTIFIKAZIO KONTUA modalitatearen bidez egingo da, eta elektronikoki aurkeztuko da udal webguneko DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitearen bidez. 

    Hauxe da elektronikoki aurkeztu behar den dokumentazioa, azken justifikazioa egiteko:

    • Jarduera-memoria bat, dirulaguntza ematerakoan jarritako baldintzak bete egin direla justifikatzen duena, GI3002_D006 Jarduketa txostena behar bezala beteta eta entitate onuradunak sinatuta. Memorian bakar-bakarrik Eibarren egin edo/eta hasi diren jarduerak jasoko dira. Ez da onartuko elkartearen justifikazio-memoria orokorra aurkeztea. Memoria Eibarko Udalak diruz lagundutako jarduerara mugatu beharko da.
    • Dirulaguntzari egotzitako gastuen eta diru-sarreren zerrenda sailkatua, GI3002_D007 Sortutako gastuak eta diru-sarrerak. Gastuen eta diru-sarreren zerrenda formatu editagarrian aurkeztu beharko da. Diru-sarrerek eta gastuek bat etorri behar dute.
    • Fakturak edo froga-balio baliokidea duten ordezko dokumentuak, trafiko juridikoan balioa dutenak edo eraginkortasun administratiboa dutenak, egindako gastua egiaztatzen dutenak, ordainketa-egiaztagiriekin batera, GASTUEN ETA DIRU-SARREREN ZERRENDAN (GI3002_D007) emandako ordena-zenbakiaren arabera korrelatiboki ordenatuta. Gastu berari dagozkion fakturen artxiboek GASTUEN ETA SARREREN ZERRENDAN (GI3002_D007) adierazitako ordena-zenbakiarekin izendatuta egon behar dute.
      • Banku-transferentzia bidez egin beharko dira 400 euro edo hortik gorako ordainketa guztiak.
      • 400 eurotik beherako eskudiruzko ordainketak baino ez dira onartuko. Hornitzailearen ordainagiria aurkeztuz egiaztatuko dira, behar bezala sinatuta, ordainketa egiten duen subjektu zorduna eta gastuaren kontzeptua identifikatuta. Hornitzaile berari egindako ordainketak ezin izango dira zatikatu murrizketa hori saihesteko.
    • Elkartearen egoitza Eibarren ez badago, pertsona edo erakunde onuradunak diruz lagundutako jarduerari egozten dion zeharkako kostuen aitorpena, oro har onartutako kontabilitate-printzipio eta -arauen arabera dagokion zatian, eta benetako egozpena ezin izango da deialdian ezarritako ehunekoa baino handiagoa izan, GI3002_D008 Zeharkako kostuei buruzko erantzukizunpeko adierazpena ereduaren arabera, behar bezala beteta eta dirulaguntzaren erakunde onuradunak sinatuta. Zeharkako kostuak edo gastu orokorrak ez dira dokumentu bidez justifikatu beharko, baina zenbateko osoa GASTUEN ETA DIRU-SARREREN ZERRENDAN (GI3002_D007) islatu beharko da.
    • Elkartearen egoitza Eibarren badago eta egoitzaren alokairu-gastuak justifikatu badira, Elkartearen izenean dagoen alokairu-kontratua.
    • Pertsonal gastuak justifikatzeko, langileen dedikazio-denbora errealari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, GI3002_D009 Dirulaguntzaren xede den proiektuan/jardueran langileek emandako denborari buruzko erantzukizunpeko adierazpena ereduaren arabera, behar bezala beteta eta dirulaguntzaren erakunde onuradunak sinatuta. Aurkeztutako justifikazioa ez baletor bat aurretiazko memorian jasotako hasierako aurreikuspenarekin, alde hori eragin duten arrazoiak justifikatu beharko dira dirulaguntza ematerakoan jarritako baldintzak bete egin direla justifikatzen duen jarduera-memorian (GI3002_D006 eredua). Langileen gastuen zenbateko osoa, Gizarte Segurantza barne, GASTUEN ETA DIRU-SARREREN ZERRENDAN (GI3002_D007) jaso beharko da. Honako hauek erantsi beharko dira: lan kontratuak, nominak, Langileen Izen-Zerrenda (LZI), erakunde onuradunaren kargurako Kotizazioen Likidazio-Zerrenda KLO) eta dagozkien ordainagiriak. Era berean, PFEZ atxikipenen 110 hiruhileroko ereduak aurkeztuko dira, eta dirulaguntza hamar hilabetetik gorakoa bada, baita urteko PFEZaren 190 eredua ere, dagozkien ordainagiriekin batera.
    • Jarduerak garatzeko hornidura, obrak edo zerbitzuak kontratatu badira eta diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoa 15.000 €- tik gorakoa (BEZik gabe) bada hornidura- eta zerbitzu kontratuetarako, edo 40.000 €-tik gorakoa (BEZik gabe) obra-kontratuetarako, hornitzaile desberdinen hiru eskaintza. Honako kasu hauetan: a) kontratuaren objektuaren ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan horiek egiten, ematen edo hornitzen dituen behar besteko erakunderik ez dagoenean, b) gastua dirulaguntza eman aurretik egin denean edo/eta c) aurkeztutako eskaintzen artean proposamen ekonomiko onuragarriena aukeratu ez denean, salbuespen horiek justifikatzen dituen dokumentua.
    • Zerga Gipuzkoatik, Bizkaitik edo Arabatik kanpoko lurralde historikoetan ordaindu behar izanez gero, zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.

    Deskargatu dokumentuak
    Deialdia 2026  
    Ikusi | Jaitsi (3.7 MB)
    GI3002_D002 Titular-kontua  
    Ikusi | Jaitsi (67.2 KB)
    GI3002_D003 Jardueraren memoria (formatu irekia)  
    Jaitsi (47.4 KB)
    GI3002_D003 Jardueraren memoria (word formatua)  
    Jaitsi (87.5 KB)
    GI3002_D004 Eskatutako eta/edo kobratutako beste dirulaguntzei eta laguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena  
    Ikusi | Jaitsi (123.6 KB)
    GI3002_D005 Dirulaguntzaren xede den programaren edo jardueraren gastu eta diru-sarreren aurrekontua (fomatu irekia)  
    Jaitsi (39.6 KB)
    GI3002_D005 Dirulaguntzaren xede den programaren edo jardueraren gastu eta diru-sarreren aurrekontua (excel fomatua)  
    Jaitsi (11.8 KB)
    GI3002_D006 Jarduketa txostena (formatu irekia)  
    Jaitsi (63.2 KB)
    GI3002_D006 Jarduketa txostena (word formatua)  
    Jaitsi (106.1 KB)
    GI3002_D007 Sortutako gastuak eta diru-sarrerak (formatu irekia)  
    Jaitsi (6.8 KB)
    GI3002_D007 Sortutako gastuak eta diru-sarrerak (excel formatua)  
    Jaitsi (14.7 KB)
    GI3002_D008 Zeharkako kostuei buruzko erantzukizunpeko adierazpena  
    Ikusi | Jaitsi (83.9 KB)
    GI3002_D009 Dirulaguntzaren xede den proiektuan/jardueran langileek emandako denborari buruzko erantzukizunpeko adierazpena  
    Ikusi | Jaitsi (167.9 KB)