Eibarko Udala

Euren jarduera gizarte-ekintzaren esparruan egiten duten elkarteentzako dirulaguntzak (2024)

Deskribapena: euren jarduera gizarte-ekintzaren esparruan egiten duten elkarteentzako dirulaguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: irabazi-asmorik bariko elkarteek, baldin eta Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistroan inskribatuta badaude, gizarte-ekintzaren arloan (gizarte zerbitzuak), Eibarko udalerriaren eremu barruan eta Eibarko bizilagunei zuzenduta, jarduerak egiten badituzte, eta dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluak ezarritako debeku horietako batean erortzen ez badira.

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Elkarte  bakoitzari eman dakiokeen dirulaguntzaren zenbatekoa 2.000 eurokoa izango da gehienez. Elkarte bakoitzari proiektu bat bakarrik lagunduko zaio diruz.

Eskaera egiteko epea: 2024ko irailaren 10etik urriaren 4ra (biak barne). 

Tramitazio kanalak:

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eskatzailearen banku-kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen agiria, elkarte eskatzaileak izan behar du haren titularra. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: kontu-laburpena; aurrezki-libreta; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo "Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
  • Diruz laguntzekoa den jardueraren proiektua, ereduaren arabera. Proiektua pdf formatuan aurkeztu beharko da. Proiektuan sartutako jarduerak baino ez dira diruz lagunduko.
  • Dirulaguntza honen xede den jarduerarako beste dirulaguntzaren bat eskatu edo lortu baldin bada, aurkeztu beharko da beste erakunde eta instituzio batzuetan aurkeztutako dirulaguntza eskaeren zerrenda edo, hala badagokio, onartutakoena; zerrendan zehaztu beharko dira zenbatekoa eta helburua, dirulaguntza ematean bikoiztasunik ez izateko eta errekurtsoak ahalik eta ondoen esleitzea ahalbidetzeko.

 

Ondorengo dokumentuen kasuan deklarazio bat egin daiteke dirulaguntzaren formulario elektronikoan, dokumentu horiek aldaketarik ez dutela jasan eta Udalak lehendik badituela adierazten. 

  • Eskaera egiten duen elkartearen IFZ.
  • Elkartearen estatutuak, eta Eusko Jaurlaritzan dagokion Erregistroan inskribatuta egotearen egiaztagiria.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, elkartearen legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumentua, eta ordezkaritzaren egiaztagiria. Egiaztapen hori zuzenbidean bidezkoa den edozein modutan egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Gizartekintza.

Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

Ebazteko gehieneko epea: deialdiaren laburpena GAOean argitara eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, 4 hilekoa izango da.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatorias/783249

Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa: Dirulaguntza ordainketa bakarrean emango da, justifikazioa aurkeztu eta egiaztatu ondoren. 

Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa:

2024ko abenduaren 31n amaituko da jarduera egiteko edo funtsak erabiltzeko epea. 

Elkarte onuradunak 2025eko urtarrilaren 31ra arteko epea izango du dirulaguntzaren xede izan den jarduera edo proiektua gauzatu duela eta jasotako funtsak erabili dituela justifikatzeko. 

Azken justifikazioa JUSTIFIKAZIO KONTUA modalitatearen bidez egingo da, eta elektronikoki aurkeztuko da udal webguneko DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitearen bidez. 

Hauxe da elektronikoki aurkeztu behar den dokumentazioa, azken justifikazioa egiteko:

  • Jarduketa-memoria, behar bezala beteta: justifikatu egin behar da bete direla dirulaguntza ematean ezarritako baldintzak; zehaztu behar da bakar-bakarrik zer jarduera egin edo/eta hasi diren Eibarren; zer emaitza lortu diren; gastuen eta diru-sarreren zerrenda, etab. Eibarren dirulaguntzaren eskaeraren xede den jarduerarako, beste dirulaguntzarik eskatu edo lortu bada, beste erakunde, instituzio eta abarretan egindako eskaeren zerrenda, edo, hala badagokio, onartutakoena, zenbatekoa eta xedea adierazi beharko dira jarduketa-memoriako DIRUZ LAGUNDUTAKO JARDUERA EGITEKO ESKURATUTAKO DIRU-SARRERAK atalean. Memoria pdf formatuan aurkeztu beharko da. Ez da onartuko elkartearen justifikazio-memoria orokorra aurkeztea. Memoria Eibarko Udalak diruz lagundutako jarduerara mugatu beharko da.
  • Justifikaziozko, fakturak edo horien ordezko dokumentuak, ordainagiriak, baita nominak, tributuak zein Gizarte Segurantzako kuotak eta egindako gastua egiaztatuko duten eta merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio baliokidea edo eraginkortasun administratiboa duten gainerako agiriak ere, betiere modu korrelatiboan ordenatuta JARDUKETA MEMORIAn sartzen den GASTUEN ETA SARREREN ZERRENDA horretan emandako ordena-zenbakiaren arabera.
  • Diruz lagundutako jarduera horretan udalak emandako laguntzari eman zaion zabalkundea egiaztatzeko dokumentazioa (kartelak, eskupaperak, egunkarietako errekorteak, propaganda...).

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2024: euren jarduera gizarte-ekintzaren esparruan egiten duten elkarteentzako dirulaguntza  
Ikusi | Jaitsi (811.2 KB)
Titular-kontua  
Ikusi | Jaitsi (67.2 KB)
Jardueraren proiektua (word formatua)  
Jaitsi (26.8 KB)
Jardueraren proiektua (formatu irekia)  
Jaitsi (21.1 KB)
Jarduketa-txostena (word formatua)  
Jaitsi (25.1 KB)
Jarduketa-txostena (formatu irekia)  
Jaitsi (31.3 KB)