Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarren berdintasunaren aldeko programa zehatzak garatzen dituzten eta Eibarko emakumearen Mahaian parte hartzen duten elkarteei zuzendutako dirulaguntzak (2023)

Deskribapena: Eibarko Emakumearen Mahaian parte hartzen duten eta genero-berdintasuna sustatzen duten elkarteei, Eibarren berdintasun-programa espezifikoak garatzeko dirulaguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluan ezartzen diren debeku horietako baten ere sartuta ez dauden diru-irabazi asmo bariko elkarteak, Eibarko udalerrian emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko jarduerak garatzen eta/edo laguntzen dituztela frogatzen badute eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Eibarko Emakumearen Mahaian parte hartzea.
  • Berdintasunerako Udal Unitateak eta/edo Andretxeak bultzatzen dituzten jardueretan laguntzea eta/edo parte hartzea.

 

Eskaera egiteko epea: 2023ko ekainaren 14tik uztailaren 14ra (biak barne).

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Proiektu bakoitzari eman dakiokeen dirulaguntzaren zenbatekoa ez da izango 2.000 eurotik gorakoa. Elkarte bakoitzari proiektu bat bakarrik lagunduko zaio diruz.

Tramitazio kanalak:

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikokki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta ondorengo dokumentazioa erantsi:

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Elektronikoki bete behar den formularioari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:

a) Eskaera egiten duen elkartearen IFZ.
b) Elkartearen Estatutuak, eta elkartea Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan inskribatuta dagoela dioen egiaztagiria.
c) Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumentua, eta ordezkaritzaren egiaztapena, dokumentu bidez. Egiaztapena zuzenbidean bidezkoa den edozein bide erabiliz egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.
d) Banku-kontuaren titularra eskaera egiten duena dela frogatzen duen agiria; eskaera egin duen elkarteak eta agirikoak bat etorri behar dute. Honako dokumentu hauetatik edozeinek balio du: bankuko laburpena; aurrezki-libreta; banketxeak egindako ziurtagiria edo “Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
e) Jarduera-proiektua, dirulaguntzaren xede dena.
f)  Dirulaguntzaren eskaeraren xede den jarduerarako beste dirulaguntzarik eskatu edo lortu bada, beste erakunde edo instituzio batzuetan jarduera berbererako egindako dirulaguntza eskabideen zerrenda, edo, hala balegoke, jasotako dirulaguntzena, bakoitzaren zenbatekoa eta helburua zehaztuta; horrela, ez da bikoiztasunik gertatuko dirulaguntzak ematean eta baliabideen esleipena modurik egokienean izatea ahalbidetuko da.

 

a), b) eta c) dokumentuen kasuan deklarazio bat egin daiteke dirulaguntzaren formularioan, dokumentu horiek aldaketarik ez dutela jasan eta Udalak lehendik badituela adierazten.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Gizartekintza.

Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

Ebazteko gehieneko epea: dagokion deialdiaren laburpena GAOn argitara eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, sei hilekoa izango da gehienez.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/701318

Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa: Dirulaguntzaren ordainketa jarduera edo ekitaldia burutu aurretik egingo da. Jarduera egiteko edo funtsak erabiltzeko epea 2023ko abenduaren 31n amaituko da.

Elkarte onuradunak dirulaguntzaren helburua bete duela justifikatzeko eta jasotako dirua zertan erabili den justifikatzeko duen epea 2024ko urtarrilaren 31an amaituko da.

Azken justifikazioa JUSTIFIKAZIO KONTUA modalitatearen bidez egingo da, eta elektronikoki aurkeztuko da DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA prozeduraren bidez.

Hauxe da elektronikoki aurkeztu behar den dokumentazioa, azken justifikazioa egiteko:

  • Jarduketa-txostena, behar bezala beteta; dirulaguntza jasotzeko ezarritako baldintzak bete egiten direla justifikatu behar da bertan, egindako jarduerak adierazi, lortutako emaitzak azaldu, izandako gastuak eta diru-sarrerak jaso…
  • Diruz lagundutako jarduera horretan udalak emandako laguntzari eman zaion zabalkundea egiaztatzeko dokumentazioa (kartelak, eskupaperak, egunkarietako errekorteak, propaganda...)
  • Justifikaziozko, fakturak edo horien ordezko dokumentuak, ordainagiriak, baita nominak, tributuak zein Gizarte Segurantzako kuotak eta egindako gastua egiaztatuko duten eta merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio baliokidea edo eraginkortasun administratiboa duten gainerako agiriak ere, betiere modu korrelatiboan ordenatuta JARDUKETA MEMORIAn sartzen den GASTUEN ETA SARREREN ZERRENDA horretan emandako ordena-zenbakiaren arabera.

 

Deskargatu dokumentuak
Dirulaguntzaren deialdia 2023: berdintasunaren aldeko programak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 347 KB)
Titular-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 67 KB)
Jarduera-proiektua (word formatuan)  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 23 KB)
Jarduera-proiektua (formatu irekian)  
Ikusi | Deskargatu ( ODT, 23 KB)
Jarduketa-txostena (word formatuan)  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 24 KB)
Jarduketa-txostena (formatu irekian)  
Ikusi | Deskargatu ( ODT, 28 KB)
Nabigazioa