Eibarko udalerrian kirol-erakundeen ohiko jarduerak finantzatzeko dirulaguntzak (2020)
Deskribapena: Eibarko udalerrian kirol-entitateen ohiko jarduerak finantzatzeko dirulaguntzen eskaera egitea.
Hartzailea: Honako baldintza hauek betetzen dituzten irabazi-asmorik gabeko kirol-talde, kirol-erakunde edo elkarteek eskuratu ahal izango dituzte dirulaguntzak, betiere DLOren 13.2 artikuluan ezarritako debekurik ez badute:
- Eusko Jaurlaritzaren Kirol Elkarte eta Entitateen Erregistroan inskribatuta egotea.
- Sustatu edo praktikatu nahi den kirol horretako Gipuzkoako kirol federazioari gutxienez atxikitakoa izatea edo, lurralde mailako Federaziorik izan ezean, euskal Federazioari atxikia.
- Eibarko Kirol Patronatuko Kirol Taldeen eta Elkarteen Erregistroan inskribatuta egotea.
Dirulaguntzaren zenbatekoa: Dirulaguntzaren zenbatekoa deialdiko zenbatekoaren barruan, Kirol Elkartearen urteko aurrekontu arruntaren % 25 izango da.
Auditoretza-txostenaren bidez justifikatu beharreko diru-laguntzetan, txostenaren kostua diruz lagunduko da, gehienez ere emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren % 3raino.
Dirulaguntza hau eskatzen duten kirol-elkarteen urteko aurrekontu arruntetik kanpo geratuko dira Eibarko Udalak dirulaguntza izendunen bidez finantzatutako ezohiko jarduerak.
Halaber, kirol-elkarteen urteko aurrekontu arruntetik kanpo geratuko elkarteek haiek egindako jarduerak, baldin eta kirol-jarduera hutsak ez badira.
Eskaera egiteko epea: 2020ko abuztuaren 12tik irailaren 22ra (biak barne).
Tramitazio kanalak:
- Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Elektronikoki bete behar den inprimakiari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:
- Entitate eskatzailearen (klub, entitate edo kirol-elkartea) IFZ.
- Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren baliokide den beste dokumentu bat, eta Elkartearen legezko ordezkari izatearen egiaztagiria.
- Eibarko Udalari dirulaguntza eskatzen zaion lehenengo aldia bada, edo entitatearen estatutuetan aldaketarik egin bada, entitatearen estatutuak, eta, horrekin batera, Eusko Jaurlaritzaren Kirol-Elkarte eta -Entitateen erregistroan inskribatuta egotearen egiaztagiria.
- Eskatzailearen banku-kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen agiria, elkarte eskatzaileak izan behar du haren titularra. Horretarako dokumentu hauetako edozeinek balio izango du kontuaren laburpena, libreta, banketxeak egindako egiaztagiria, edo “Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
- Gipuzkoako lurraldeko kirol-federazio bati atxikia egotearen egiaztagiria, edo, kirol horretako lurraldeko federaziorik egongo ez balitz, euskal federazio bati atxikia egotearen egiaztagiria.
- Elkartearen ohiko gastuen eta diru-sarreren urteko aurrekontua, Elkartearen Batzar Nagusiak onartutakoa (adieraziko da aurrekontua 2020koa edo denboraldikoa den – 2019ko iraila-2020ko abuztua). Aurrekontuan gastu eta diru-sarrera arrunten aurreikuspena jasoko da, gastuaren edo sarreraren izaeraren arabera behar bezala taldekatuta. Dirulaguntza hau eskatzen duten kirol-elkarteen urteko aurrekontu arruntetik kanpo geratuko dira Eibarko Udalak dirulaguntza izendunen bidez finantzatutako ezohiko jarduerak. Kirol-elkarteen urteko aurrekontu arruntetik kanpo geratuko dira, halaber, haiek egindako jarduerak, kirol-jarduerak ez badira.
- Entitatearen kirol-denboraldiko jarduera arruntaren memoria, behar bezala beteta. Memorian egongo dira uneko denboraldian federazio-lizentzia indarrean izan duten kirolari eta teknikarien zerrenda, gastu eta diru-sarreren aurrekontua, ikasleen eta kirol-hastapenetako taldeen zerrenda, eta jarduera-programaren gaineko informazioa.
- Elkarte eskatzailea zerga-betebeharretan egunean dagoela esaten duen ziurtagiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.
- Dirulaguntzaren eskaeran ez baldin bazaio Udalari baimenik eman eskatzailea Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean dagoela egiaztatzeko, aurkeztu egin beharko da Gizarte Segurantzako Diruzaintzak luzatutako ziurtagiria.
- Dirulaguntzaren xede den jarduerarako beste dirulaguntzarik eskatu edo lortu badira, erantzukizunpeko adierazpena eskatutako edo lortutako beste dirulaguntzei buruzkoa.
Ez da beharrezkoa izango Udalaren eskuetan dagoen dokumentazioa berriro aurkeztea, aurretik beste administrazio-espediente batzuetarako aurkeztu izan bada.
Sail arduraduna: Eibarko udaleko Kultura.
Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.
Ebazteko gehieneko epea: Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea bi hilabetekoa izango da, eskaera egiten den egunetik zenbatuta.
Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/517764
Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa: Dirulaguntza bi ordainketetan banatuko da: % 80a dirulaguntza eman ondoren, eta gainerako % 20a justifikazioko kontua aurkeztu eta hura egiaztatu ondoren.
Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa:
Jarduera gauzatzeko edo funtsak erabiltzeko epea egun hauetan bukatuko da:
- Denboraldiko aurrekontuaren kasuan, 2019ko abuztuaren 1etik 2020ko uztailaren 31ra
- Urteko aurrekontuaren kasuan, 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.
Elkarte onuradunak egun hauetara arte izango du epea justifikatzeko dirulaguntzaren xede izan den jarduera gauzatu duela eta jasotako funtsak erabili dituela:
- Denboraldikoa egiten diren jardueren kasuan, 2020ko azaroaren 25era arte.
- Urteka egiten diren jardueren kasuan, 2021eko otsailaren 26ra arte.
ALKATETZA EBAZPEN BIDEZ, DIRULAGUNTZA HAUEN JUSTIFIKAZIOA AURKEZTEKO EPEA 2021EKO MARTXOAREN 29RA ARTE (HAU BARNE) LUZATZEN DA.
Justifikatzeko modua JUSTIFIKAZIO KONTUA delakoaren bidez egingo da, eta elektronikoki aurkeztuko da udal webguneko dokumentazioa aurkeztea tramitearen bidez.
Hauxe da elektronikoki aurkeztu behar den dokumentazioa, azken justifikazioa egiteko:
10.000 euro edo hortik gorako dirulaguntzak (auditore-txostena dutenak):
- Eibarko udalerrian kirol-entitateen jarduera arruntak finantzatzeko dirulaguntzaren justifikazio-orria, behar bezala beteta.
- Diruz lagundutako entitatearen jarduera arrunta gauzatu delako justifikazio-memoria; horretan zehaztu behar da zer jarduera egin diren, zer emaitza lortu diren, gastuen eta diru-sarreren zerrenda, etab. Memorian egongo dira uneko denboraldian federazio-lizentzia indarrean izan duten kirolari eta teknikarien zerrenda, ikasleen eta kirol hastapenetako taldeen zerrenda, eta jarduera-programaren gaineko informazioa.
- Memoria ekonomiko laburtu bat, non jasoko baitira diruz lagundutako jarduerak egitean egindako gastuak, behar bezala multzokatuta, eta, hala badagokio, hasieran aurrekontuan sartutako zenbatekoak eta gertatutako desbideratzeak.
- Auditore txostena behar bezala beteta.
10.000 eurotik beherako dirulaguntzak:
- Eibarko udalerrian kirol-entitateen jarduera arruntak finantzatzeko dirulaguntzaren justifikazio-orria, behar bezala beteta.
- Diruz lagundutako entitatearen jarduera arrunta gauzatu delako justifikazio-memoria; horretan zehaztu behar da zer jarduera egin diren, zer emaitza lortu diren, gastuen eta diru-sarreren zerrenda, etab. Memorian egongo dira uneko denboraldian federazio-lizentzia indarrean izan duten kirolari eta teknikarien zerrenda, ikasleen eta kirolhastapenetako taldeen zerrenda, eta jarduera-programaren gaineko informazioa.
- Justifikaziozko, fakturak edo horien ordezko dokumentuak, ordainagiriak, baita nominak, tributuak zein Gizarte Segurantzako kuotak eta egindako gastua egiaztatuko duten eta merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio baliokidea edo eraginkortasun administratiboa duten gainerako agiriak ere, betiere modu korrelatiboan ordenatuta JARDUKETA MEMORIAn sartzen den GASTUEN ETA SARREREN ZERRENDA horretan emandako ordena-zenbakiaren arabera.
- Diruz lagundutako jarduera horretan udalak emandako laguntzari eman zaion zabalkundea egiaztatzeko dokumentazioa (kartelak, eskupaperak, egunkarietako errekorteak, propaganda...).
- Dirulaguntzaren xede den jarduerarako beste dirulaguntzarik eskatu edo lortu badira, erantzukizunpeko adierazpena eskatutako edo lortutako beste dirulaguntzei buruzkoa.
Deskargatu dokumentuak |
---|
Oinarri-deialdia 2020: Eibarko udalerrian kirol-entitateen ohiko jarduerak finantzatzeko dirulaguntzak Ikusi | Jaitsi (449.0 KB) |
Titular-kontua Ikusi | Jaitsi (65.0 KB) |
Entitatearen kirol-denboraldiko jarduera arruntaren memoria (word formatua) Jaitsi (34.8 KB) |
Entitatearen kirol-denboraldiko jarduera arruntaren memoria (formatu irekia) Jaitsi (35.6 KB) |
Erantzukizunpeko adierazpena, eskatutako edo lortutako beste dirulaguntzei buruzkoa Ikusi | Jaitsi (63.4 KB) |
Eibarko udalerrian kirol-entitateen jarduera arruntak finantzatzeko dirulaguntzaren justifikazio-orria Ikusi | Jaitsi (139.3 KB) |
Kirol elkarteak: justifikazio-memoria (word formatua) Jaitsi (28.6 KB) |
Kirol elkarteak: justifikazio-memoria (formatu irekia) Jaitsi (27.6 KB) |
Bidaia-gastuak justifikatzeko orria (word formatua) Jaitsi (18.3 KB) |
Bidaia-gastuak justifikatzeko orria (formatu irekia) Jaitsi (13.5 KB) |
Auditore-txostena (word formatua) Jaitsi (18.0 KB) |
Auditore-txostena (formatu irekia) Jaitsi (32.5 KB) |
Egin tramitea internet bidez |
---|
Hasi tramitea Egin tramitea online |