Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko industria-enpresetan enplegua mantentzeko dirulaguntza, COVID-19 (2020)

Deskribapena: Eibarko industria-enpresetan enplegua mantentzeko dirulaguntza (COVID-19) eskatzea.

Hartzailea:   Dirulaguntza hauek jaso ahal izango dituzte azaroaren 15ean, 2020ko martxoaren 13ko plantillaren batez bestekoa mantentzen edo handitzen duten pertsona fisiko edo juridikoek, sozietate zibilek eta ondasun-erkidegoek.

Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13.2 artikuluan ezarritako debekurik ez izatea.
  • Entitate eskatzaileak Eibarko JEZn alta emanda egon behar du.
  • Zergak jarduera ekonomikoen gaineko zergaren barruko talde hauetako batean egoteagatik ordaintzen dituzten enpresak izan behar dute:

Lehen Atala

  • 1.saila: Energia eta ura
  • 2. saila: Mineral ez-energetikoen eta produktu deribatuen erauzketa eta eraldaketa. Industria kimikoa
  • 3.saila: Metal eraldatze-industriak. Prezisio mekanika
  • 4. saila: Bestelako manufaktura-industriak. Talde hauek:
    • 453: Mota guztietako jantziak seriean egitea
    • 46: Zur-industria, Kortxoa eta egurrezko altzariak
    • 473: Papera eta kartoia eraldatzea
    • 474: Arte grafikoak (inprimaketa grafikoa)
    • 48: Kautxoa eta plastikoa eraldatzeko industria

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: 2020ko azaroaren 15eko "Alta emanda dauden langileen batez besteko lantaldearen txostena", erreferentziatzat hartuta, zenbateko hauek emango dira:

  • 20 langile baino gutxiagoko batez besteko plantilla izan duten enpresen kasuan, 5.000 eurokoa izango da dirulaguntza.
  • 20 eta 50 langile bitarteko batez besteko plantilla izan duten enpresen kasuan, 10.000 eurokoa izango da dirulaguntza.
  • 50 langile baino gehiagoko batez besteko plantilla izan duten enpresen kasuan, 15.000 eurokoa izango da dirulaguntza.

 

Eskaera egiteko epea: Dirulaguntzak eskuratzeko eskaerak aurkezteko epea -deia egiten duen organoari zuzenduak eta onuradunak edo haren ordezkari legez diharduenak izenpetuta, eskaerari erantsitako dokumentazioarekin batera- 2020ko azaroaren 16an hasi eta 2020ko azaroaren 30ean bukatuko da.

Enpresa bakoitzeko eskaera bat bakarrik aurkeztu ahalko da.

Tramitazio kanalak: 

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin. Tramitea elektronikoki egiteko aukera 2020ko azaroaren 16an aktibatuko da.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Elektronikoki bete behar den inprimakiari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:

  • Eskaera egiten duenaren nortasun juridikoa egiaztatzeko dokumentuak:
    • Norbanakoek: NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat.
    • Pertsona juridikoek: eskritura eta erakundearen edo entitatearen eraketa jasotzen duen dokumentua eta Estatutuak, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistroan behar bezala inskribatuak.
    • Sozietate zibilek: sozietate zibilaren eraketa-kontratua, IFZ eta sozietate zibila osatu duten pertsona guztien NANa edo horren balio bereko dokumentua.
    • Ondasun erkidegoek: ondasun-erkidegoa eratzeko kontratua eta hura osatzen duten pertsona guztien IFZ edo agiri baliokidea.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko dokumentua eta ordezkaritzaren egiaztapena agiri bidez. Egiaztapen hori zuzenbidean bidezkoa den edozein modutan egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...).
  • Frogagiria, eskatzaileak duen banku-kontuaren titularitatearena; eskaera egin duenaren identitatearekin bat etorri behar dena. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: Laburpen bankarioa; aurrezki-libreta; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo “Titularra-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
  • "Alta emanda dauden langileen batez besteko plantillaren txostena", 2020ko martxoaren 13koa, Gizarte Segurantzak emana.
  • "Alta emanda dauden langileen batez besteko lantaldearen txostena", 2020ko azaroaren 15ekoa, Gizarte Segurantzak emana.
  • Enpresa eskatzailea zerga-betebeharretan egunean dagoela esaten duen ziurtagiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.
  • Dirulaguntzearen xede den jarduerarako beste dirulaguntzaren bat eskatu edo eskuratu baldin bada, beste dirulaguntza horiei buruzko erantzukizuneko adierazpena.

 

Udalak ofizioz egiaztatuko du entitate onuraduna Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean dagoela, Eibarko JEZn alta emanda dagoela eta deialdian adierazitako jarduera ekonomikoen gaineko zergaren barruko taldeetako batean egoteagatik zergak ordaintzen dituela.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/528282

Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa eta justifikazioa edo zuriketa: Dokumentazioa, deialdian aurreikusitako moduan eta bertan adierazitako baldintzetan aurkeztea ezinbesteko baldintza izango da onuradunaren aldeko betebeharra aitortu eta dirulaguntza ordaindu ahal izateko.

Dirulaguntza ordainketa bakarren gauzatuko da, dirulaguntza emateko ebazpena onartu ondoren.

 

Deskargatu dokumentuak
Oinarriak-deialdia 2020: Eibarko industria-enpresetan enplegua mantentzeko dirulaguntza, COVID-19  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 199 KB)
Titular-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 64 KB)
Nabigazioa