Berdintasunerako programa espezifikoak aurrera eramateko Eibarko Emakumearen Mahaian parte hartzen duten elkarteentzako dirulaguntzak (2025)
Deskribapena: Eibarko Emakumearen Mahaian parte hartzen duten eta genero-berdintasuna sustatzen duten elkarteei, Eibarren berdintasun-programa espezifikoak garatzeko dirulaguntzen eskaera egitea.
Hartzailea: Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluan ezartzen diren debeku horietako baten ere sartuta ez dauden diru-irabazi asmo bariko elkarteak, Eibarko udalerrian emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko jarduerak garatzen eta/edo laguntzen dituztela frogatzen badute eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:
- Eibarko Emakumearen Mahaian parte hartzea.
- Berdintasunerako Udal Unitateak eta/edo Andretxeak bultzatzen dituzten jardueretan laguntzea eta/edo parte hartzea.
Eskaera egiteko epea: 2025eko irailaren 29tik urriaren 29ra (biak barne).
Dirulaguntzaren zenbatekoa: Proiektu bakoitzari eman dakiokeen dirulaguntzaren zenbatekoa ez da izango 3.000 eurotik gorakoa. Elkarte bakoitzari proiektu bat bakarrik lagunduko zaio diruz.
Tramitazio kanalak:
- Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikokki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta ondorengo dokumentazioa erantsi:
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Elektronikoki bete behar den formularioari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:
a) Eskaera egiten duen elkartearen IFZ.
b) Elkartearen Estatutuak, eta elkartea Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan inskribatuta dagoela dioen egiaztagiria.
c) Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumentua, eta ordezkaritzaren egiaztapena, dokumentu bidez. Egiaztapena zuzenbidean bidezkoa den edozein bide erabiliz egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.
d) Banku-kontuaren titularra eskaera egiten duena dela frogatzen duen agiria; eskaera egin duen elkarteak eta agirikoak bat etorri behar dute. Honako dokumentu hauetatik edozeinek balio du: bankuko laburpena; aurrezki-libreta; banketxeak egindako ziurtagiria edo “Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
e) Jarduera-proiektua, dirulaguntzaren xede dena.
f) Dirulaguntzaren eskaeraren xede den jarduerarako beste dirulaguntzarik eskatu edo lortu bada, beste erakunde edo instituzio batzuetan jarduera berbererako egindako dirulaguntza eskabideen zerrenda, edo, hala balegoke, jasotako dirulaguntzena, bakoitzaren zenbatekoa eta helburua zehaztuta; horrela, ez da bikoiztasunik gertatuko dirulaguntzak ematean eta baliabideen esleipena modurik egokienean izatea ahalbidetuko da.
g) Zergak Gipuzkoa, Bizkaia edo Araba ez den beste lurralde batean ordaintzen badira, eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.
a), b) eta c) dokumentuen kasuan deklarazio bat egin daiteke dirulaguntzaren formularioan, dokumentu horiek aldaketarik ez dutela jasan eta Udalak lehendik badituela adierazten.
Sail arduraduna: Eibarko udaleko Gizartekintza.
Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.
Ebazteko gehieneko epea: dagokion deialdiaren laburpena GAOn argitara eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, sei hilekoa izango da gehienez.
Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa:
https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatorias?tipoAdmon=L&organos=2043
Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa: Dirulaguntzaren ordainketa jarduera edo ekitaldia burutu aurretik egingo da. Jarduera egiteko edo funtsak erabiltzeko epea 2025eko abenduaren 31n amaituko da.
Elkarte onuradunak dirulaguntzaren helburua bete duela justifikatzeko eta jasotako dirua zertan erabili den justifikatzeko duen epea 2026ko urtarrilaren 30ean amaituko da.
Azken justifikazioa JUSTIFIKAZIO KONTUA modalitatearen bidez egingo da, eta elektronikoki aurkeztuko da DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA prozeduraren bidez.
Hauxe da elektronikoki aurkeztu behar den dokumentazioa, azken justifikazioa egiteko:
- Jarduketa-txostena, behar bezala beteta; dirulaguntza jasotzeko ezarritako baldintzak bete egiten direla justifikatu behar da bertan, egindako jarduerak adierazi, lortutako emaitzak azaldu, izandako gastuak eta diru-sarrerak jaso…
- Diruz lagundutako jarduera horretan udalak emandako laguntzari eman zaion zabalkundea egiaztatzeko dokumentazioa (kartelak, eskupaperak, egunkarietako errekorteak, propaganda...)
- Justifikatzeko balio duten fakturak edo horien ordezkoak, ordainagiriak, baita nominak, zergak zein Gizarte Segurantzako kuotak eta trafiko juridikoan edo administrazioan pareko froga balioa duten eta egindako gastua erakusten duten gainerako agiriak ere ordainketa-egiaztagiriekin batera, betiere modu korrelatiboan ordenatuta “Jarduketa-memoria” sartzen den GASTUEN ETA SARREREN ZERRENDA horretan emandako ordena-zenbakiaren arabera.
- Entitatearen pertsonal-gastuak justifikatzeko, honako hauek aurkeztu beharko dira:
- Zuzeneko langileen nominak, ordainketa-egiaztagiriekin batera.
- Langileen Zerrenda Nominala.
- Erantzukizunpeko adierazpena, pertsona bakoitzaren dedikazio-ordu errealekin eta egindako zeregin nagusien zerrendarekin. Aurkeztutako justifikazioa ez baletor bat aurretiazko memorian jasotako hasierako aurreikuspenarekin, alde hori eragin duten arrazoiak justifikatu beharko dira.
- Zergak Gipuzkoa, Bizkaia edo Araba ez den beste lurralde batean ordaintzen badira, eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa. Lantaldeen kasuan, partaide guztiena.
Deskargatu dokumentuak |
---|
Dirulaguntzaren deialdia 2025: berdintasunaren aldeko programak Ikusi | Jaitsi (477.2 KB) |
Titular-kontua Ikusi | Jaitsi (67.2 KB) |
Jarduera-proiektua (word formatuan) Jaitsi (27.2 KB) |
Jarduera-proiektua (formatu irekian) Jaitsi (21.1 KB) |
Jarduketa-txostena (word formatuan) Jaitsi (29.7 KB) |
Jarduketa-txostena (formatu irekian) Jaitsi (41.5 KB) |
Egin tramitea internet bidez |
---|
Hasi tramitea Egin tramitea online |