Eibarko Udala

Baliabide ekonomiko gutxiko langabeei eta pentsiodunei zuzendutako dirulaguntzak (2022)

Deskribapena: Baliabide ekonomiko gutxiko langabeei eta pentsiodunei zuzendutako dirulaguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluan ezartzen diren debeku horietako baten ere sartuta ez dauden pertsonak eta baldintza hauek betetzen dituztenak:

Pentsiodunak eta langabeak:

  • 2022ko urtarrilaren 31n kotizaziopeko edo kotizazio gabeko pentsio bateko pentsioduna izatea edo langabezian egotea.
  • 2022ko urtarrilaren 31n Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren edota Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren edota Gizarte Larrialdietarako Laguntzen titularra izatea.
  • Gutxienez 2022ko urtarrilaren 1etik Eibarren erroldatuta egotea.

 

Elikagai-bankuaren programan sartutako pertsonak:

  • 2022ko urtarrilaren 31an elikagai-bankuaren programan sartuta egotea.
  • Gutxienez 2022ko urtarrilaren 1etik Eibarren erroldatuta egotea.

 

Eskaera egiteko epea: 2022ko irailaren 12tik 30era (biak barne).

Dirulaguntzaren zenbatekoa: 200 €.

Tramitazio kanalak: 

  • Presentziala: Eskaerak PEGORAra sartzeko atearen ondoan dagoen postontzian utzi beharko dira (autozerbitzuko makina dagoen tokian).  Postontzia asteko egun guztietan eskuragarri egongo da (igande eta jaiegunetan barne), 07:30etik 21:30era.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Baliabide ekonomiko gutxiko langabeei eta pentsiodunei eta elikagai-bankuaren programan sartutako zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko orria behar bezala beteta.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANaren edo balio bereko beste dokumenturen baten kopia eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.
  • Banku-kontuaren titularitatearen frogagiria, eskaera egin duen pertsonaren identitatearekin (DSBEaren, BGDren edo GLLen titularra edo elikagai-bankuaren programan sartutako pertsona) bat etorri behar dena. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: laburpen bankarioaren fotokopia; aurrezki-libretaren fotokopia; banketxeak luzatutako ziurtagiria; edo dirulaguntzarako eskaeran banketxeak emandako zigilua.
  • 2022ko urtarrilaren 31n Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren titularra izanez gero, Gizarte Segurantzak luzatutako egiaztagiria, hori horrela dela esaten.
  • Dirulaguntzaren eskaeraren xede den jarduerarako beste dirulaguntzarik eskatu edo lortu bada, beste erakunde edo instituzio batzuetan jarduera berbererako egindako dirulaguntza eskabideen zerrenda, edo, hala balegoke, jasotako dirulaguntzena, bakoitzaren zenbatekoa eta helburua zehaztuta.

 

Prozedura hau tramitatzeko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko, bai eskaera egiterako unean, bai hurrengo berrikuspenetan, Eibarko Udalak honako informazio hau kontsultatuko du, bitarteko telematikoen bidez:

  • Udalarekiko ordainketan egunean egotea.
  • Legezko ordezkapenen kasuan, ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egotea.
  • Gutxienez 2022ko urtarrilaren 1etik Eibarren erroldatuta egotea.
  • Hala badagokio, Gizarte Larrialdietarako Laguntzen titularra izatea 2022ko urtarrilaren 31n.
  • Hala badagokio, Elikagaien Bankuaren programan sartuta egotea 2022ko urtarrilaren 31n.
  • Hala badagokio, Diru-sarrerak bermatzeko errenta baten titularra izatea 2022ko urtarrilaren 31n (LANBIDE).
  • Hala badagokio, 2022ko urtarrilaren 31n langabezian egotea (LANBIDE).
  • Hala badagokio, 2022ko urtarrilaren 31n pentsioduna izatea (Gizarte Segurantza).
  • Hala badagokio, 2022ko urtarrilaren 31n kotizatu gabekoen pentsioa jasotzen egotea (Gipuzkoako Foru Aldundia).

Datu/dokumentu horiek bitarteko telematikoen bidez kontsultatzeari aurka eginez gero, dirulaguntzaren eskaeran adierazi beharko da inguruabar hori, bai eta aurka egiteko arrazoiak ere, eta dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Gizartekintza.

Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, sei hilabetekoa izango da.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/638065

Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa: Dirulaguntza hauek hartzailearen egoera jakin bat aintzat hartuta ematen dira, beraz, dirulaguntza eman aurretik –zuzenbidean onargarria den edozein frogabide erabiliz- hartzailea egoera horretan aurkitzen dela frogatu beharko da, besterik gabe, eta ez da bestelako justifikaziorik eskatuko; hala ere, egoera hori egiaztatzeko kontrolak ezar daitezke.

Dirulaguntzaren ordainketa, eskumena duen organoak dirulaguntza emateko proposamena onartu ondoren egingo da.

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2022: baliabide ekonomiko gutxiko langabeei eta pentsiodunei zuzendutako dirulaguntzak  
Ikusi | Jaitsi (241.6 KB)
Baliabide ekonomiko gutxiko langabeei eta pentsiodunei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko orria  
Ikusi | Jaitsi (107.9 KB)