50 langile edo gutxiago izanik Eibarren finkatuta dauden enpresek lehiakorragoak izateko azterlanak eta ekintzak egiteko diru-laguntzak- Erronka teknologikoak (2018)

Deskribapena: 50 langile edo gutxiago izanik Eibarren finkatuta dauden enpresek lehiakorragoak izateko azterlanak eta ekintzak egiteko diru-laguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: Diru-laguntzen Lege Orokorraren 13.2 artikuluak aipatzen duen debeku bat bera ere ez duten pertsona fisiko eta juridikoek eta ondasun-erkidegoek, ondorengo baldintzak betetzen badituzte:

  • Lantokiren bat izatea Eibarren. Nazioartekotzerako jardueretara bideratutako diru-laguntzen kasuan, pertsona onuradunaren egoitza fiskala Eibarren egon beharko da, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 48.2 artikuluaren definizioarekin bat etorriz.
  • Azken 6 hilean plantillan 50 langile edo gutxiago eduki izana.
  • Zergak deialdian adierazitako jarduera ekonomikoen gaineko zergaren barruko talde batean egoteagatik ordaintzea.

 

Eskaera egiteko epea: 2018ko ekainaren 7tik azaroaren 16ra (biak barne).

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Diru-laguntzaren zenbatekoa:

  • Azken 6 hilabeteetan 12 langile baino gutxiagoko batez besteko plantilla izan duten enpresen kasuan, gehienez 4.250 eurokoa izango diru-laguntza.
  • Azken 6 hilabeteetan 12 eta 25 langile bitarteko batez besteko plantilla izan duten enpresen kasuan, gehienez 4.000 eurokoa izango diru-laguntza.
  • Azken 6 hilabeteetan 25 langile baino gehiagoko batez besteko plantilla izan duten enpresen kasuan, gehienez 3.750 eurokoa izango diru-laguntza.
  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren 3. atalean sartutako enpresen kasuan, 300 euroan handituko da diru-laguntza.
  • Hainbat enpresen arteko proiektu komunen kasuan, % 25 handituko da enpresa bakoitzaren diru-laguntza.
  • Diru-laguntza, printzipioz, aurreko puntuetan jasotako arauen aplikazioaren bidez kalkulatuta dago, eta haren azken zenbatekoak ezingo ditu gainditu, inola ere, deialdi honen laugarren klausulan jasotako gehieneko portzentaje finantzagarriak.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Legezko ordezkapenaren kasuan, ordezkariaren NAN edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Frogagiria, eskatzaileak duen banku-kontuaren titularitatearena; eskaera egin duenaren identitatearekin bat etorri behar dena. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: Laburpen bankarioaren fotokopia; aurrezki-libretaren fotokopia; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo “Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiriak, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak eta eskumena duen Ogasunak eginak.
  • Ekonomia-Jardueren Gaineko Zergaren egiaztagiria (altaren dokumentua, ordaindutako azken ordainagiriaren fotokopia, etb.).
  • Eskaera egin aurreko azken sei hilabeteei dagokien “Alta hartutako langileen batez besteko plantillaren txostena”, Gizarte Segurantzak egina.
  • Azalpen-memoria bat erakutsiko duena proiektuaren diseinu globala (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronogramak, emaitzaren adierazleak) eta argi adieraziko duena garatu beharreko proiektuaren egoera, honako atal hauek izanik:
    • Proiektuaren izenburua.
    • Proiektuaren azalpen laburra.
    • Eskatzailearen eta harremanetarako pertsonaren identifikazio-datuak.
    • Proiektuaren aurrekariak eta justifikazioa.
    • Proiektuaren helburuak.
    • Proiektuaren fase nagusien azalpen laburra eta proiektuaren garapena.
    • Lanaren kronograma.
    • Lantaldearen azalpena (barru+kanpokoa): profilen egokitzapena proiektuaren beharren arabera.
    • Proiektuaren bideragarritasuna eta eraginkortasuna.
    • Espero diren emaitzak.
    • Jarraipena, kontrol-adierazleak: entregatu beharrekoak, bilerak, etab.
    • Proiektuaren aurrekontua.
  • Diru-laguntzaren xede den jarduerarako beste diru-laguntzaren bat eskatu edo eskuratu baldin bada, beste diru-laguntza horiei buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza.

Ebazpen organoa: Tokiko Gobernu Batzarra.

Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, sei hilabetekoa izango da.

Diru-Laguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/400993

Udalak emandako diru-laguntzaren justifikazioa edo zuriketa:

  • Lehiakortasunaren hobekuntzarako azterlanak eta ekintzak egiteko epea egun honetan amaituko da: 2018ko abenduaren 28a.
  • Diru-laguntza emateko helburua bete duela zuritzeko onuradunak duen epea egun honetan amaituko da: 2019ko martxoaren 1a.


Justifikatzeko modua KONTU GARBIKETA delakoaren bidez egingo da eta horretarako ondoko dokumentu hauek aurkeztu beharko dira PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa:

  • 50 langile edo gutxiago izanik Eibarren finkatuta dauden enpresek lehiakorragoak izateko azterlanak eta ekintzak egiteko diru-laguntzaren justifikazioa behar bezala beteta.
  • Emaitzen azken txostena: enpresak egindako benetako lanari buruzko memoria teknikoa. Dokumentu horrek hornitzaileei kontratatutako zerbitzuak egin direla eta ezarri direla erakusteko adinako ebidentziak jaso beharko ditu (gastu eta inbertsioen zerrenda, hobekuntza enpresaren posizionamenduan, salmentetan eta plantillan eragina izan duten ekintzen kronograma, etab.). Txosten horrek etorkizunean proiektuak izan dezakeen garapena jaso beharko du: garapen berrietarako aukera, espero diren inbertsioen zerrenda, aurreikusitako emaitzak, etab.
  • Gastu eta diru-sarreren zerrenda.
  • Egindako gastua egiaztatuko duten justifikaziozko dokumentuak (fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio baliokidea edo eraginkortasun administratiboa duten agiriak), betiere modu korrelatiboan ordenatuta GASTUEN ETA DIRU-SARREREN ZERRENDA horretan emandako ordena-zenbakiaren arabera.
  • Diru-laguntzaren eskaeraren xede den jarduerarako beste diru-laguntzarik eskatu edo lortu bada, beste erakunde edo instituzio batzuetan jarduera berbererako egindako diru-laguntza eskabideen zerrenda, edo, hala balegoke, jasotako diru-laguntzena, bakoitzaren zenbatekoa eta helburua zehaztuta; horrela, ez da bikoiztasunik gertatuko diru-laguntzak ematean eta baliabideen esleipena modurik egokienean izatea ahalbidetuko da.

 

Oharrak:

  • Enpresa bat baino gehiagoren baterako proiekturik egonez gero, enpresa bakoitzak eskaera bat egin beharko du eta bertan adierazi zein beste enpresa edo enpresekin aurkezten duen baterako proiektua.
  • Enpresa bakoitzeko eskaera bat bakarrik aurkeztu ahalko da.

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2018: 50 langile edo gutxiago izanik Eibarren finkatuta dauden enpresek lehiakorragoak izateko azterlanak eta ekintzak egiteko diru-laguntzak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 248 KB)
50 langile edo gutxiago izanik Eibarren finkatuta dauden enpresek lehiakorragoak izateko azterlanak eta ekintzak egiteko diru-laguntzak eskatzeko orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 161 KB)
Titular-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 63 KB)
50 langile edo gutxiago izanik Eibarren finkatuta dauden enpresek lehiakorragoak izateko azterlanak eta ekintzak egiteko diru-laguntzaren justifikazioa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 142 KB)
Gastu eta diru-sarreren zerrenda (word formatuan)  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 17 KB)
Gastu eta diru-sarreren zerrenda (formatu irekian)  
Ikusi | Deskargatu ( ODT, 15 KB)
Nabigazioa