Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2021., 2022. eta 2023. urteetan gazteen emantzipazioa errazteko xedez, alokairuko etxebizitzak merkatuan jartzeko dirulaguntzak

Deskribapena: Gazteen emantzipazioa errazteko xedez, alokairuko etxebizitzak merkatuan jartzeko dirulaguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: Dirulaguntza hauek eskuratzeko honako baldintza hauek bete beharko dira:

a) Alokatutako etxebizitzan bizi diren elkarbizitza-unitateko kide guztiek 18 eta 35 urte bitartekoak izan behar dute, menpeko adingabeak izan ezik.

b) Elkarbizitza-unitateko kide bakar batek ere ez du izan behar, ez bere jabetzako etxebizitzarik, ez azalera-eskubiderik edo gozamen-eskubiderik.

Baldintza horretatik salbuesten dira:

  • Eskubide horien titulartasuneko partaidetza % 50ekoa edo txikiagoa dutenak.
  • Etxebizitza baten jabe diren eta % 50etik gorako titulartasuna duten pertsonak, baldin eta epaile baten erabakiz etxebizitza bikoteko beste kideari esleitu bazaio familia-egoitza, banaketa, izatezko bikotea desegitearen edo dibortzio baten ondorioz; edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak segurtasun-arrazoiak tarteko beren etxebizitza laga behar izan badute.
  • Etxebizitzen jabe izan arren, jabetza soila dutenak, etxebizitzaren erabilera edo/eta gozamena beste bati dagokiolako.

 

c) Bizikidetza-unitatea osatzen duten kideetako bat, gutxienez, Eibarren erroldatuta egotea, gutxienez 2 urtez, etenik gabe, dagokion deialdia argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

d) Elkarbizitza-unitatea osatzen duten pertsona guztiak dirulaguntzaren xede den etxebizitzan erroldatuta egotea.

e) Elkarbizitza-unitatearen diru-sarrerak honako kopuruak baino txikiagoak behar dute izan:

  • 25.000,00 euro gordin urteko (kide bakar batek osatutako bizikidetza-unitateen kasuan)
  • 39.000,00 euro gordin urteko (kide bik edo gehiagok osatutako bizikidetza-unitateen kasuan).

Banandutako edo dibortziatutako pertsonen kasuan, diru-sarreren guztirako zenbatekoa kalkulatzean kendu beharrekoak izango dira umeentzako mantendu-pentsioari eta hileroko hipoteka kuotei dagozkien zenbatekoa.

f) Eskatzaileek EZ betetzea Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak alokairurako laguntzak jasotzeko eskubidea ematen duten baldintzak, ez Gaztelagun Programako laguntzak, ez etxebizitzarako eskubide subjektiboaren aitorpena (Etxebizitzari buruzko 3/2015 Legearen 4. Xedapen Iragankorra), ez beste batzuk.

Gaztelagun baldintzak 2022ko maiatzetik aurrera: banaka eskatuz gero, urtean 24.500 eurotik beherako diru-sarrerak. Familia-unitate gisa eskatzen baduzu, 30.000 eurotik beherako diru-sarrerak urtean.

g) Elkarbizitza-unitateko inork ez du izan behar bigarren mailako odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko loturarik errentatzailearekin.

h) Elkarbizitza-unitateko kide guztiek izena emana izan behar dute, edo, izena emateko eskaera egina izan behar dute, Etxebide alokairua eskatzeko erregistro ofizialean.

i) Elkarbizitza-unitateko kideetako inork ez du jasoko etxebizitzarako dirulaguntza osagarria, etxebizitzarako eskubide subjektiboa, Gaztelagun dirulaguntzak ezta antzeko beste dirulaguntzarik.

j) Alokairu-kontratuak elkarbizitzako-unitateko kide guztien izenean egon behar du, haiek familia-unitatea osatzen ez badute; eta alokairuaren ordainketa banku-transferentzia bidez egitea.

Oinarri hauen ondorioetarako, elkarbizitza-unitatetzat hartuko da hura alokatzeko dirulaguntza eskatu den etxebizitzan bizi diren pertsonen multzoa.

Baztertzeak: ezin izango da dirulaguntza eman honako egoera hauetakoren bat gertatzen denean:

  • Alokairu-kontratua 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagokoa izatea.
  • Alokatutako etxebizitza sustapen publikoko babes ofizialekoa izatea, edo etxebizitza hutsak mobilizatzeko programaren (Bizigune), edo merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritza-programaren menpe egotea, ASAP (alokairu segurua, arrazoizko prezioa) edo antzekoak.
  • Alokairuagatiko errenta hilean 650 euro baino handiagoa izatea.
  • Alokairu-kontratua urtebetetik beherakoa izatea.

 

Etxebizitza bakoitzeko eskabide bakarra onartuko da.

Gerora sortutako arrazoiak direla-eta betetzen ez badira dirulaguntzarako baldintzak, onuradunek horren berri eman behar diote Udalari; egoera horrek dirulaguntza ematea kentzea ekarriko du, eta onuradunek itzuli beharko dituzte ez-betetzea hasi zenetik jasotako zenbatekoak.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Dirulaguntzaren zenbatekoa tarte-sistema baten bidez ezartzen da, eskatzaileek justifikatzen dituzten urteko sarreren arabera; tarte bakoitzari portzentaje bat esleitu zaio.

  • 18.000,00 € eta 21.000,00 € arteko urteko diru-sarrera gordinak: errentaren % 40.
  • 21.000,01 € eta 25.000,00 € arteko urteko diru-sarrera gordinak: errentaren % 30.
  • 25.000,01 € eta 39.000,00 € arteko urteko diru-sarrera gordinak: errentaren % 20.

 

Pertsona edo bizikidetza-unitate onuradun bakoitzari emandako laguntzaren zenbatekoak ezin izango du hilean 250 euroko gehieneko muga gainditu.

 

Eskaera egiteko epea: 2021eko uztailaren 12tik 2023ko azaroaren 16ra (biak barne).

Tramitazio kanalak: 

  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegora) Untzaga plaza 1. Beheko solairua.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak adierazitako Administrazio Publikoetako erregistroetan. Postetxeko bulegoetan aurkezten diren eskabideak Eibarko Udalari zuzenduko zaizkio, kartazal irekian, postetxeko funtzionarioak data eta zigilua jar diezaion, eskabidea aurkezteko epearen barruan egin direla egiaztatu aurretik. Horixe da modu bakarra eskabideak postetxearen bulegoan entregatu diren egun berberean Udal Erregistroan sartu direla erakusteko.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Dirulaguntza lortzeko eskabideak, honako dokumentazioa hau izan behar du:

1)    Gazteak emantzipatzea erraztu dadin etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzen eskabidea behar bezala beteta.

2)    Banku-kontuaren titulartasuna frogatzen duen agiria; eskatzaileak izan behar du kontuaren titularra. Agiri hauetako edozeinek balio du horretarako: Laburpen bankarioa; aurrezki-libreta; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo “Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.

3)    Jabetza-Erregistroaren indizeen zerbitzuak emandako ziurtagiria, zeinak egiaztatu behar baitu elkarbizitza-unitateko kide guztiek betetzen dutela honako baldintza hau: eduki ez izana ez beren jabetzako etxebizitzarik, ez azalera-eskubiderik.

4)    Zerga-betebeharretan egunean daudela esaten duen ziurtagiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa; elkarbizitza-unitateko kide guztiena.

5)    Etxebizitzaren alokatze-kontratua.

6)    Etxebizitzaren alokatze-kontratuan titular bat baino gehiago badago, alokatze-kontratuko titularren baimena behar bezala beteta.

7)    2021. urtean alokairuak ordaindu badira, urte horretan ordaindutako alokairuaren hileko-kuotak errentatzailearen banku-kontuan sartu izanaren egiaztagiriak.

8)    Errenta-aitorpena egin badute, 18 urtetik gora duten elkarbizitza-unitateko kide guztien errenta-aitorpena, iragandako azken zerga-ekitaldiari dagokiona (eskabidea aurkezten den unea erreferentzia hartuta).

9)    Errenta-aitorpena egin ez badute, hura egitetik salbuetsita egotearen ziurtagiria eta iragandako azken zerga-ekitaldiari dagozkion diru-sarrerak frogatzen duen dokumentazioa (eskabidea aurkezten den unea erreferentzia hartuta). Diru-sarrerarik izan ezean, horrela delako adierazpena.

10) Etxebizitzaren baten jabea izanez gero, edo etxebizitzaren baten titulartasunean partaidetzarik izanez gero, deialdian jasotako salbuespenen bat egiaztatzen duen dokumentazioa.

11) Bananduta edo dibortziatuta egonez gero, deialdian jasotako kasuren bat egiaztatzen duen dokumentazioa (banantze-epaia, dibortzio-epaia, hitzarmen arauemailea, gurasoen eta seme-alaben arteko harremana egiaztatzen duen dokumentu legeztatua, konpentsazio-pentsioa edo mantenu-pentsioa...).

12) Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko agiria eta ordezkaritzaren dokumentazio-egiaztapena.

 

Honako dokumentazioa ere aurkeztu behar da; baina, elkarbizitza-unitateko kideek “Gazteak emantzipatzea erraztu dadin etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak: baimenak eta aitorpenak” dokumentuan Eibarko Udalari zuzenean eskuratzeko baimena ematen badiote, hura aurkeztetik salbuetsita egongo dira:

 

13) 18 urtetik gorako elkarbizitza-unitateko kide guztiak Etxebide etxebizitza eskatzeko erregistro ofizialean alokairu-eskatzaile inskribatu izana edo inskribatzea eskatu izana egiaztatzen duen dokumentua.

14) Ez etxebizitzarako prestazio osagarririk ez antzeko dirulaguntzarik jasotzen ez dutela egiaztatzen duen LANBIDEren egiaztagiria, 18 urtetik gorako elkarbizitza-unitateko kide guztiena.

15) GAZTELAGUN dirulaguntzarik jasotzen ez dutela egiaztatzen duen egiaztagiria, 18 urtetik gorako elkarbizitza-unitateko kide guztiena.

 

OHARRA: Udalak ofizioz egiaztatuko du elkarbizitza-unitateko kide guztiak egunean daudela Gizarte Segurantzako betebeharretan.

Ez da beharrezkoa izango beste administrazio-espediente batzuetan aurkeztu delako Udalaren esku dagoen dokumentazioa aurkeztea.

Zehazki, aurreko deialdietan etxebizitza alokatzeko dirulaguntzen onuradun izan direnek ez dituzte aurkeztu beharko 2., 5., 6. eta 10. agiriak, aldaketarik izan ez badute.

OHARRA: Udalak ofizioz egiaztatuko du elkarte onuraduna egunean dagoela Gizarte Segurantzako betebeharretan. 

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Hirigintza saila.

Ebazpen organoa: Eibarko Udaleko Alkatea.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa:   https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/572614

Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa eta justifikazioa edo zuriketa:

2021 EKITALDIKO ORDAINKETAK: 2021ean ordaindutako errentei dagozkien ordainketak dirulaguntza emateko ebazpenarekin batera ordainduko dira. Horretarako, eskabidearekin batera aurkeztu beharko dira dagoeneko ordainduta dauden alokairu edo errenten egiaztagiriak.

AURREORDAINKETAK: Dirulaguntza aurretiaz ordainduko da lauhilekoka, urtean hiru alditan:

  • Lehenengo lauhilekoa urtarrilaren 31 baino lehen ordainduko da.
  • Bigarren lauhilekoa maiatzaren 30a baino lehen ordainduko da.
  • Hirugarren lauhilekoa irailaren 30a baino lehen ordainduko da.

 

Aurreordainketak egiteko, errentariak honako dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:

  • Azken lauhilekoari dagozkion errentaren zenbatekoa errentatzailearen banku-kontuan sartu izanaren egiaztagiriak (ez da onartuko eskudirutan egindako ordainketarik).

 

Dokumentazio hori honela aurkeztu ahal izango da:

  • Presentzialki, PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa, (Udaletxea, beheko solairua, Untzaga plaza 1).
  • Elektronikoki, udal webguneko DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitea erabiliz. Tramitea elektronikoki egiteko ziurtagiri digital bat (B@K-Q, NAN elektronikoa, IZENPE txartela, etab.) edukitzea beharrezkoa da. Tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak adierazitako Administrazio Publikoetako erregistroetan. Postetxeko bulegoetan aurkezten diren eskabideak Eibarko Udalari zuzenduko zaizkio, kartazal irekian, postetxeko funtzionarioak data eta zigilua jar diezaion, eskabidea aurkezteko epearen barruan egin direla egiaztatu aurretik. Horixe da modu bakarra eskabideak postetxearen bulegoan entregatu diren egun berberean Udal Erregistroan sartu direla erakusteko.

 

Honako epe hauek egongo dira dokumentu horiek aurkezteko:

  • Lehen lauhilekoko errenten ordainagiriak: apirilaren 15a arte, edo hurrengo lanegunera arte.
  • Bigarren lauhilekoko errenten ordainagiriak: abuztuaren 14a arte, edo hurrengo lanegunera arte.
  • Hirugarren lauhilekoko errenten ordainagiriak: abenduaren 15a arte, edo hurrengo lanegunera arte.

 

Baldintza hori ez betetzea dirulaguntza kentzeko arrazoi izango da, eta onuradunak jasotako zenbatekoak itzuli beharko ditu.

 

Azken justifikazioa:

Dirulaguntza eman zitzaioneko helburua bete izana eta jasotako funtsak erabili izana justifikatzeko onuradunak duen ohiko epea 2024ko urtarrilaren 31n amaituko da, baldin eta alokairu-kontratua 2023ko abenduaren 31 baino lehen deuseztatu ez bada; hala izanez gero, justifikazioa hilabeteko epean egin behar da gehienez ere, alokairu-kontratua deuseztatu den unetik zenbatzen hasita.

Azken justifikazioan honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:

  • Azken lauhilekoari dagozkion errentaren zenbatekoa errentatzailearen banku-kontuan sartu izanaren egiaztagiriak (ez da onartuko eskudirutan egindako ordainketarik).
  • Zerga-betebeharretan egunean daudela esaten duen ziurtagiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa; elkarbizitza-unitateko kide guztiena.

 

OHARRA: Udalak ofizioz egiaztatuko du elkarbizitza-unitateko kide guztiak egunean daudela Gizarte Segurantzako betebeharretan.

Dokumentazio hori honela aurkeztu ahal izango da:

  • Presentzialki, PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa, (Udaletxea, beheko solairua, Untzaga plaza 1).
  • Elektronikoki, udal webguneko DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitea erabiliz. Tramitea elektronikoki egiteko ziurtagiri digital bat (B@K-Q, NAN elektronikoa, IZENPE txartela, etab.) edukitzea beharrezkoa da. Tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala.
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak adierazitako Administrazio Publikoetako erregistroetan. Postetxeko bulegoetan aurkezten diren eskabideak Eibarko Udalari zuzenduko zaizkio, kartazal irekian, postetxeko funtzionarioak data eta zigilua jar diezaion, eskabidea aurkezteko epearen barruan egin direla egiaztatu aurretik. Horixe da modu bakarra eskabideak postetxearen bulegoan entregatu diren egun berberean Udal Erregistroan sartu direla erakusteko.

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2021, 2022 eta 2023: Gazteen emantzipazioa errazteko xedez, alokairuko etxebizitzak merkatuan jartzeko dirulaguntzak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 396 KB)
Gazteak emantzipatzea erraztu dadin etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzen eskabidea  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 191 KB)
Titularra-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 70 KB)
Gazteak emantzipatzea erraztu dadin etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak: baimenak eta aitorpenak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 63 KB)
Alokatze-kontratuko titularren baimena  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 84 KB)
Nabigazioa