Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

“UMEAK ESKOLARA” programari dagozkion dirulaguntzak (2023)

Deskribapena: “Umeak eskolara” programari dagokion dirulaguntzaren eskaera egitea.

Hartzailea: Dirulaguntza hauek jaso ditzaketen pertsona fisikoak ondoko hauek dira baldin eta DLOren 13 artikuluan ezartzen diren debeku horietako baten ere sartuta ez badaude:

  • 2008ko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartean jaiotako umearen aita, ama, tutorea edo familia-harrerako pertsona edo familia izatea (harrera-zentroak kanpo).
  • Umeak Eibarren erroldatuta egon beharko du etenik gabe 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko maiatzaren 31ra.

 

Eskaera egiteko epea: 2023ko irailaren 1etik urriaren 31ra (biak barne).

Eskaerak aurkezteko tokia: Eskaerak Eibar Merkataritza Gune Irekia Elkartearen bulegoan aurkeztu behar dira, (Ego-Gain 18, behea). Hona hemen ordutegia:

  • Irailaren 1etik 15era: astelehenetik ostiralera, 08:00-14:00.
  • Irailaren 18tik urriaren 31ra, astelehenetik ostegunera, goizez: 09:00-14:00; arratsaldez: 15:00-17:30. Ostiraletan: 08:00-15:00.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 60,10€ izango da ume bakoitzeko.

Umearen aita, ama, tutorea edo familia-harrerako pertsona/familia 2023ko urtarrilaren 31an Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) edo Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera (BGD) edo Gizarte Larrialdietarako Laguntzen (GLL) titularra bazen edo Eibarko Udalaren Elikagai Bankua programan sartuta bazegoen data berean, dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 120,20 € izango da ume bakoitzeko.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • “Umeak eskolara” dirulaguntza eskaera behar bezala beteta eta sinatuta, PEGORAn eskura daitekeen ereduaren arabera. Deialdiko hamabigarren puntuan (Dirulaguntzaren zenbatekoa) adierazitako baldintzak betez gero, eta gehienez 120,20 euroko laguntza eskatu nahi izanez gero, eskaera orrian Eibarko Udaleko Gizartekintza Sailaren zigilua azaldu beharko da eta horrek baldintza horiek betetzen direla baliozkotuko du.
  • Dirulaguntza kobratu nahi den aurrezki-libretaren edo bankuko kontuaren titulartasunari buruzko datuak egiaztatzeko dokumentua. Dirulaguntza eskatzen duena eta libretaren edo kontuaren titularra, pertsona berbera izango da. Egiaztagiri legez hauek onartuko dira: libretaren edo bankuko laburpenaren fotokopia; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo dirulaguntzarako eskaeran banketxeak emandako zigilua.
  • 2023ko irailaren 1etik urriaren 31ra bitartean gutxienez Eibarko denda batean egindako erosketen TicketBAI bidez jaulkitako fakturak, dirulaguntzaren titularraren izenean egindakoak. Fakturetan argi eta garbi azaldu behar da zeintzuk izan diren erositako gauzak. Diruz lagundu daitezkeen gastu bakarrak hauek dira: arropak, oinetakoak, kirol materiala, eskolarako gauzak (testuliburuak izan ezik), betaurrekoak eta lentillak.
  • Dirulaguntza eskatzen duena umearen tutorea bada, tutoretza egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Dirulaguntza eskatzen duen pertsona umearen familia-harrerako pertsona/familia bada, hori egiaztatzen duen dokumentazioa.

Nola lortu Gizartekintzaren zigilua eskaera orrian:

Gizartekintzaren zigilua lortzeko, 2023ko urtarrilaren 31n Diru-sarrera Bermatzeko Errentaren, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren edo Gizarte Larrialdietarako Laguntzaren titularrak, edo, data horretan, Eibarko Udalaren Elikagaien Bankua programan sartutako pertsonak, Gizarte Zerbitzuetara jo beharko du honako dokumentazio honekin:

Sail arduraduna: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, sei hilabetekoa izango da.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/708023

Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa: Dirulaguntza onuradunari eman eta ordain dakion, nahitaezko baldintza batzuk bete beharko ditu; dokumentazioa deialdian zehazten den moduan eta forman aurkeztu beharko du, erakunde laguntzaileak egiaztatu beharko du interesdunak nahitaezko baldintzak betetzen dituela dirulaguntza eskatu ahal izateko eta Udalak egiaztatuko du interesdunaren erroldatzea eta adina eta dirulaguntzaren titular izatea.

 

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2023: UMEAK ESKOLARA  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 354 KB)
"Umeak eskolara” dirulaguntza eskatzeko orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 132 KB)
Nabigazioa