Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

1.000.000 €-tik beherako negozio-kopuru gordina duten eta COVID-19ak sortutako krisiak eta alarma-egoera berriak kaltetu dituen Eibarko ostalaritza-sektoreko autonomo eta enpresentzat ezohiko dirulaguntza (2020)

Deskribapena: 1.000.000 €-tik beherako negozio-kopuru gordina duten eta COVID-19ak sortutako krisiak eta alarma-egoera berriak kaltetu dituen Eibarko ostalaritza-sektoreko autonomo eta enpresentzat ezohiko dirulaguntza eskatzea.

Hartzailea: Laguntza honen onuradun izan ahalko dira 2020ko azaroaren 6an Eibarren ostalaritza-lokala irekita eta martxan duten pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta 1.000.000 eurotik beherako negozio-zifraren zenbateko garbia badute (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan salbuetsitako zergadunak, Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren testu bategina onartzen duen apirilaren 20ko 1/1993 FORU DEKRETU ARAUEMAILEAREN 5.1.c) artikuluaren arabera). Horrez gain, baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13.2 artikuluan ezarritako batere debekurik ez izatea.
  • Eibarren 2020ko azaroaren 6an Jarduera Ekonomikoaren Zergan alta emanda egotea.
  • 2020ko azaroaren 6an Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergaren honako multzoetako batean zergak ordaintzea:Lehen sekzioa: 6. Saila. Merkataritza, jatetxeak eta ostalaritza, konponketak. Honako epigrafe hauek:
    • 671: Jantoki-zerbitzuak.
    • 672: Kafetegietan.
    • 673: Janaridun eta janari gabeko kafetegi eta tabernetan.
    • 674: Jantoki, kafetegi eta kafetegi-tabernetako zerbitzu bereziak.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Dirulaguntzaren zenbatekoa 500 eurokoa izango da eskaera bakoitzeko, betiere oinarrietan exijitutako baldintza guztiak betez gero. Dirulaguntzaren zenbatekoa handitu egingo da honako kasu hauetan:

  • Establezimenduaren titularrak jarduerari lotutako lokala errentan baldin badu, alegia, ez bada lokalaren jabe, baizik eta haren errentari, 200 euroko gehigarri bat izango du.
  • Establezimenduaren titularrak 2020ko azaroaren 6an 3 pertsonatik gorako batez besteko plantilla baldin badu, 150 euroko gehigarri bat izango du.

 

Eskaera egiteko epea: Dirulaguntza jasotzeko eskabideak aurkezteko epea 2020ko azaroaren 20an hasiko da eta 2020ko abenduaren 4an (hau barne) amaituko da.

 

Tramitazio kanalak: 

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Elektronikoki bete behar den inprimakiari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:

  • Eskaera egiten duenaren nortasun juridikoa egiaztatzeko dokumentuak:
    • Pertsona fisikoek: NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat.
    • Pertsona juridikoek: eskritura eta erakundearen edo entitatearen eraketa jasotzen duen dokumentua eta Estatutuak, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistroan behar bezala inskribatuak.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko dokumentua eta ordezkaritzaren egiaztapena agiri bidez. Egiaztapen hori zuzenbidean bidezkoa den edozein modutan egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...).
  • Eskatzailearen banku-kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen agiria, eskatzailearen nortasunarekin bat etorri behar duena. Ondoko agiri hauetako edozein izango da baliozkoa: Banku-laburpena; libreta; banketxeak emandako ziurtagiria edo “Titularra-kontua” inprimakia behar bezala beteta eta banketxeak zigilatuta.
  • "Alta emanda dauden langileen batez besteko plantillaren txostena", 2020ko azaroaren 6koa, Gizarte Segurantzak emana. Autonomoen erregimeneko langileen kasuan, autonomoen azken kuotaren ordainagiria.
  • Eskatzailea zerga-betebeharretan egunean dagoela esaten duen ziurtagiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.
  • Jarduerari atxikitako lokala errentan egonez gero, errentamendu-kontratua eta ordaindutako azken ordainagiria.
  • Dirulaguntzaren xede den jarduerarako beste dirulaguntzaren bat eskatu edo eskuratu baldin bada, beste dirulaguntza horiei buruzko erantzukizuneko adierazpena.

 

Udalak ofizioz egiaztatuko du entitate onuraduna Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean dagoela, eta 2020ko azaroaren 6an Eibarko JEZn alta emanda dagoela eta deialdian adierazitako jarduera ekonomikoen gaineko zergaren barruko taldeetako batean egoteagatik zergak ordaintzen dituela.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza.

Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, 3 hilabetekoa izango da.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa:  https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/532430

Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa eta justifikazioa edo zuriketa: Dokumentazioa, deialdian aurreikusitako moduan eta bertan adierazitako baldintzetan aurkeztea ezinbesteko baldintza izango da onuradunaren aldeko betebeharra aitortu eta dirulaguntza ordaindu ahal izateko.

Dirulaguntza ordainketa bakarren gauzatuko da, dirulaguntza emateko ebazpena onartu ondoren.

 

Deskargatu dokumentuak
Oinarriak-deialdia 2020: Eibarko ostalaritza-sektoreko autonomo eta enpresentzat ezohiko dirulaguntza  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 515 KB)
Titular-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 64 KB)
Nabigazioa