Eibarko Udala
Udaltzaingoa

Udaltzaingoaren hiru patruila-kotxe berri aurkeztu dira

2025/01/24
Patruila-kotxe berrien argazkia.
Patruila-kotxe berrien argazkia.
Udalak garrantzitsutzat jo du ibilgailu jasangarriagoetara igarotzeko emandako pausoa.

Gaur goizean Udaltzaingoaren flota berria aurkeztu da, BMW markako hiru patruila-auto berri eta % 100 elektrikoak.

Auto horiek lau urteko iraupena duen renting-kontratu baten bidez erosi dira, lizitazio-prozesu baten ondoren, non hainbat eskaintza jaso baitziren. Lizitazioa 192.000 euroan esleitu da (BEZ barne).

Eibarko Udalak, jasangarritasunarekin eta karbono-aztarna murriztearekin duen konpromisoaren haritik, erabaki du Udaltzaingoaren flotaren elektrifikazioaren aldeko apustua egitea, mugikortasun jasangarria eta klima-aldaketaren aurkako borroka sustatzeko estrategiaren barruan. Ibilgailu berriek, % 100 elektrikoak izanik, ez dute gas kutsagarririk isurtzen, eta, horrela, udalerriko airearen kalitatea hobetzen eta biztanleentzat ingurune garbiagoa lortzen laguntzen dute.

Ibilgailu elektriko hauen adjudikazioa Eibarko Udalak baliabideak modernizatzeko eta hiriaren eta herritarren behar berrietara egokitzeko egindako ahalegin zabalago baten parte da.

Udalak garrantzitsutzat jo du ibilgailu jasangarriagoetara igarotzeko emandako pausoa, eta azpimarratu du mugikortasun elektrikoaren alde egiteak ingurumen-abantailak ez ezik, Udaleko automobil-parkearen kudeaketan ere eraginkortasun handiagoa lortzen laguntzen duela, erregai-kontsumoari eta ibilgailuen mantentze-lanei lotutako kostuak murrizten baititu.