Eibarko Udala
Eibarko Udala adierazpena Helena Maleno bozeramaileen batzordea

Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzionala onartu du Helena Maleno ekintzailea babesteko

2018/03/09
Bera Giza Eskubideen defendatzailea da, Gobernuz Kanpoko Erakunde eta elkarte desberdinekin egin du lan eta pertsonen trafikoaren nazioarteko krimenarengatik eta inmigrazioa klandestinoagatik izan da akusatua Espainian. Eibarko Udalaren Bozeramaileen Batzordeak Irabazi-Ganemos Udal Taldeak aurkeztutako honako adierazpen instituzionala onartu du:

1. Eibarko Udalak babesa erakusten dio Helena Maleno ekintzaileari eta giza eskubideen alde aspalditik egiten ari den lanari.

2. Eibarko Udalak bat egiten du herri arteko mugetan bizitzeko eskubidea defendatzen duten printzipioekin, eta gaitzetsi egiten du Helena Malenoren lanari, eta, oro har, bizitzeko eskubidearen eta giza eskubideen aldeko defentsan diharduten beste askorenari egiten ari zaion jazarpen eta kriminalizazioa.  

3. Eibarko Udalak Maroko eta Espainiako gobernuei eskatzen die migrarien giza eskubideen defendatzaileak babestea bermatzeko, kontuan hartuta Nazio Batuetako Giza Eskubideen Goi Komisionatuaren “Zaurgarritasun-egoeran dauden migrarien giza eskubideak babesteko printzipio eta orientabide praktikoak”.

4. Eibarko Udalak arbuiatu egiten ditu politika europarrak, zeinak Mediterraneo itsasoa hilobi bihurtu duten; eta Estatuko gobernuari eskatzen dio konpromisoa har dezala EBren politikak berbideratzeko, arazo global honi soluzioa ematerakoan migrariei lagunduz eta elkartasunez jokatuz, eta ez “segurtasuna eta lurraldearen defentsa” politikak erabiliz.