Udalbatzak Lan Batzorde eta Aholkularien eta Ordezkaritzen osaera eta organo desberdinetako ordezkarien izendapenak onartu ditu

Ostiral honetan, uztailak 7, egindako bilkura berezian, gainera, udal taldeen sorrera eta osaera onartu dira, baita hautetsien eta behin-behineko langileen ordainsariak ere.
Eibarko Udalbatzak ostiral honetan, uztailak 7, ezohiko bilkuran onartu du Lan eta Aholkularitza Batzordeen eta Ordezkaritza berezien osaera eta hainbat erakundetako ordezkarien izendapena (San Andres Fundazio Publikoa, Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatearen Batzarra, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren Batzar Orokorra, Burdinaren Bidea Elkartea Pirinioetan, Eibarko ikastetxeetako Eskola Kontseiluak, Udalaren Eskola Kontseilua, Haurreskolak Partzuergoa, Udalerri Jasangarrien Euskal Sarea, Udalsarea 2030), bai eta beste gai batzuk ere, hala nola udal taldeen sorrera eta osaera, eta hautetsien eta behin-behineko langileen ordainsariak.
Lan Batzordeak
Batzorde Aholkulariak
- Mantentze-lan, Zerbitzu eta Azoketarako Batzorde Aholkularia. Batzordeburua: zehazteke.
- Kultur Batzorde Aholkularia. Batzordeburua: Andoni Zabala Atristain
- Euskara Batzorde Aholkularia. Batzordeburua: Francisco Javier Lejardi Galarraga.
- Jaietako Batzorde Aholkularia. Batzordeburua: Patxi Lejardi Galarraga.
- Pertsonaleko eta Barne-Araubideko Batzorde Aholkularia. Batzordeburua: Vanesa Hortas Mojón.
- Gizarte Zerbitzuetako Batzorde Aholkularia. Batzordeburua: Sofía Archeli Mesonero.
- Obra Batzorde Aholkularia. Batzordeburua: Alberto Albistegui
Zamacola. - Hirigintza Batzorde Aholkularia. Batzordeburua: Ana Telleria Echeverria.
- Ingurumen Batzorde Aholkularia. Batzordeburua: Alberto Albistegui.
- Ego Ibarra Batzorde Aholkularia. Batzordeburua: Francisco Javier Lejardi Galarraga.
- Mugikortasun eta Garraio Batzorde Aholkularia. Batzordeburua: Alberto Albistegui Zamacola.
- Ekonomia Garapen, Enplegu eta Berrikuntza Batzorde Aholkularia. Batzordeburua: Vanesa Hortas Mojón.
- Ogasun Batzorde Aholkularia. Batzordeburua: Ana Telleria Echeverria.
- ENBA Batzorde Aholkularia. Batzordeburua: Francisco Javier Lejardi Galarraga.
- Berdintasunaren Batzorde Aholkularia. Batzordeburua: Patricia Arrizabalaga Larrañaga.
- Gazteria Batzorde Aholkularia. Batzordeburua: Andoni Zabala Atristain.
- Nagusien Batzorde Aholkularia. Batzordeburua: Sofía Archeli Mesonero.
- Kirolaren, Jarduera Fisikoaren eta Bizimodu Osasuntsuaren Batzorde Aholkularia. Batzordeburua: Zehazteke.
Ordezkaritzak
Beste erakunde batzuetako ordezkariak
Hauek izango dira San Andres Fundazio Publikoaren Batzordeko kideak: Sofía Archeli Mesonero (PSE-EE), Gorka Errasti Bernedo (EH-Bildu), Elena Ibáñez Anuncibay (Eibarko EAJ-PNV) eta Mº Isabel Fernández Pejenaute (Elkarrekin Podemos Eibar).
Bestalde, Eibarko Udalak Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateko Batzordean izango dituen ordezkariak honako zinegotzi hauek izango dira: Alberto Albistegui Zamacola, Ana Tellería Echeverría, Vanesa Hortas Mojón eta Alberto de la Hoz Gorriti.
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren Batzar Nagusian zinegotzi ordezkaria Alberto Albistegui Zamacola izango da eta ordezkoa Francisco Javier Lejardi Galarraga.
Burdinaren Ibilbidea Elkartean Pirinioetan izango den ordezkaria, berriz ere, Francisco Javier Lejardi Galarraga izango da.
Eibarko Udalak Udal Eskola Kontseiluaren osoko bilkuran izango dituen ordezkariak honako hauek izango dira: PSE-EE (PSOE) udal-taldetik, Andoni Zabala Atristain (ordezkoa: Vanesa Hortas Mojón); EH Bildu udal-taldetik, Arantza Mata Egiguren (ordezkoa: Gorka Errasti Bernedo); Eibarko EAJ-PNV udal-taldetik, Amaia Albizu Llubia (ordezkoa: Josu Mendicute Rodríguez); eta Ahal Dugu/Ezker Anitza – IU/Equo Berdeak udal-taldetik, Isabel Fernández Pejenaute.
Eibarko Udalak Haurreskolak Partzuergoan izango duen ordezkari bakarra Jon Iraola Iriondo alkatea izango da, eta Udalsarea 2030 Udal Jasangarrien Euskal Sareko ordezkari politikoa, berriz, Alberto Albistegui Zamacola, lehen alkateordea, (ordezkoa: Patricia Arrizabalaga Larrañaga), eta maila teknikoan, Vanessa Larrabide García, Ingurumeneko teknikaria.
Azkenik, gogoratu behar da Udalbatzaren ohiko bilkurak hileko azken astelehenetan izango direla, 19:00etan.
2023ko uztailaren 7ko Udalaren ezohiko Osoko Bilkura Eibarko Udalaren YouTubeko kanal ofizialean dago eskuragarri.
OHARRA: aholkularitza- eta lan-batzordeak osatuko dituzten zinegotzien izendapenak onartzen direnean, albiste hau eguneratu egingo da.