Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak eskatuta, Amañan, Torrekuako anbulatorio zaharraren ondoan, instalatutako unitate mugikor batek airearen kalitatea neurtu eta kontrolatuko du

Unitate mugikorra, Torrekuko anbulatorio zaharraren ondoan instalatua, Amaña inguruko airearen kalitatea kontrolatzeko eta neurtzeko.

Unitate mugikorra, Torrekuko anbulatorio zaharraren ondoan instalatua, Amaña inguruko airearen kalitatea kontrolatzeko eta neurtzeko.

2023/03/10

Eusko Jaurlaritzak jarritako kontrol-estazioa Udala duela urte batzuetatik herriaren ingurumen-kalitatea kontrolatzeko egiten ari den kanpainaren parte da.

Eibarko Udalak, airearen kalitatea kontrolatzeko eta neurtzeko, Torrekuako parkean estazio bat jartzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari.  Ibilgailua 4 hilabete inguru egongo da leku horretan, eta, jasotako emaitzekin, ondorioen txosten bat egingo da, urtearen amaieran jakingo dena.

Eibarko Udalak, Eusko Jaurlaritzaren Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sarearen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat lekutako kutsadura-mailak zehazteko garatzen duen kontrol- eta zaintza-programaren parte da ekimen hau.  

Hain zuzen, azken urteotan jarri ziren jada mota horretako unitate mugikorrak Txaltxazelaian, Untzagan eta Urkizun, Udalaren Ingurumen Sailak Eibarko airearen kalitatea ezagutzeko egiten duen kanpainaren barruan.

Unitate mugikorreko analizatzaileek eta sentsoreek airearen kalitatearen arloko araudiak ezartzen dituen elementu kutsatzaileak neurtzen dituzte, hala nola sufre dioxidoa, nitrogeno oxidoak, ozono troposferikoa, karbono monoxidoa edo suspentsioko partikulak.  Gainera, parametro meteorologikoak neurtzen dira, hala nola haizearen abiadura eta norabidea, tenperatura, hezetasun erlatiboa, presioa, erradiazioa eta prezipitazioa.

Orain, Torrekuan estazio mugikorra jarrita, eremu horretako airearen kalitatearen ezaugarriak zehaztu nahi dira, izan ere, ingurune horretan eta bizitegi-eremuetatik gertu, industria-jarduerak daude eta trafiko handia.

Horrekin lotuta, Udalak duela gutxi eskatu zion Eibar Precision Casting SL (EIPC) enpresari neurriak har zitzan kea eta usain txarrak isurtzeari uzteko, azken urteetan ke eta usain txar horiek kexa ugari eragin dituzte-eta lantegiaren inguruko bizilagunen artean (Torrekua eta Barrenengua artean dago enpresa).

Joan den uztailean, eta bizilagunek behin eta berriz egindako kexen aurrean, Udalak errekerimendua egin zion EIPC enpresari neurri zuzentzaileak har zitzan, aspalditik sortzen ari diren ke eta usain txarrik ez izateko. Neurri horien inplementazioa otsailean amaitu da eta iragazketa-ekipo batzuk jarri dira enpresaren instalazioen hainbat gunetan. 

Horrela, Eusko Jaurlaritzaren unitate mugikorretik datozen hilabeteetan egingo diren neurketek eta kontrolek aukera emango dute inguruko enpresen isurketek airearen kalitatean eraginik duten jakiteko.