Eibarko Udala
bisita gidatuak

Udalak bisita gidatuen edizio berri bat antolatu du Aste Santuetarako

2025/04/14
Kartela.

Bisitak apirilaren 17an, 18an, 19an eta 21ean izango dira. Saioak doakoak dira eta interesa dutenek San Andres parrokiara hurbildu beharko dute 10 minutu lehenago.

Eibarko Udalak, Ekonomiaren Garapen, Enplegu eta Berrikuntza Sailaren bitartez eta Debegesa eskualdeko garapen-agentziarekin lankidetzan, bisita gidatuen programaren edizio berri bat antolatu du Aste Santuetarako, herriko eskaintza turistikoa ezagutarazteko eta haren elementu erakargarriak eta historia balioan jartzeko.

Bisita gidatuetan ibilaldi bat egingo da herriko erdigunean zehar, eta herriaren historiari eta ondare industrialari buruzko azalpenak emango dira. San Andres Parrokiako plazoletan hasi eta Estaziño kalean amaituko dira.  

Ibilaldietan Eibarrek Gerra Zibilean izan zuen aldaketa gogorra eta ondoren gertatu zen susperraldia kontatuko da, eta erreferentzia egingo zaie herriko enpresa enblematiko batzuei, hala nola El Casco, Lazpiur, Aurrera edo BH.

Edukia Nerea Alustiza historialari eibartarrak landu du eta bera izango da gida-lanak egingo dituena.

Saioek ordu eta erdiko iraupena izango dute eta apirilaren 17an, 18an, 19an eta 21an izango dira, 18:00etik 19:30etara. Apirilaren 18ko bisita euskaraz izango da.

Bisitak doakoak izango dira eta parte hartu nahi dutenek 10 minutu lehenago egon beharko dute San Andres elizaren ate nagusian.