Eibarko Udala
Landa-bideak

Txonta aldeko landa-bideetako hobetze-lanak amaitzear daude

2024/12/10
Artxiboko argazkia. San Salbatore ermita.
Artxiboko argazkia. San Salbatore ermita.
Lanen aurrekontua 131.773,31 eurokoa izan da.

Eibarko Udalak landa-eremuak hobetzeko lanekin jarraitzen du; azken aste hauetan, Txonta inguruko hainbat landa-bidetan asfaltatze-lanak egin dira, konektibitatea hobetzeko eta landa-eremuetarako sarbidea errazteko. Obra horiek (131.773,31 €, BEZa barne) errepide-sareko zati garrantzitsuak hartzen dituzte barne. Zati horiek funtsezkoak izango dira inguruko bizilagunen eta nekazarien bizi-kalitaterako eta garapenerako.

Lehenengo proiektuak Iraegitxikiko adarra asfaltatzea aurreikusten zuen, baita San Salbatore ermitatik lehendik asfaltatutako pistara arte doan zatia ere. Jarduketa honen bidez, irisgarritasuna eta segurtasuna hobetuko dira landa-eremu honetako bizilagunentzat oinarrizkoa den bide batean.

Bestalde, Saratsuegi eta Iragorri baserria lotzen dituen errepidea asfaltatu egin da. Altamirarako igoeraren zati batean ere konponketa-lanak egingo dira.

Landa-azpiegituretan egindako inbertsio hauek mugikortasun- eta segurtasun-baldintzak hobetzen laguntzeaz gain, tokiko ekonomian ere eragin zuzena dute. Landa-bideen egoera onak funtsezko zerbitzuetarako sarbidea eta nekazaritza- eta abeltzaintza-jarduera errazten ditu. Era berean, biondak edo uhin bikoak jarri dira hainbat lekutan.

Landa-bideak hobetzea lehentasuna da gutxien urbanizatutako eremuetan bizi-kalitatea sustatzeko. Inbertsio garrantzitsua eginda, Udalak, hartutako konpromisoari eutsiz, lanean jarraitzen du landa-auzoek hazkundea eta ongizatea ahalbidetuko duten azpiegitura modernoak izan ditzaten.

Eibarko Udalak eta Eibarko baserritarrak ordezkatzen dituen Andirao elkarteak akordio bat lortu zuten 2022ko azaroan, zeinaren bidez erabaki zen 1.750.000 euro bideratzea bost urteko epean herriko landa-ingurunea hobetzeko jardueretarako