Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Trafikoan aldaketak: Bilbao-Donostia trenbidearen Amaña-Ardantza tarteko bikoizpen eta estalduraren eraikuntza

2012/11/19

Bilbao-Donostia trenbidearen Amaña-Ardantza tarteko bikoizpen eta estalduraren eraikuntza lanak direla eta, azaroaren 20an Tiburcio Anitua, Torrekua, Otaola, Barrenegua eta San Andres kaleetan oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioan aldaketak izango dira.

Lanak egiteko aurreikusitako epea bi urtekoa izango da gutxi gorabehera. Hainbat fasetan dago bereizita eta lan horiek bai trenen eta ibilgailuen zirkulazioan bai oinezkoen zirkulazioan eragina izango dute. Torrekua-Amañaren ingurune guztia aldatuko denez eta Legarre kalea berrurbanizatuko denez ibilgailuen trafikoan eragin garrantzitsua izango dute obrek. Horretarako gaur egun dauden zenbait egitura eraitsi behar dituzte (Scalextric-a, saihesbideko hanka, San Andres kaletik Amañara doan sarbidea,) urbanizatze berria eraikitzeko.

Lehenengo fasea, gaur egun egiten ari dena, 2. fasetik aurrera trafikoa desbideratzeko egingo diren beharrezko aldaketak egitean datza. Fase honetan, hankak eraitsiko dira, hala Scalextric-a Torrekuarekin lotzen duena  nola Amañarekin elkartzen duena. Eraiste horiek ez dute Scalextrix-eko behe aldetik pasatzea baimenduko. Hori dela eta, Bizkaiko noranzkoan joango diren ibilgailuek Barrenengua igo beharko dute Otaola Hiribidera iristeko, han Ertzainetxetik Eroskiraino kontrako noranzkoan joango dira eta Torrekua-Otaola biala jaitsi ondoren berriro Torrekua kalera irtengo dira. Bial honi noranzkoa aldatuko zaio. Gaur egun goranzkoa da, baina lanak bukatu arte beheranzkoa izango da.

Ertzainetxeko atzeko aldetik  jaitsiko diren eta Bizkaia aldera joango diren  ibilgailuek, Markeskua Jauregiaren parean, antzinako Kantoiko bidegurutzean, ezkerrerantz biratu ahal izango dute.

Ibilgailuek, Amaña auzora sartzeko, Scalextric-etik sartzeko aukera kenduko denez,  bi aukera izango dituzte: bata, San Andres Pasealekua kaletik eta bestea, saihesbidetik.

2. fasean egingo diren lanek ez dituzte Legarrerako sarbideak aldatzen.

 

OINEZKOEN IBILBIDEAK

 

IBILGAILUEN IBILBIDEAK