Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

PSE-EE (PSOE) nagusitu da Eibarren uztailaren 23ko Hauteskunde Orokorretan

2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako emaitzak Eibarren.

2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako emaitzak Eibarren.

2023/07/23

Alderdi bozkatuenak 4.807 boto ( % 34,64) lortu ditu Diputatuen Kongresurako. Senatuari dagokionez, eibartarrek PSE-EEko hiru kide (PSOE) eta EH-Bildu-Independentzia Ezkerretik taldeko bat aukeratu dituzte ordezkari gisa. Hauteskunde horietan parte-hartzea % 67,88koa izan da, eta 2019ko azaroaren 10ean, berriz, % 69,03koa izan zen.

PSE-EE (PSOE) nagusitu da Eibarren igande honetan, uztailak 23, Espainiako Kongresurako eta Senaturako egin diren Hauteskunde Orokorretan. Alderdi irabazleak 4.807 boto lortu ditu, hau da, hautestontzietara joan diren pertsonen % 34,64. Horrek esan nahi du aldeko botoak igo egin direla 2019ko azken hauteskundeekin alderatuta, orduan aldeko 3.930 boto lortu baitzituen.

Babes handiena izan duen bigarren indar politikoa EH-Bildu izan da, 3.368 botorekin, hau da, guztizkoaren % 24,27. Alderdi horrek ere gora egin du gure herrian, 2019ko azken hauteskundeekin alderatuta; izan ere, orduan aldeko 2.790 boto jaso zituen.

Hirugarren indar bozkatuena EAJ-PNV izan da, 2.848 botorekin, hau da, % 20,52. Talde horrek 1332 boto gutxiago izan ditu 2019ko azaroko hauteskundeekin alderatuta. Orduan, 4.180 lagunen babesa jaso zuen.

Eibartarrek gehien bozkatutako laugarren taldea Sumar izan da, 1.434 botorekin (% 10,33). Bosgarren postuan PP dago 1.017 botorekin, hau da, boto guztien % 7,32.

Gainerako alderdiei dagokienez, emaitzak honela geratu dira: VOX, 235 boto (% 1,69); PACMA, 38 (% 0,27); Escaños en blanco, 24 (% 0,17); Frente Obrero, 22 (% 0,15); Espainiako Langileen Alderdi Komunista, 8 (% 0,05); PUM+J, 8 (% 0,05); eta Recortes Cero, 8 (% 0,05).

Bestalde, Gipuzkoak EH-Bilduko bi diputatu izango ditu Kongresuan, PSE-EEko bi (PSOE) eta EAJ-PNVko beste bi.

Senatuaren zifrak

Barne Ministerioaren datuen arabera, eibartarrek PSE-EEko hiru senatari eta EH-Bildu-Independentzia Ezkerretik taldeko bat aukeratu dituzte.

Senaturako hautagaien artean, eibartarrek Izaskun Gomez Cermeño (PSE-EE) 4.700 botorekin (% 34,43), Oscar Valbuena Pascual (PSE-EE) 4.458 botorekin (% 32,66), Ana Priede Merchan 4.401 botorekin ( % 32,24) eta Gorka Elejabarrieta Diaz (EH-Bildu-Independentzia Ezkerretik) 3.514 botorekin ( % 25,74) aukeratu dituzte.

Gipuzkoa mailan, % 98,43 zenbatuta, egoera bestelakoa da: EH-Bildu-Independentzia Ezkerretik taldeak hiru senatari lortu ditu -Gorka Elejabarrieta Díaz, Olaia Duarte López eta Mario Zubiaga Garate- eta EAJ-PNVk senatari bat -Luke Uribe-Etxebarria Apalategi-.

Parte-hartzeak behera egin du

Ekainaren 23ko Hauteskunde Orokorretan, Eibarren parte-hartzeak behera egin du 2019ko azaroaren 10ekoekin alderatuta; izan ere, oraingoan hautestontzietara joateko deituta zeuden eibartarren artean (20.555) 13.954k eman dute botoa (% 67,88), eta 2019ko azaroaren 10eko hauteskundeetan herritarren % 69,03k eman zuen botoa (14.598). Hala, abstentzioa % 32,11koa izan da (6.601), 2019ko azaroaren 20koa baino handiagoa, garai hartan herritarren % 30,96 ez baitzen hautestontzietara joan.

Ekainaren 23ko Hauteskunde Orokorren emaitzak lortzeko, SAKATU HEMEN.