PSE-EE izan da garaile Eibarren 2023ko Udal eta Foru hauteskundeetan

Alderdi bozkatuenak 4.474 boto jaso ditu (% 36,41), EH-Bilduk 3.301 ( % 26,86), Eibarko EAJ-PNVk 3.161 ( % 25,72) eta Elkarrekin Podemosek 663 ( % 5,39). PPk, berriz, 479 babes lortu ditu ( % 3,89), baina ordezkaritzarik gabe geratu da. Foru Hauteskundeei dagokienez, eibartarrek, lehenik eta behin, PSE-EEren alde egin dute, eta, ondoren, EAJ-PNV, EH-Bildu, Elkarrekin Podemos, PP eta Stop. Hauteskunde hauetan parte-hartzea % 60,34koa izan da, eta 2019an, berriz, % 67,58koa.
Igande honetan, maiatzak 28, egin diren Udal eta Foru Hauteskundeek PSE-EE utzi dute garaile, beste behin, Eibarren. Talde irabazleak 4.474 boto lortu ditu guztira, hau da, hautestontzietara joan direnen % 36,41. Horrela, Jon Iraola buru duen alderdiak 8 ordezkari lortu ditu Udalean, aurreko agintaldiarekin alderatuta bat galduta; 2019an 5.604 herritarren babesa lortu zuen ( % 39,21).
Hirugarren indar bozkatuena Eibarko EAJ-PNV izan da, 3.161 botorekin, hau da, hautesleen % 25,72rekin. Talde horrek ere apur bat okerrera egin du 2019ko datuekin alderatuta; izan ere, 3.702 lagunen babesa jaso zuen (% 25,90). Hala ere, aurreko agintaldian zituen 6 ordezkariak mantentzen ditu.
Eibartarren boto gehien jaso dituen laugarren taldea Elkarrekin Podemos izan da, 663 botorekin ( % 5,39). Horrela, ordezkari bakarra lortu du Udalbatzan, baina 2019arekin alderatuta ere behera egin du, orduan 941 lagunek eman baitzuten botoa ( % 6,58).
Bosgarren postuan, berriz ere, Alderdi Popularra dago 479 botorekin, hau da, boto guztien % 3,89, baina ordezkaritzarik gabe geratu da.
Foru Hauteskundeen zifrak Eibarren
Parte-hartzeak behera egin du
Horrenbestez, abstentzioa % 39,65ekoa izan da (8.163 pertsona), 2019an baino handiagoa, garai hartan herritarren % 32,42 (6.918 pertsona) ez baitzen hautestontzietara joan.