Martxan da 'On Ekin 2024', Debabarrenean ekintzailetza sustatzen duen lehiaketa
Enpresa-ideia eta -proiektuen On Ekin lehiaketak XII. edizioa beteko du aurten, eskualdeko enpresen eta ekintzaileen ekimenak sustatzeko eta ikusgai jartzeko xedez.
Edizio honen aurkezpenean parte hartu dute Jon Iraola alkateak, Vanesa Hortas Ekonomiaren Garapen, Enplegu eta Berrikuntzako zinegotziak eta Leticia Sánchez Ekingune elkarteko koordinatzaileak.
On Ekin 2024 lehiaketa negozio-ideia berritzaileak izan eta martxan jarri nahi dituzten ekintzaile eta enpresei zuzenduta dago. Izen-ematea zabalik egongo da 2024ko urriaren 8ra arte, eta finalistek beren proiektuak aurkeztuko dituzte urriaren 17an Errebal Plazan egingo den ekitaldi berezi batean.
Epaimahaiak —ekintzailetza- eta enpresa-arloarekin lotutako eragile ekonomiko eta sozialek osatua— On Ekin Saria irabazi duen proiektua hautatuko du. Saria 2.000 eurokoa izango da, eta Laboral Kutxak finantzatuko du.
Bestalde, 1.000 euroko Sari Popular bat egon da, Eibarko Udalak finantzatua, eta Errebaleko ekitaldira bertaratzen direnek aukeratuko dutena. Gainera, diru horri gehitu behar zaio ekitaldian egiten batuko den kopurua; hala, komunitateak zuzenean eman ahal izango die laguntza parte-hartzaileei.
Debabarrena eskualdean ekintzailetza bultzatzeko lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek www.ekingune.com webgunean kontsultatu ditzakete oinarriak eta izena eman. Sari-emanaldian parte hartzeko ere webgune berean eman behar da izena.
Prestakuntza adimen artifizialean Imanol Teránekin
On Ekin sariaz gain, 2024ko irailaren 19rako, Ekingunek adimen artifizialari buruzko prestakuntza-saio bat antolatu da, Imanol Teránek Armeria Eskolako instalazioetan emango duena. Saioa enpresei eta profesionalei zuzenduta dago, eta helburua da parte-hartzaileak AAren erabileran gaitzea, beren enpresa-estrategiak eta -prozesuak optimizatze aldera.
Adimen Artifizialari buruzko prestakuntza-saioaren xehetasunak:
- Eguna: 2024ko irailak 19
- Ordua: 9:00 - 13:00
- Lekua: Armeria Eskola
Imanol Terán aditua da adimen artifizialean eta eraldaketa digitalean eta prestakuntza-saioa bideratuko du, teknologia hori enpresa-munduan txertatzeko funtsezko ezagutzak eskainiz.